Hiru
zatitan banatuko genuke gatazka hau:
1.-
1990 eko Abuztuak 2tik 1991ko urtarrilak 16rarte.
2.-
Aireko ofentsiba.
3.-
Lurreko erasoak.
Gerra honi buruz ez da gauza askorik ikusi telebistan. Iritzi publikoa ez da batere pozik egon, ez baitute gerra honi buruzko informazio nahikorik izan.
Beharbada
informazio gutxien jaso dugun gerra izan da.
Desinformazioz
beteriko gerra izan zen Golkokoa. Desinformazioa , gatazka beliko batean eragin
gehien izan dezakeen teknika propagandistikoa baino ez da. Honen bidez,
informazio bat igortzen da eta aldi berean, iritzi publikoarengan konfusio bat
sortzen du. Asko ikusten da prentsa eta irrati kapitalistetan.
Gerra
honetan toki handi bat propagandak bete du. Propaganda, gauza bati buruzko
informazioa ematea da, aldi berean beste batzuen iritzia
zeureganatzeko.
Propaganda,
sarritan, beste arma batzuk baino eragingarriago da.
Egia
esan, hedabideak, propagandarako medio batzuk bezala hartu beharko genituzke.
Vietnameko
gerra izan da iritzi publikoa gehien polarizatu duen gerra, Golkoko gerra baino
lehenago. Estatu Batuetako hedabideek paper handia jokatu zuten gerra honetan.
Irratia izan zen arma garrantzitsuena.
Iran
eta Iraken arteko gerra berriz, odoltsuenetarikoa izan zen Propaganda, asko
zabldu zen, noski, bakoitzak bere interesen alde jokatu zuen.
Garrantzia handiko gerra izan zen mundu guztiarentzat.Telebistari dagokionez ez zen aurrerapen handi bat izan, informazio radiofonikoa ematen baitzuten gehienetan.Ez zuten gauza asko erakutsi. CNN Estatu Batuetako telebista katea izan zen gerraren kontua gehien dominatu zuena. Ondorioz audientzia igo egin zen.
Vietnameko gerra telebistan ikusteko aukera egon zen, beharbada atzerapenez, baina ikusi zen.
1990eko Abuztuak 2 eta 1991ko Urtarrilak 17 bitarteko gerra ikusiko zela oso ziur zegoen jendea.
Telebista kate guztiak hasi ziren alde batera eta bestera mugitzen, euren artean lehiatuz, ea nork lortuko zuen berririk garrantzitsuena.
Iparramerikako telebista desberdinen artean lehiakidetasuna egon zen.
Munduko kate guztiek CNN-ek igorritako irudiak ikusten zituen.
Idatzizko prentsak ere hedapen handiarekin jarraitu zuen gatazka hau.
Mendebaldeko munduko egunkariek informazio berezi asko ematen zuten. Egunkariek eskotan, gerrari buruz hitzegin ordez, beraien tratamendu informatiboei buruz hitzegiten zuten (komunikabideen hedapenaz, informazioaren kontrolaren arazoei buruz, propagandari buruz...).
Prentsa europarrak eta amerikarrak lan handia egin zuten. Aleak bikoiztu egin ziren.
Prentsa arabiarrean ezin daiteke esan idazteko askatasunik daukatenik..
Berri gutxi zegoen, hau da, kazetariz beteriko gertakizun honetatik informazio gutxi atera zen.
Espainiara ere heldu zen desinformazioa eta honekin batera propaganda eta gerra psikologikoa.
Hemendik joandako korrespontsalek zentsurak jasan zituzten baina ez zetorren dena hedabide arabiarretatik bakarrik, beste hedabide batzuetatik ere bazetorren.
Espainiako hedabideek era guztietako iritziak izan zituzten gerra honi buruz.
Pizarroso,Alejandro
(1991): La guerra de las mentiras