Gezurra propaganda politikoan

 

            Propaganda politikoaren helburu nagusia pertsonen portaeran eragin bat lortzea da. Horretarako erabiltzen den erreminta gezurra da. Gezurra, norbaiti zuk egiatzat duzun errealitatearen ikuspegia barik, beste bat ematean datza. Alegia, pentsatzen dena eta kontatzen dena ez datoz bat.

 

1-      GEZURRAREN ARRAZOIA

Igorleak egia esan ordez gezurra esanda, eskuratu nahi duen helburua lortzen duelako esaten da gezurra.

2-      GEZURRAREN HARTZAILEAK

Gezurraren hartzaileak etsaiak, aldekoak, neutralak, eta menpekoak (biztanleak) izan daitezke.

3-      GEZURRAREN OBJETUAK

Gezurrez estaltzen denari esaten zaio gezurraren objektua.

I)                    Norberari buruzko gezurrak

a)      Asmoak: Etsaia ezustean harrapatzeko erasotzeko asmoa estali egiten da.

b)      Ahulezia: Etsaiari ahulezia ezkutatu egiten zaio honek eraso ez dezan. Biztanleriari ere ezkutatzen zaio ahulezia.

c)       Indarra: Batzutan estali egiten da etsaia ezustean harrapatzeko. Besteetan berriz, erakutsi etsaia beldurtzeko eta herria harro sentitzeko.

d)      Errakuntzak: Etsaiari, aldekoei, neutralei nahiz herriari estali egiten zaizkio.

II)                  Etsaiari buruzko gezurrak

a)      Asmoak: Etsaiaren asmoak zeintzuk diren jakitea ia planteatu ere ez da egiten.

b)      Ahulezia: Normalean, etsaiaren ahulezia ez da ezkutatzen.

c)       Indarra: Estali nahiz erakutsi egiten da egoeraren arabera. Herriari adibidez, batzutan estali egiten zaio eta besteetan erakutsi zeren, ez da berdina ahula zarela esatea edo etsaia indartsua dela esatea.

d)      Errakuntzak: Etsaiaren errakuntzak ez dira inoiz ezkutatzen. Askotan exajeratu eta asmatu ere egiten dira.

4-      GEZURRAREN ZEINUAK

Gezurraren zeinuak hartzaileari erakusten zaizkionak dira: hitzak, imajinak, pertsonai, objektu eta gertakizun faltsuak...

Bigarren Mundu Gerran adibidez, gezurrezko armak, goma puzgarriz eginiko tanke eta kamioiak, trapuz buruturiko paraxut-gizonak... erabili ziren etsaia engainatzeko.

5-      GEZURRAREN TEKNIKAK

Lehenengo teknika: EZABAKETA

Existitzen den zerbait ez dela existitzen sinestaraztean datza. Horretarako 3 bide:

1)      Hartzaileari ez zaio informazio bat ematen eta badaezpada, informazio hori jasotzeko iturriak zentsuratzen dira.

2)      Gertakizunak eta asmoak ukatzen dira: “Ez dugu eraso-asmorik. Prestatzen ari garen misilak defentsarako dira soilik”.

3)      Ezabaketa materiala: orainaldiko objektuak ezkutatzean eta lehenaldiko objektu, aztarna edo dokumentuak suntsitzean datza. Adibidez, 1942an naziek burutu zituzten erailketen aztarnak suntsitzeari ekin zioten. Horrela, gaizki lurperatutako milaka gorpuak atera eta sutan kiskali zituzten.

Bigarren teknika: IRATXETURA

Existitzen ez den zerbait azaleraztean, sortzean datza. Helburuak:

1)      Norberaren asmoak disimulatzea eta norberari dagokiona edertzea.

2)      Etsaiari dagokiona zikintzea. Adibidez, izugarrikeriaren baten erantzulea dela esanez.

3)      Ekintzak justifikatzea.

Hirugarren teknika: DESITXURATZEA

Existitzen den zerbait desitxuratu egiten da. Kategoria desberdinak bereizten dira:

1)      Desitxuratze kuantitatiboa: Normalean, gerra-komunikatuetan etsaiaren galerak exajeratu egiten dira eta norberarenak minimizatu.

2)      Desitxuratze kualitatiboa: mezuen iturriari, objektuen ezaugarriei nahiz pertsonen nortasunari buruzko gezurrak esaten dira. Baita ekintza baten zergatiari buruzko gezurrak ere.

 

Bibliografia:

Durandin, Guy (1982): La mentira en la propaganda política y en la publicidad  

 

Gaizka Palacios