Internet: Ikuspegi guztien bozeramaile (komunikazioa eta gerra)

 

         Internetek, hedabideek gerra honetan betetzen duten papera aztertzen du eta hainbat webgune aurki daitezke analisiei, eztabaidaguneei eta baita informazio alternatiboari buruz.  

 

         Irailaren 11az geroztik, Internet, gertaera honen inguruko informazio mota desberdina lortzeko baliabiderik garrantzitsuenetariko bat bilakatu da. Gerra honi buruzko hainbat webgune aztertu eta gero hainbat konklusioetara iritsi gara.

         Nahiz eta oraindik laster den azterketa sakonak egiteko, webgune desberdinetan hedabideen jokaerari buruzko balorapenak egiten dira, bertan alde eta ikuspegi desberdinetako iritziak aurki ditzakegularik. Hasiera batean, EEBBetako dorre bikien kontrako atentatu terroristek inpaktu izugarria sortarazi zuten mundu osoan eta ondorioz, Internetek ere EEBBen aldeko jarrera hori islatu zuen.

         Baina denbora pasa ahala, EEBBen aldeko jarrera orokor horretatik, jendea, Afganistango egoeraz jabetuta pixkana iritzia aldatzen joan da eta gerra beste modu batera ikusten da. Hori ere Interneten islatu da , jadanik, bi alderdien arteko desberdintasuna hain nabarmena ez delarik.

         Foruetan esate baterako, komunikabideekiko sinesgarritasuna batzuetan zalantzan ipintzen dutela konturatu gara. Dagoeneko, aurreko beste gerrateei buruzko informazio ugari badago eta komunikabideak ez direla neutralak eta beti bere interesen alde eta bertako gobernuaren alde jokatzen dutela konturatzen ari da jendea.

          Bestalde, ugari dira informazio alternatiboa eskaintzen duten webguneak Nolabait, hedabide indartsuenengatik ahazturik geratzen diren talde txikiei aukera ematen die pentsatzen dutena adierazteko. Hedabide alternatiboek, mundu globalizatu honetan, izen handiko hedabideek ematen duten mezu uniformearen eta errepikatuaren alternatiba bat izan nahi dute.

         Honetaz aparte, Interneteko orrialde batzuk zentsuraren zergatiaren, eraginen eta ondorioen berri ematen dute. Bestalde zurrumurru asko zabaldu dira hilabete hauetan gerrari buruz eta orrialde batzuk zurrumurru hauen artean, zeintzuk izan daitezkeen egiazkoak, zeintzuk faltsuak eta zeintzuk zalantzagarriak esaten dute

         Oraindik, goiz da komunikabideen jokaerak sortuko dituen ondorioak aztertzeko baina hedabideek izugarrizko indarra dutela ezin uka daiteke. Paper garrantzitsua jokatzen dute eta Interneten agertzen diren orrialdeak hori islatzen ari dira.

Helbide interesgarriak

http://www.mediamonitors.net/

(kritikoen analisiak gerrateari buruz)

            Wegune honetan, kritikoek beren iritziak azaltzen dituzte gerrateari buruz. Media Monitorekoek munduko hedabideek zabaltzen duten propagandaren kontra egiten du.

http://www.Mediachannel.org/atissue/conflict

 (hedabideek krisian duten jokabidea)

            Masa komunikabideek gerrate honetan jokatzen duten papera agertzen da orrialde honetan.

http://www.client.alexa.com/tvarchive/html

 (hedabideek krisian duten jokabidea)

            Webgune honetan, telebista desberdinetan eman zutena erasoen ostean agertzen da eta albiste horren zabalkuntza munduko toki desberdinetan: EEBBetan, Britainian  Handian, Mexikon etb...

http://www.csmonitor.com/monitortalk

 (eztabaidagunea)

            Webgune honetan galdera batzuk planteatzen dira eta ondorioz bakoitzak dituen iritziei buruz eztabaidatzen da.

http://www.snopes2.com/

 (zurrumurruak)

            Gerrari buruz zabaldu diren zurrumurruen zerrenda, zeintzuk diren benetazkoak, zeintzuk faltsuak, zeintzuk zalantzagarriak etb...

http://www.indymedia.org

(alternatiboa)

            Indimedia organizazio independienteen talde bat da. Hedabide demokratiko bat da, garrantzitsuenaren, zuzenenaren eta egiaren kontaketaren bidetik doana.

http://www.freemedianetwork.org/about

(alternatiboa)

            Media askeen sarea litzateke hau.

http://www.projectcensored.org

(alternatiboa )             

            Project Censoreden helbururik garrantzitsuena, gure gizarteko zentsuraren zabalkuntza aztertzea da.

http://www.conspiracyplanet.com

(informazio alternatiboa)

            Berri alternatiboak aurki daitezke webgune honetan.

http://www.disinfo.com/forums

(desinformazioa)

            Desinformazioari buruzko webgunea da

http://www.oneworld.net/es/noticias/crisis-global

(informazio alternatiboa)

            Oneworlden helbururik garrantzitsuena hedabide indartsuengatik ahazturik geratzen diren  taldeei aukera bat ematea da.

http://www.aclu.org/safeandfree/index.html

(informazio alternatiboa)

http://www.afghangoverment.org

            Webgune honetan e-mailak bidali daitezke Burhanuddin Rabbaniri, Afganistango estatu islamiarreko presidenteari eta aldi berean besteen e-mailak ere irakur daitezke.

http://www.Rebelion.org

(informazio alternatiboa)

            Rebelionek komunikabide alternatibo bat izan nahi du, ohizko komunikabideentzat garrantzizkoak ez diren albisteak argitaratuz. Baita ere albisteei ikuspuntu desberdin eta objektibo eman nahi die. Mundu kapitalistako botere ekonomiko eta politikoek ezkutatzen dituzten interesak erakusten saiatzen dira.

http://www.alia.com

            Webgune hau saiatzen da mundu globalizatu honetan, masa hedabideek ematen duten mezu uniformearen eta errepikatuaren alternatiba  bat izatea.

Terrako foroetan masa komunikabideek duten jarrera aztertzen da.  

 

                    Maider Gorostegi, Susana Pinto