Noam Chomskyren “Ilusiones necesarias:control del pensamiento en las sociedades democraticas” liburuaren iruzkina

Masa-komunikazioak, demokrazia dela eta, hiru organizazio ereduetan daude sailkaturik; lehengoa enpresak kontrolatzen dituzten masa komunikazioak ditugu, hauek demokraziaren ekarpena alde batera usten dute herritar kontrola gainetik inposatuz; bigarrena kontrol estatalean dago oinarritua, hau da, honetan demokraziaren agerpena sistema politikoaren arabera dago sailkaturik, baina demokrazia hau kontrolaturik dago gehiegizkoa ez izateko; azkena, hirugarrena, masa-komunikazioen politika demokratikoa deituko litzateke, oraindik praktikan ez dagoena eta herritarren partizipazioa izango duena, hauek beraien ideien eta iritzien adierazpen askatasuna edukitzeko eredua izango litzateke.

Estatu Batuetako masa-komunikazioak sistema natural bezala demokrazia kapitalistan erabiltzen duten eredua ,lehenago azaldutako lehen modeloa da, enpresa oligopolioak masa-komunikazioak gidatzen dutena.

Orain liburuan hitz egiten den bigarren puntu garrantzitsuaz idatziko dut, isiltasunaren eginbeharra. Askotan zerbait txarto egiten dugunean eta honen erantzun bat jasotzen dugunean, bakarrik ikusten dugu egiten digutena eta ez gu lehenago egindakoa. Isiltasuna izaten da erruduna guzti honetan hitzekin baino lehen aktuatzen dugulako, nori  eta zer egingo diogun kontutan izan gabe. Honela ez da inoiz emaitza onuragarri bat aurkituko honelako gaitzak amai dezaten

Bigarren puntua laburra baina betea izan da, hirugarrena ordea, azalpen gehiagoren beharra izango du. Hauxe eredu propagandistakoaz berba egingo du. Estatu bakoitzak bere alde propaganda egiten du, baita bere aliatuentzako ere. Etsaientzat, ordea, asmatutako eta zuzentezinak diren salakuntza egiten dira.

Masa-komunikazioak honetan paper garrantzitsu bat jokatzen dute, baina hauek estatuek duten lege baten bidez babestuta gelditzen dira eredu propagandistakoetatik, nahiz eta gezurra izan. Askotan hauek izaten direlako propaganda egiten dutenak hedabide mota desberdinen bidez. Hauek diotenez, liberalak dira guztiz, nahi dutena egiteko, eta duten nortasun propioarengatik egiten dutela.

Masa-Komunikazioak aztergai daude beti zeren ikerlari askok esaten duten bezala estatuaren menpe daude eta estatuaren alde jokatzen dute.

Amaitzeko ,nire iritzi pertsonal moduan esango nuke, estatuak botere handia duela komunikabideengan eta hauek hauen alde jokatu ez balute desagertuko lirateke. Isiltasuna beste metodo bat esandako guztia baieztatzeko, eta zer esanik ez dago ereduak azaldu ditudanean.Ba ahal dago eredu bat komunikabideen nortasun propioa ezagutarazten diguna?Erantzuna zuen esku usten dut.

IZARO ETXEBARRIA