Testua: irakurketa testuala

        

          Dagoeneko, ondo ezagutzen dugu masa hedabide eta gizartearen artean dagoen harreman zuzena. Aipatzekoa da hedabideek eskaintzen diguten edozein produktutan hartzailearen interpretazioa baldintzatzen saiatzen direla, estrategia ezberdinak erabiliaz. Hedabideek helarazten duten testuak inplizituki ideologia bat zehazten du, hedabideek plazaratu nahi dutena, alegia. Hartzaileak modu mekaniko batean jasotzen du eta deskodetzen du testua, baina ez da horretaz ohartzen. Horrek, norberak bakarrik egingo ez lituzkeen gauzak taldean egitera bultzatzen gaituzte.

Berez, generoek testu bat identifikatzen laguntzen gaituzte, baina informazio baten genero aldaketak (ohikoa ez den formato bat ematean) era berean gure testuarekiko interpretazioa baldintza dezake.

Generoaren adibideetako bat, Estatu Batuaren gatazkan aurkitu dezakegu; Irailaren 11-ko atentatuetako irudiak fikziozkoak ziruditen eta horren ondorioz, begien aurrean geneukana filme bat zirudien. Hori dela eta, hartzailea, hasiera batean ez zen ekintza hauen garrantziaz jabetu eta errealitatetik kanpo zegoen irudi bat bezala hartu zuen.

Bestetik, hedabideak, informazio bat ekoizterakoan hartzaileak izan dezakeen interpretazioa aurreikusten saiatzen dira eta nolabait, irakurlea definitzen. Era berean, beraien irudia testuan identifikatzen saiatzen dira. Modu honetan, pertsonen arteko komunikazioa ematean, aurrez-aurreko itxura lortu nahi dute. Hau guztia, hartzaileak informazioa ezagutu eta sinistu dezan egiten dute.

Baina testu bat irakurtzen ari den hartzailea ez badator bat igorleak definitutako irakurlearekin, arazoak sor daitezke, honen ondorioz irakurleak testua arbuiatuko baitu. Hartzailearen kulturak eta egoera (testuinguru) desberdinak mezuaren interpretazio ezberdinak sortzen ditu.

 

                    Maider Eizmendi, Jasone González, Itsaso Güemes, Maider Jauregi, Doltza Munduate.