ETB1eko Joseba Balerdiri elkarrizketa

Urtarrilaren 14ean, ETB1eko iluntzeko albistegietako editorea den Joseba Balerdirekin elkartu ginen gure lanetik ateratako emaitzak eztabaidatu asmoz.

Hiru hilabetez ETB1ek gerraren inguruan eginiko jarraipena aztertu ondoren, eta ondorio batzuk atera ostean, ezinbestekoa zen bertako arduradun batekin bildu eta emaitza ororen azalpena ematea ; batez ere gure harridura piztu zutenak. Ezin aipatu gabe utzi, guk eguerdiko albistegiak aztertu arren, iluntzeko albistegietako editorearekin kontaktuan jarri eta bildu ahal izan ginela. Honi dagokionean, etxe bereko langileak izanik, Josebak ez zuen gure galderak erantzuteko arazorik izan .

Elkarrizketari hasera emateko, lan guztian zehar buruan izan dugun galdera batekin ekin genion : kuantitatiboki begiratuz, nolatan lupua edo gerra biologikoan eroritako hildakoei eta bestalde, Afganistango bonbardaketetan hildako zibilei hain tratamendu ezberdina eman zaien. Izan ere, gure emaitzen arabera urriaren 17tik 31ra, lupua albiste nagusi izan zen diferentziaz, Afganistango bonbardaketetako hildakoen ondoan.

Erantzuna nahiko anbiguoa izan arren, Afganistango informazio falta eta medioa eskasia azpimarratu zituen arrazoi nagusitzat, beraz ez zituen balantza berean jarri alde bateko nahiz besteko informazio baliabideak. Al-Jazeera bezalako iturriekin berandu lortu zuten konexioa edo harremana eta honenbestez Afganistango berriak jasotzea zailagoa zen Joseba Balerdiren hitzetan.Bertan zegoen korrespontsalak ere zailtasunak izan zituelarik datuak bideratzeko.

Elkarrizketarekin jarraituaz, zeren arabera mailakatzen dituzten albisteak izan zen gure hurrengo galdera.

Hurrengo galderan zein informazio-iturri erabili zituzten eta hauen zergatia jakinarazi zizkigun.

Orokorrean, Reuters agentzia britainiarra eta AP agentzietatik jaso zuten informazio gehien, azken honetatik testu eta irudiak hartuaz. CNN eta Al-Jazeera berriz, bigarren maila batean kokatu zituen.Dena den , haserako Dorre Bikien irudiak CNNtik jasoak izan ziren.Bestalde, korrespontsalak ere iturri izan dira.

Bukatzeko ETB1ek, alde bateko postura garbirik azaldu ez duela eta onestuak izaten saiatu direla (objektiboak izatea ezinezkoa baita ) gaineratu zuen.

Hemendik aurrera gure lana da hedabideengan konfiantza osoa jartzea ala mesfidantza puntu batez begiratzea.

Xabier Aizpurua, Ander Arzak, Eider Elduaien, Kristina Fernandez, Balba Merino, Itsaso Muñoz, Keltze Tristán