Emozio edo ezagutza mailako eraginak

 

            Masa-komunikabideek eragin handia dute gizartearen iritzi publikoa sortzerakoan. Artikulu honetan, hedabideek Estatu Batuetako gatazkan zer-nolako eragina sortu duten azaltzen da.  

 

 

Especial Fotográfico

Gaur egun hedabideek daukaten eragina ezin da zalantzan jarri, gure pentsamenduak beraien eraginpean baitaude. Munduarekiko ditugun gure jarrerak, nahiz ikuspegiak kontrolatzen dizkigute.

Eragin honen adibide garbia egun Estatu Batuetako gatazkan betetzen duten papera da. Irailaren 11az geroztik hedabideek beraien estrategia guztiak agerian utzi dituzte.

Hedabideek beren informazio emariagatik nolabait, EEBBetako gizartea gerraren alde jartzea lortu dute, mundu honetan berehalako jarrerak aldatuz.  

 

Bestetik, hedabideek baita ere epe luzeko eraginak ditu pertsonengan; beren pentsamoldea nahiz ikuspuntua eraikitzeko. Adibide gisa, gerra hau lehendik eraikitako estereotipo batzuen azaleratzea izan da; aurretik jada sortua zegoen zonalde horien aurkako jarrera. Egun aireratzen diren albisteek epe luzerako eragina izan dezakete, EEBB-ak saiatuko dira jendeak sinets dezan gerra honekin justizia egin dela.

Hedabide guztien artean telebista da eragin handiena duena, informazioaz gain karga emotiboz beteriko imajinak eskaintzen dituelako. Eragin hau areagotu egiten da egonezin eta arrisku egoera batean, informazioa ikuspegi kritiko batetatik aztertzeko gaitasuna galtzen baita.  

  Bestetik, hedabideek gerrarako propaganda egiten saiatzen dira, aurretik aipatu ditugun eragin guzti honek sortu nahian. Estrategia hau Michel Collon-ek aipatzen duen bezala, lau printzipioetan oinarritzen da: Especial Fotográfico

“Bakea Behar da”: Estatu Batuetako hedabideek behin eta berriz erakutsi digute Bushen jarrera bakearen aldekoa dela.

“Etsaiaren pertsonifikazioa”: Osama Bin Laden-en aurkako erasoa dela azpimarratzen dute eta ez islamiarren aurka; nahiz eta hauek erasotzen duten.

“Imajina gogorrak erakutsi”: EEBB-en kasuan ez dituzte erakutsi, horren aurkako politika bat daukatelako eta nolabait beren lurraldearen ahultasuna erakutsiko luketelako.

“Interes humanitarioen menpe jokatzen dela ziurtatzea”: Bere printzipio eta ekintza guztiak soilik humanitarioak direla,hau da, bakea bideratzen lagunduko  dutela aditzera eman behar du.

 

           Maider Eizmendi, Jasone Gónzalez, Itsaso Güemes, Maider Jauregi, Doltza Munduate