Internet: hedabide garrantzitsuena?

 

 

            Egun hauetan Estatu Batuetako atentatuen ondoren, bada jendea zein pentsatzen duen internet hedabide garrantzitsuena izan zela atentatu egun horrenta informazio gehien eskainiz, baina telebista papera handia bete zuen.  

 

            EE.BBetako Princeton Survey Research Associates-ek hedabide ezberdinen azterketa batean, Internet informazioa lortzeko erreminta osagarria izan dela frogatu dute World Trace Center eta Pentagonoaren kontrako atentatuen berri izateko orduan. Hainbat eta hainbat estatu batuar telebistara jo zuten gertatutakoaz informatzeko; honela telebista albisteen iturri behinena izanik. Informazioa telebistatik jaso zutenen artean, internautak ere sartu behar dira gehienak erosotasunagaitik televisa erabili zutelako. Bigarrenik irratia egongo litzateke eta azkenik, sarea, momentu haretan garrantzi gutxiago izan zuena, %3arekin.


            Internetera sartu zirenen artean gehienak informazioa lortu nahi zuten baina portzentai gutxi batek familiarekin eta lagunekin hitz egiteko erabili zuen, izan ere, egoera harrigarriaren aurrean dena ziren kezkak eta beldurtasunaren aurrean, telefono deiak haunditu egin ziren eta oso zaila bilakatu zen telefonoz hitz egitea. Gehienek posta elektronikoa hautatu zuten, e-mail-ak bidaliz eta messenger-aren bidez berehalako mezuak bidaliz.

            Internetera sartzen zirenak helburu zehatza zuten: beste pertsonekin hitz egitea eta egoera hari aurre egitea denak batera, herri bateratu baten antzera, abertzaletasun masiboa erakutsiz.

 

                                                                                                                                                                                         Informazio bilaketa ez zen berbera izan atentatuaren egunean, izan ere, egun hartako erabiltzaileetatik %36k erabili zuten sarea informazio bila, egun normaletan dauden %22-rekin konparatuta.

            Hildakoen omenean egin zuten isilunean jende asko parte hartu zuen baina egun hori baino lehenago amerikarrak hainbat ekintza egin zituzten hildakoen omenean: donazioak egin zituzten, gertatu zenaz hitz egiteko antolatu ziren bileretara joan ziren, seinale bat eskegitzen zuten balkoitik,…Eta hainbatek euren planak aldatu egin zituzten herrian geratzeko eta edonola, posible zen heinean, lagundu ahal izateko.

            World Tace Center eta Pentagonoaren kontrako atentatuen berri emateko orduan telebista albisteen  iturri behinena bilakatu zen, beraz, ze papera bete zuen Internetek?  

 

Iker Bilbao, Oiane Rementeria eta Tais San Jose