Kodetu/Deskodetu

 

            Masa komunikazioaz hitz egin dugunean, hedabide eta gizartearen arteko erlazio zuzenaz aritu izan gara. Erlazio honetan, komunikabideei esleitu izan diegu boterezkoak diren zenbait ezaugarri. Ezaugarri hauen artean ideologia zehatzak inposatzeko gaitasuna, kultura eta hezkuntza dibulgatzeak, iritzi publikoa definitzeko ahalmena...aipatu genezake besteak beste.

            Gaur egun, diskurtso errealeko zeinu guztiek, edo gehienek, denotazioa eta konnotazioa konbinatzen dute.

            Zeinuen balio ideologikoa konnotazio mailan edo kidetasunezko esanguren mailan gauzatzen dela ematen du, maila horretan “esangurak” ez daudelako natural-itxurako pertzepzio batean finkatuta. Erabat neutralizatuta ez daudela esan daiteke. Baina honek ez du adierazi nahi esanahi “literal” edo denotatiboa ideologiatik at dagoenik. Esan ahal da bere balio ideologikoa oso gogor finkatuta dagoela, unibertsal eta “natural” bihurtzen baita.

            Ideologiak, esangurak eraikitzeko ahalmena dauka diskurtso jakin batzuetan.

            Hala ere, edozein zeinu, konfigurazio konnotatibo ezberdinetara itzulia izan daiteke. Eta hau dela eta, sarri askotan ez gara ohartzen igorleek, hedabideek kasu honetan,, ulertarazi nahi diguten esanguraz, beraien nahi duten moduan behintzat. Kasu honetan, “sistemaz distortsionatutako komunikazioa” ematen da eta igorleek, honi aurre egin nahi diote, komunikazio erabat gardena lortzeko asmoz, hartzaileek kode “nagusitua” edo “lehenetsia” erabil dezaten.

            Aipatutako guzti honek bideratzen du kodeketaren eta deskodeketaren arteko erlazioa. Hala ere bakoitzak informazioa interpretatzeko duen moduaren mesedetan, igorleak ez du beti jakiten hartzaileak testua nola deskodatuko duen, prozesu hau ez baita naturala, eraikita baizik. Modu honetan sortzen dira gaizki ulertuak, hau da igorleak testua kodeketa prozesuan erabili den modu berberaz deskodetzen ez duenean.  

 

 

                    Maider Eizmendi, Jasone González, Itsaso Güemes, Maider Jauregi, Doltza Munduate