Demokrazia
batean ezinbestekoa da informazioa. Ez dago demokrazia posiblerik komunikazio
sare on bat gabe. Baina gaur egun, “mass media”k mesfidantza garai batean
bizi dira.
Aitzinan,
zentsurak informazioa murriztea esan nahi zuen, baina gaur egun ere zentsura
ikaragarria ematen da, nahiz eta guk ez antzeman, ze beste modu batekoa da,
informazio gehiegi eskeiniz. Badirudi hau zerbait ona dela, baina boterean
daudenak honekin lortu nahi duten gauza bakarra kazetariak alperrikako datu pilo
batekin nahastea da, horrela benetan garrantzitsuak diren gaietaz
desbideratzeko.
Kontsumo
gizarte batean bizi gara eta horrela izanik informazioa merkantzia modura
erabiltzen da. Baina informazioa tratatzeko irizpideak aldatu egin dira; iada
egia ez da garrantzitsuena, berehalakotasuna eta masifikazioa bezalako
kontzeptuek indar handiagoa dute, eta beraz, errentagarriagoak dira.
Lehen,
gure gizartea bi paradigmen gainean zegoen jezarria: makina (horrela deritzogu
komunitate baten funtzionamendu idealari) eta aurrerapena.
Gaur egun ordea, paradigma horiek aldatu egin dira eta ondorioz, hauen
gainean eraikirik dagoen gizartea ere bai. Makinaren partez
merkatua eta aurrerapenaren partez komunikazioa
dira gaur egun gure gizartearen euskarri.
Nahiz
eta internet gero eta hedatuagoa egon, onartu behar dugu oraindik telebista dela
hedabide masiboena, eta hau oso medio eragingarria izan da beti propagandarako
(eta baita zentsurarako, noski). Hau argi ikus dezakegu historian zehar eman
diren gerrateetan. Lehen beste telebista eredu bat zegoen, baina aldaketaren
inflexio puntua Vietnam-eko gerran ematen da. Bertan, kazetariek, gertatzen
diren sarraski guztiak krudeltasun osoz erakusten dituzte telebistan, inolako
zentsurarik gabe, eta honi esker iritzi publikoa gobernuaren erabaki askoren
aurka jartzen da. Ondorioz boterean daudenak konturatuko dira
zer nolako garrantzia duten hedabideek iritzi publikoan eragina sortzeko,
eta hemendik aurrera sortuko diren gerrate guztiak (Malvinak 1982an, Granada
1983an, Chad 1988an, Panama 1989an,...) zorrozki kontrolatuak egongo dira. Ez
dira ia irudirik filmatuko eta filmatuz gero, irudi “garbiak” izango dira,
iritzi publikoa beti ere bere gobernuaren alde egon dadin. Golkoko gerran
zentsura hori publikoa egiten da, pentagonoak onartu behar izaten duelarik.
Gerra ikustezina izan da, ez daude irudirik, eta horregatik denboraren poderioz
bakarrik konturatu ahal izan gara asmatu ziren gezur guztiez.
Ze, telebista ( eta baita beste media guztiak, noski) negozio ikaragarri bat da eta horregatik askotan informazio asko asmatu behar izan du audientzia gehiago lortzeko. Adibide on bat Timisoarako hobien kasua izan daiteke (1989). Kazetari batek irudi batzuk atera zituen telebistan esanez hobi horretan zeuden hildakoak genozidio baten biktimak zirela. Faltsua. Horren ondorioz, prentsa idatziko kazetariek onartu zuten beren testuak aldatu egin zituztela, telebistan ikusitako irudiek hunkiturik, nahiz eta beraiek leku horretan egotean inolako hobirik ez ikusi. Beraz, hemen argi ikus dezakegu gaur egungo komunikazio sistema aldatu egin dela: media zentral bat dago (telebista) eta beste media guztiak honek ematen dituen informazioen menpe daude.
Baina
telebista gauza batean oker dago: pentsatzen du nahikoa dela irudi bat ikustea
zer gertatu den ulertzeko. Hau nahiko balitz bezala! Informatzea kostatu egiten
da. Eta hau da demokraziaren prezioa.
Ignacio
Ramonet (1998): La
tiranía de la comunicación.
Debate, Madrid.