ESPAZIO PUBLIKOAK IRUDIETAN

Ez dugu batetik irudia hartzen eta bestetik espazio publikoa baizik espazio  publikoak irudietan. Horrela garbi utzi ahal izateko irudiak bere  kontestuan duen garrantzia. Denok dakigu irudiak oso garrantzitsuak direla  zerbait kontatzean sinesgarritasuna lortzeko, hori dela eta irudia  esplotatzera iritsi gara. Garai batean, errealitatea agertzeko erabiliak  baziren ere, gaur egun errealitate faltsuak saortzera iritsi dira. Guzti  honen atzean komunikabideak daude, hain boteretsuak bihurtu diren  komunikabideak eta beren interesen alde jokatzen dutenak.

Irudiek beldur pixka bat ere sortzen dute. Fidagarritasuna dudan jartzekoa  baita: hartzaileak ez bait daki ikusitako irudia nondik ateratakoa den, eta  askotan ez dute benetako errealitate bat errepresentatzen. Gainera,  komunikabide askok irudiak jartzen dituzte kontakizun edo gertakizun baten  ordez, eta hauetan komunikabidearen interesek zeresan handia dute, zeren  beraiek nahi duten errealitatearen errepresentazioa egingo dute. Beraz, esan  daiteke, bai gizarte eta baita komunikazioa bera ere eraikitakoak direla.

Lehen esan bezala, komunikabideek botere handia lortu dute, eta esaten da  munduan gertatutako gatazka edo gerretan eragina izan dutela, edo gehiegizko  partehartzea izan dutela behintzat. Hala ere, hainbat ikerketa egin ostean,  honako ondorioa atera ahal izan dute: komunikabideek, ikertzaileek eurek  uste zutena baino eragin txikiagoa izan dutela gertakizun historikoetan.

Komunikabideak, urte askotan zehar, munduko herrialde ezberdinetan izan  diren gerrateen berri eman digute. Esate baterako, Vietnam-eko gerra,  Golkoko gerra eta beste batzuen artean egun bizitzen ari garen Afganistango  gatazka. Kasu guzti hauei buruz informatzeko orduan, komunikabideek, komeni  zitzaiena baino ez dute erakutsi, jendeari asko interesatuko litzaizkioken  irudia asko izkutatuz. Eta beti ere, boteretsuenaren eskutan dago irudia  horiek plazaratzea edo ez. Afganistango gatazkan konkretuki, EE.BB-ak dira  indarra dutenak. Hori horrela izanik, hauek aukeratzen dute zer helarazi eta  zer ez. Beste gerrateetan ere, berdina gertatuko da.

Baina aitortu behar da, komunikabideei esker, munduko edozein lekutan  gertatutako gauzen berri izatea lortu dela, nahiz eta honek, hain ona ez den  esfera publiko internazionala sortu dezaken. Hala ere, autore garrantzitsu  batzuk, esfera publiko internazional sortzea ezinezkoa dela esaten duten.

Eta esanak esan, nahiz eta maiz komunikabideak gogor kritikatu, ezin dugu  hauek gabe bizi. Badakigun arren, kontatzen duten guztia egia ez dela.   Agian jakingura, agian beste ezer egiteko ez dugulako, baina komunikabideen  eta informatzearen beharra dugu, edo askotan hobe litzateke informatzearen  beharra baino, desinformatzearena esatea.

 Ariane Vierbücher