Erabilera eta Sarien teoria

 

 

          Hedabide eta gizartearen artean dagoen erlazioa oso estua eta zuzena dela aski ezaguna dugu. Masa-hedabideek publikoaren beharrizanak asetzen dituzte baina zenbateraino ez dira hedabideek beharrizan hauen eragileak?    

 

 

Masa-komunikabideek gizartearengan eragin nabarmena dutela uka ezina da. Hala ere, masa-hedabideek helarazten duten informazio-igorpen ikaragarriek zer-nolako helburuak betetzen dituzten aztertu beharra dago.

Aipatutako helburu edo funtzioetako bat jendearen beharrak asetzea litzateke. Era berean, beharrizan hauek hedabideak sortua izan da publikoarengan menpekotasun bat eragin duelarik. Bere programazioaren bitartez jendeak dituen hainbat beharrizan asetzen dituelako. Beharrizanen asetze hau aldi oro ematen da baina aipatu beharra dago gatazka garaian, gaur egun bizi dugun egoera, kasu, hedabideen funtzio hau nabarmendu egiten dela.

Izan ere, iritzi publikoak batez ere hedabideak ditu informazio iturri eta gehien bat masa-hedabideak. Adibide gisa aipatu dezakegu egun hauetan Afganistan eta Estatu Batuetako guda telebistaz jarraitzen ari dela neurri handi batean, berau izanik masa-hedabideen artean eraginkorrena.

Hedabide hauek betetzen dituzten funtzioak sailkatzeko, H.D. Lasswell ikerlariak proposatutako zerrenda aipatuko dugu. Berak honako lau helburu hauek esleitzen dizkio mezu-zuzentzaileei, hedabideei, alegia.                                                                                        

- ZAINKETA: Komunikazio publikoaren bitartez, komunitateek beren inguruaren berri dute eta egon daitezkeen mehatxuetatik zaintzen du (uholde, gerra, ekintza armatuak...). Estatu Batuetako kasura aplikatuz esan beharra dago hedabideek saiatu zirela funtzio hau betetzen Irailaren 11-ko atentatu osteko egunetan egon zitezkeen eraso posibleak aipatuz edo Antrax-aren kasuak agertu zirenean neurriak hartzea gomendatuz.  

- HARREMANA: Gizarteko osagaien arteko erlazioa bermatzen dute, iritzi publikoa ahalbidetuz. Irailak 11z geroztik eman den informazio mordoak, guda hau hizketaldi gai nagusia bilakatu da. Era berean, jende askoren harremanen oinarri. Hori dela eta, hedabideekiko behar bat sortu da informatua egon eta beraien arteko harremanak aurrera jarraitzeko.  

 

- TRANSMISIOA: Kultura eta hezkuntzaren transmisioa; mass-mediek kontatutakoa errazago inprimatzen delako herriaren gogoan. Honekin batera ere, ideologia bat indartzeko gai dira eta horren isla, Estatu Batuetako atentatuen ostean zabaldu egin den patriotismo giroa. Hau indartu dute hedabideek, behin eta berriz amerikarrek antolatutako gala eta bat-bateko manifestaldiak emitituz. Bestetik, patriotismo honen mesederako, ez zituzten imajina     odoltsuak aireratu. Modu honetan Estatu Batuetako ahultasuna zalantzan jarriko bailitzake.

- ENTRETENIMENDUA: Jendearen aisialdiak betetzeko aproposak. Sail honetan aipatzekoa da atentatuen ostean hedabideek izan duten funtzio estetikoa. Izan ere, atentatuen ostean albiste asko jaso ziren, baina kasu askotan ez zen informazio berri ezta gehigarririk eskaintzen eta hedabideen funtzioa aisialdia betetzera mugatzen zen.  

 

 

 

 Maider Eizmendi, Jasone González, Itsaso Güemes, Maider Jauregi, Doltza Munduate