Euskaldunon Egunkaria

 

Irailaren 11an hasitako Afganistan eta Estatu Batuen arteko gerra Azaroaren 15era arte ikertu dugu. Aipaturiko data hauen tartean, 637 albiste aurkitu ditugu, baina berri batzuk beste batzuk baino maiztasun handiagoz kaleratu dira. Beraz, albisteak egunkariak eman dien nabarmendura-indizearen arabera (Budd eskala baten bitartez), orotara 1.247 unitate zenbatu ditugu (albiste batek unitate bakarretik 5 unitatera izan ditzakeelarik). Horrela, aipaturiko egun hauetan Euskaldunon Egunkarian nagusitasuna lortu duen gaia Afganistan lurraldean buruturiko ekintzak izan dira, hau da, aipaturiko herrialdean aurrera eraman diren proiektuek, bertako agintarien erreakzioek eta abarrek nolabaiteko garrantzia hartu dute, ondorioz, besteen gainetik jarriz.

 Bigarren maila batean, nahiz eta portzentaia aldetik hirugarren taldearekin bateratsu ibili, Estatu Batuen gaia edukiko genuke. Gainera talde honen barnean berebiziko inportantzia herrialde honek urriaren 8an eginiko bonbardaketek bereganatu lukete. Honen segidan, lehen esan bezala, hirugarren taldea edukiko genuke. Hala nola, bonbardaketen gertakizun honek, azken finean bi lurraldeen arteko gerrak kanpoan sortu dituen erreakzioak hain zuzen ere. Hau da, egoera honen aurrean OTANek, Europak...finean mundu osoko lurralde desberdinek erakutsi duten jarrera izango litzateke hirugarren talde honen oinarri. Honekin lotuta, baina beste talde batean sartuz, Estatu Batuetan sorturiko erreakzioak ere aztertu ditugu, eta ohartu gara kontuan  hartuz gero gertaera lurralde horretan jazo zela, agintari edota iritzi publikoek ez dutela asko hitz egin gai honi buruz.

Gerra honekin harremana duenez, Ekialde Hurbilaren inguruko albisteak ere aztertu ditugu, eta ohartu gara 1247 unitateetatik, 120 honen ingurukoak izan direla.

Bestalde, azterketa hau burutzerakoan harritu gaituen datua hauxe izan da: kontuan hartuz gero irailaren 11ko atentatuek ekonomian sortu zuten beherakada, nahiz eta hasiera batean gai honen inguruan asko hitz egin, denborarekin gutxituz joan dela eman zaion garrantzia. Eta hain zuzen horrexek txunditu gaitu, azaroan zehar kaleraturiko berriek ez diote ia lekurik utzi Estatu Batuetako ekonomiari. Honen arrazoia, beste batzuen artean, hasieran zertxobait exajeratu izana dela uste dugu.

Honekin batera, esan beharrean aurkitzen gara Bush eta Bin Ladenek guzti honetan duten zeresana handia den arren, 70 albiste inguru soilik atera direla eurek diotenaren inguruan. Hau dela eta, asko harritu gaitu pertsona hauek adierazitakoari horren garrantzia gutxi eman izanak.

Taldeen inguruko azterketa amaitzeko, guretzat garrantzi handia duen datu bat aipatu nahiko genuke, honek zer pentsatua pizten duelako. Gerra guzti honetan, biktimak dira inolako dudarik gabe galtzaile nagusiak, horregatik uste dugu leku berezia eduki beharko luketeela. Hala ere, oso albiste gutxi idatzi dira honen inguruan, 1247 unitateetatik 33 bakarrik. Gainera, datu esanguratsu honetaz gain, azterketa egin ondoren ohartu gara lupuaren inguruko berriei garrantzia handiagoa eman zaiela eta honek ere harrituta utzi gaitu, ondoko grafikoan ikus daitekeen bezala, gerra biologikoaren ondorioz hil diren pertsonak askoz gutxiago izan baitira.

 

Jarraian datuen analisia egiteko, ez ditugu taldeak hartuko oinarri gisa, baizik eta gertakizunak jazo ziren egun esanguratsuetatik abiatuta, Irailaren 12tik Azaroaren 15era bitarteko egunen jarraipena egingo dugu grafikoa lagungarri harturik.

 

 

Grafikoan agertzen diren datuak kontuan hartuz gero, esan daiteke, Afganistanek buruturiko atentatua Irailaren 11an gertatu zenez, normala den bezala, izugarrizko albiste jasa izan genuela hurrengo egunean, hau da, Irailaren 12an eta horrela iraun zuen hiru egun beranduago beherakadatxo bat izan zuen arte. Egun horretatik aurrera gorabeherak izaten jarraitu zuen, hau da, batzuetan gertakizun hauei izugarrizko garrantzia eman zieten hedabideek eta beste batzuetan berriz ia batere ez. Horrela, urriaren 13an hasitako beherakada geldituz, grafikoan ikusten den bezala, urriaren 8an berriro ere gorakada bat gertatzen da. Egun horretan, Estatu Batuak Afganistanen aurkako bonbardaketak egiten hasi baitziren, eta hau dela eta berriro ere gerra honen inguruko berriak gehitu egin ziren.

Egun horretatik aurrera, urriaren 23ko eta azaroaren 13ko beherakada nabarmenak alde batera utziz gero, ohartuko gara gorabeheraz beteriko gaia izan zela, hau dela eta, grafikoan ikusten den moduan, batzuetan igo eta besteetan jeitsi egin zen albiste kopurua.

Esan dugun guztiarekin atera dugun ondorioa zera izan da: hedabideek sarri askotan, iritzi publikoaren intereseko datuak euren gustukoak ez badira, beste gertakizun batzuekin ezkutatzen dituztela. Horrela, albiste batzuk gailenduz eta beste batzuek duten esangura maila gutxituz.

 

 

      Uxua Barandiaran, Lucia Zugardi