Hedabide alternatiboak: mezu uniformetik aldentzen den informazioa

 

        Hedabide alternatiboek mezu uniformetik desbideratzen den informazioa eskaintzen dute eta horietako batzuen berri eman dugu. Webgune horietan aurki daitezkeen ikuspuntu desberdinen adibideak jarri ditugu.  

 

            Komunikazio hedabide handiek beti istorio berdinak errepikatzen dituzte eta Internet hartzen ari dira. Horregatik, hedabide alternatiboek, bestelako aukerak eskaintzen dizkigute, nolabait bestelako istorioak kontatzen dihardute eta egiaren “ustezko jabeak” direnen ezkutuko kontuen berri ematen digute.

Esate baterako, Latinoamerikako webgunea dugu, Atarraya proiektua delakoa (www.atarraya.f2s.com/contactos/comunicación.html), eta honek leku desberdinetako hedabide alternatiboen zerrenda bat eskaintzen digu:

-          www.alainet.org/index.html.es

-          www.acp.sindominio.net/

-          www.rebelion.org

-          www.monde-diplomatique.fr/

-          www.patriagrande.net

-          www.alternet.org

Patria grande izeneko webgunearen intentzioa, esaterako informazio alternatiboa trukatzeko leku bat bilakatzea da. Orrialde honetan, pertsona bakoitzak bere ikuspuntua emateko aukera  du e-mailen bidez eta honenbestez alderdi bietako iritziekin topo egin dezakegu.

Adibidez, Costa Ricatik idazten duen batek, komunikabideen jarrerari buruz hitz egiten du, hauen jokabidea ikuskizun tamalgarri batekin parekatuz. Bestalde, EEBBetako boteredunek osatutako fartsa dela adierazten du. Guda, negozio bat dela azaltzen du, eta pertsona errugabeak hiltzen ditu, beste pertsona batzuen bizitzak garrantzitsuagoak direla  kontsideratuz. Emakume honen ustez ez da bidezkoa hildako gehiagorekin mendeku hartzea.

Bestaldetik, kontrako iritziekin ere topa gaitezke. Adibide moduan, baten ustez EEBBak bere biztanleak defendatzen ari da soilik eta bere iritziz edozein pertsona errugabe baten bizitzarekin amaitzen denean, Mendekatua izan behar da. Pertsona honek pentsatzen du EEBBak ez direla biktima errugabeak hiltzen ari, baizik eta merezi duten pertsonak baizik (talibanak). Jende arruntaren iritzi pertsonalez gain, autore batzuek ere beren pentsamenduak plazaratzen dituzte.

Beste hedabide alternatibo bat du honako hau: Alternet. Orrialde honetan EEBBetako jendeak egoerari buruzko ikuspegi kritikoa azaltzen du, testu batzuen bitartez.

Beste hedabide bat, alternatiboaren ildotik doana Indymedia da (www.indymedia.org) . Hedabide independenteen ehundaka kazetariek kobertura ez korporatiboa eskaintzen dute. Orrialde honetan kazetariek, beren kritikak planteatzen dituzte, gerrari dagokionez. Artikulu batzuetan, esate baterako zalantzan ipintzen da informazioaren neutraltasuna, aipatzen baita EEBBetako komunikabide garrantzitsuenek, Pentagonoan dituztela bulego gehienak.

Beste artikulu batzuetan, gerraren aurka altxatzen diren ahotsak isilarazten eta marjinatzen dituztela aipatzen da. Aurkitu ditzakegu baita ere, gerra honek dakartzan ezkutuko interesei buruz hitz egiten duten artikuluak.

Beste kazetari batzuk ordea, dorre bikiak erortzen ikusi zituztenean  sentitu zutena azaltzen dute. Beste adibide bat aipatzearren, interesgarria iruditu zaigu testu batek zioena. Bertan estatubatuar batek aipatzen du gizarteak bere buruari galdetu beharko liokeela, zergatik terroristek hainbesterainoko gorrotoa zieten; komunikabide objektibo baten erantzuna gertakizuna perspektiban jarri beharko litzatekeela da. Ez al zen ba Belgradoko bonbardaketa ekintza terrorista izan? Eta Honoikoa? Mota honetako ekintza ugari aipatzen dira testu honetan.Horrelako galderak ez dira inoiz aurkituko CBS TV Newsen edo New York Timeseko orrialdeetan, ezta Powel, Bush, Ashcroft edo Rumsfelden ahotik entzungo. Komunikabideek interesatzen zaienari buruz soilik hitz egiten dute. EEBBek biktimak direnean bakarrik gogorarazten dituzte bonbardaketak, Pearl Harbourrekoa esaterako oso ondo gogorarazten digute...

Webgune oso interesgarria da Indymedia eta bertan informazio ugari aurki daiteke.

Guzti honekin ondorioztatu daiteke Interneten dauden komunikabide alternatiboetan, jarrera desberdinak aurki daitezkeela, bakoitzak bere arrazoiak ematen dituelarik eta azken batean ikuspuntu zabalago bat edukitzeko bidea eskaintzen du. Hedabide alternatiboek daukaten berezitasun bat da, egoera gatazkatsu baten aurrean, kate handiek igortzen duten mezu uniformetik aldentzen direla eta honenbestez, informazio desberdin bat eduki dezakegula.

 

 

Maider Gorostegi, Susana Pinto