El Watan (Algeria)

 

ALBISTEEN BOLUMENAREN BILAKAERA DENBORAN ZEHAR EL WATAN EGUNKARIAN

 

ALBISTE KOPURU ABSOLUTUAK PONDERATU GABE

Atal honi dagokion taula aztertu ondoren, aipatzekoa da lehendabizi, egunkari hau aztertzen egon naizen denboran zehar albiste kopuruek izandako jokaera. Honela, ikus daiteke, lehenengo astean, gaiak izugarrizko jakingura sortzen zuela eta hori ondo isladatzen da asteren lehenengo eguna den irailaren 12-an, non albiste kopuruak bere maximoa lortu zuen (22 albiste). Aste horretako gainontzeko egunetan, 13 albiste egon ziren batazbeste, irailaren 13-an egondako 17 albisteak, irailaren 19-ko 16-ak eta irailaren 17-ko 15-ak nabarmenduz.

Hurrengo egunetan zehar, dagoeneko nolabaiteko gorabeherak nabaritzen dira, grafikak zerragin (dientes de sierra) izenaz ezagutzen den itxura hartuz. Arlo honetan, nabaritzekoa da irailaren 25, 26 eta irailaren 27-aren artean gertatutako fenomenoa, non 10 albiste izatetik 4 albiste izatera heldu ginen eta azkenik 11 albiste izatera heldu ginen, izugarrizko jeitsiera eta igoera suposatu zuena. Fenomeno hau nolabait, ohizkoa bihurtu zen egunkari honetan, urriaren 1-2-an (10-6), urriaren 16-17 (11-5), urriaren 20-21 (5-12), urriaren 24-25-27 (13-4-10) eta azkenik urriaren 29-30 (10-2) zeinek benetako gainbeherari hasiera eman zion. Egun honetatik aurrera, albistea  ez zirelako 6-tik igo, egunero albiste bakarra izatera heldu arte. Minimo hauek azaroaren 8, 12 eta 15-ean eman ziren.

Minimoak eta maximoak alde batera utziz, argitaratutako albisteen frekuentziari dagokionez, kopururik konstateena 11 albiste eguneko izan da 8 aldiz errepikatu dena, (irailarak 20-23-27-29, urriaren 10-11-16-22). Bigarren postuan 10 albiste eguneko ditugu, 7 alditan errepikatu direnak (irailaren 16-25-28 urriaren 1-9-27-29). Podium-a 4 albiste eguneko eta 5 albiste eguneko dutenak osatzen dute.

Azken finean, esperientzia honetan igarotako denboran zehar, EL WATAN egunkariak gure gaiarekin zer ikusirik zuten 472 albiste argitaratu ditu. Hauetatik,

 

11 BIKTIMEN INGURUKOAK,

12 EKIALDE HURBILAREN INGURUKOAK,

12 GEORGE BUSH-EK BERAK ESANDAKOEN INGURUKOAK,

13 AFGANISTANEN INGURUKOAK,

14 GERRA BIOLOGIKOARI BURUZKOAK,

15 TALIBANEN INGURUKOAK,

17 EEBB-ETAN EMANDAKO ERREAKZIOEN INGURUKOAK,

26 BIN LADEN-I BURUZKOAK,

33 ATENTATUEN INGURUKOAK,

45 EKONOMIAREN INGURUKOAK,

46 ESTATU BATUEN INGURUKOAK,

50 EEBB-EN ERASO MILITARARI BURUZKOA

178 KANPO ERREAKZIOEN IGURUAN.

 

ALBISTE KOPURU ABSOLUTUAK PONDERATUTA

Nabarmendura indizearen arabera ponderatuak dauden datu hauetan ere, antzeko gauzak aurki ditzazkegu. Kasu honetan zerragin (dientes de sierra) efektua are nabariago eta maiztasun handiago batekin agertzen da, baita denboran iraunkorragoa.

Aurreko puntuan aipatu dugun moduan, ziberegunkari honek, bere maximoa irailaren 12-an lortu zuen, nabarmenduraren arabera 56 puntu lortuz. Baina aurrekoan ez bezala, ponderatutako emaitz hauetan zerragin (dientes de sierra) efektua lehengo astean bertan agertu zen, irailaren 15-17 egunen artean hain zuzen, 40 albiste egunero izatetik 29 izatera pasatuz eta berriz ere 49-ra heldu zirelarik. Aurrekoan bezala ere, efektu hau egun dugun jarraipen guztian zabaldu egin da, honela irailaren 19-20-22-23 (45-28-28-48), irailaren 25-26-27 (31-15-36), urriaren 1-2-3-4-6-7 (30-19-26-24-8-24), urriaren 16-17 (35-17), urriaren 20-21 (18-45), urriaren 24-25-27 (33-11-26), urriaren 29-30 (21-8), azaroaren 1-2-3- (19-9-20), azaroaren 6-7-8-10 (15-9-3-12) non minimora heldu zen.

Ponderatutako emaitz hauetan, kopuru konstanteen sailkapena egitea asko ere zailago izan da, ia ematiz gehienak pare bat alditan errepikatzeko aukera baitute. Dena den, hauek dira irabazle atera direnak: kopururik konstanteena, 26 albiste eguneko izan da (urriaren 3-22-27-28), bere azpitik 28 albiste eguneko (irailaren 20-22 urriaren 23), 35 albiste eguneko (urriaren 10-14-16), 18 albiste eguneko (urriaren 18-20 azaroak 13) eta 14 albiste eguneko (urriaren 31 azaroaren 11-15) egon dira.

Emaitzak ponderatu ondoren dirudienez 1425 albiste lortu ditugu, modu honetan banaturik daudenak:

 

33 EKIALDE HURBILAREN INGURUKOAK,

36 GEORGE BUSH-EK BERAK ESANDAKOEN INGURUKOAK,

36 GERRA BIOLOGIKOARI BURUZKOAK,

37 BIKTIMEN INGURUKOAK,

41 TALIBANEN INGURUKOAK,

48 AFGANISTANEN INGURUKOAK,

48 EEBB-ETAN EMANDAKO ERREAKZIOEN INGURUKOAK,

87 BIN LADEN-I BURUZKOAK,

104 ATENTATUEN INGURUKOAK,

140 EKONOMIAREN INGURUKOAK,

145 ESTATU BATUEN INGURUKOAK,

183 EEBB-EN ERASO MILITARARI BURUZKOA

487 KANPO ERREAKZIOEN IGURUAN.

GERTAERA NAGUSIEN KRONIKA

Istilu honen jarraipenean, data adierazgarri batzuk izan ditugu, zeinetan interesgarria izango litzatekeen albisteek zer nolako joera eta jarrera izan duten aztertzea.

Hasteko ezinbestekoa da atentatuaren egunean albisteari zer nolako garrantzia eman zioten ikustean. Bai ponderatua zein pondetatu gabe dauden tauletan nabarmena da albiste honek izandako garrantzia, bi tauletan albiste kopuruek haien maximoa lortu zutelarik.

Hurrengo egunean, iralaren 13-an, berriz ere oso puntuazio nabarmena lortzen da, honen eragilea atentatuen egilea Bin Laden dela esatea, kanpoko erreakzioak adieraztea eta  EEBB-etan zer nolako egoera bizi zen adieraztea izan zirealarik gai nagusiak.

Irailaren 27-a beste inflezio puntu bat izan zen El Watan ziberegunkarian. Egun honetan lehengo aldiz hitzegin zen lupuaz. Emaitzak ez ziren oso nabarmenak izan, baina albiste depresio batetik ateratzeko balio izan zuen.

Bi egun beranduago, amerrikarrek gudarako koalizioak bilatzen ari zirelarik Europan lehengo atentatuak agertu ziren. Honek ez zuen gorabera handirik sortu ziberegunkarian, baina interesa mantentzeko erabili zuten.

Behin urrian sartu garelarik hilabete horretako hirugarren eta zazpigarren egunean gelditu beharra daukagu. Bi egun horietan, terroristen diru iturriak izoztu eta amerikarrek prestatzen ari ziren gudaren aurkako lehenengo ohiuak agertu ziren arren, ziberegunkariak ez zien jaramon handirik egin eta albiste kopuruak oso baxuak gelditu ziren.

Benetako berreskurapena urriaren 8-9aren artean eman zen, bonbardaketak hasi zirenean. Hala eta guztiz ere ez ziren puntuazio gorenak izatera ahilegatu.

17-18-20 egunetan zehar, non paktu antiterrorista, lurtar interbentzioen informazioak eta komandoen sarrera eman zen, EL WATAN ziberegunkariak ez zituen albiste hauen inguruko datu askorik eman.

Bai ordean urriaren 21-ean emandako lehenengo lurtar operazioari buruz. Albiste honen jarraipena urriaren 24-a arte iraun zuen, Peshwar-eko konferentziari buruz informatu zen arte, noiz berriz ere albiste kopuruek izugarrizko jeitsiera jasan zuten.

Behin hilabete hau bukatuta eta azaroan sartu ondoren, oso ikusgarria da albiste kopuruek ez zutela 6-ko eta 20-ko muga gainditu ezta egun bakar batean ere. Hala, azaroaren 6 eta 10-aren artean Mazar-I-Zarif hiria hartzekotan zeudelarik, ziberegunkariak minimo bat erregistratu zuen.

Nolabaiteko interesa sortu zuen gauza eskasen hartean azaroaren 13-an gertatutako hegazkin “ISTRIPUA” izan zen. Baina asaldura handirik sortu gabe.

Bukatzeko erregistratu genuen azkeneko ekintza garrantzitsua Kabul hartzea izan zen, azaroaren 14-an. Honek ere ez zuen ziberegunkaria errekzionatzen lagundu.

BEREIZTUTAKO GAIEN DESKRIPZIOA

EL WATAN ziberegunkaria aztertzeko erabili ditudan gaiak 13 izan dira. Bakoitzak istiluaren alderdi ezberdinak erakutzi nahi zituen, nahiz eta askotan gai zehatz baten barruan, espazio kontuak eta sintesi kontuak zirela eta, alderdi bat baino gehiago isladatzera behartuta egon nahizen.

Ekialde Hurbila: Orokorregia geratu den gai hoietako bat dela esan beharra dago. Bertan Ekialde Hurbilean gertatzen ziren edozein motatako albisteak     isladatzen zirelako, bai Arafat edo Sharon-en hitzak, bai hildako kopuruak, zein EEBB-ek istilu honen aurrean esaten zituenak esate baterako.

Gerra biologikoa: Atal honetan aurrerago ikusiko dugun Lupuaren inguruko albisteak aztertzen saiatu gara. Bestelako eraso biologikoak alde batera utzi    gabe.

Atentatuak: Izenburuak berak esaten duen bezala, irailaren 11-an gertatutako     atentatuei buruzko albisteak batzen saiatu gara bertan. Zentzu batean,   txikia geratu zaigun beste atal bat dela esan genezake, behin baino   gehiagotan beste toki batzuetan gertatutako inzidente edo atentatuak ere   barnean jarri behar izan ditugulako.

Estatu Batuak: Bertan EEBB-ek herrialde bezala ekoiztutako albisteak batu ditugu. Bai gobernuko ministrariek esan edo erabakitzen zituztenak zein multinazionalek edo bestelako EEBB-ar egiturek zabaldutakoak.

Afganistán: Aurrekoan gertatu zen bezalaxe, gai honetan ere herrialde baten abotsa jaso nahi genuen. Ezberdintasun batekin, ez genuen gobernuaren iritzirik nahi, horretarako Talibanak izeneko beste atal bat zabaldu genuelako. Dena den ezinezkoa izan zaigu erabateko filtrazioa egitea.

Bin Landen: Gai honekin pertsonai honen inguruan agertzen ziren albisteak aztertu nahi genituen, baita bere agerraldi eta hitzaldi “publikoak” ere.

George Bush: Gai honekin pertsonai honen inguruan agertzen ziren albisteak   aztertu nahi genituen, baita bere agerraldi eta hitzaldi publikoak ere.

Erreakzioak kanpoan: Berriz orokorregi geratu zaigun atal batekin topo egiten dugu. Kasu honetan gai berberaren inguran alde eta kontra dauden iritziak bildu ditugulako. Dena den gure intentzioa EEBB-ak ez ziren herrialdeek zer nolako jokaera izango zuten ikustea zen. Bai atentatuaren aurrean bai EEBB-ek eskatutako laguntzen aurrean. Baita ziberegunkari honek zer nolako garrantzia ematen zion holako albisteei.

Erreakzioak EEBB-etan: Kasu honetan EEBB-etako biztanleen erreakzioak batzeko intentzioarekin sortu genuen gaia. Erreakzioak, atentatuen,  erasoaren, talibanen, etab.-en ingurukoa izango ziren. Baina aurreko kasuan gertatu zitzaigun modu berean, behin datuak eskuan izan ondoren, erreakzio horiek positiboak ala negatiboak ziren jakiteko arazoak aurkitu genituen. Dena den nahiko zuertatu zitzaigun ziberegunkariak zer nolako garrantzia ematen zion holako albisteei.

Ekonomia: Ukaezina da irailaren 11-ren atentatuek ezinbesteko ohiartzuna izango zutela mundu mailako ekonomian, ala gutxienez EEBB-etakoan. Eta gora- behera horiek jasotzeko asmoz gai hau sortu genuen. Burtsen eta petrolioaren prezioen gora-beherak isladatzeko adibidez.

Biktimak: Zentzu batean orokorregi geratu den gaia izan de berriz ere hau. Bere barnean atentatuan eta eraso militarrean egondako hildakoa jaso ditugulako.  Baina aurrekoetan esan dudan moduan, biktimei emandako trataerari buruz ideia bat egiteko nahiko eta soberan izan dugu.

Eraso militarra: EEBB-ek Afganistanen egindako erasoaz aritu gara atal honetan.   Bai lurrekoa zein bestelakoak.

Talibanak: Afganistango gobernuak eta bere jarraitzaileek izandako albisteak  zenbatu ditugu atal honetan. Gudaren eta beste hainbat egoeren aurrean egindako pronuntziamenduak kontutan hartuz.

MEDIOAN AGERTUTAKO GAIEN GARRANTZIA

         Jakina denez, gure medioan agertutako gaiak 13 atal ezberdinetan banatu ditugu. Hauen garrantzia aztertzerako orduan bi irizpide erabiliko ditugu: 1 Budd eskalaren araberako emaitzak eta 2 Budd eskalaren arabera antolatu gabe dauden emaitzak.

 

         Budd eskalaren arabera antolatuta ez dauden emaitzetan, oso argia da kanpoko erreakzioek duten nagusitasuna. Hau izan delarik ziberegunkari honek gehien jorratu duen atala (178 albiste). Ondoren eta oso diferentzia txikiarekin hirugarren postuan agertzen denarekiko, eraso militarra dago (50 albiste). EEBB-ek, lehen aurreratu dugun bezala, oso hurbil daude (46 albiste), hurbil-hurbiletik jarraituak ekonomiaz (45 albiste). Hemendik aurrera distantziak handitzen joaten dira. Arraroa iruditu arren, atentatuek bostgarren postu diskretu bat daukate (33 albiste), baita Bin Laden-ek ere (26 albiste). Azkenengo sei postuetan gauzak berriz ere estutzen dira. Hala, EEBB-etako erreakzioak, talibanak, gerra biologikoa, Afganistán, Ekialde Hurbila, George Bush eta biktimak sei-zazpi puntuen tartean aurkitzen dira (17, 15, 14, 13, 12, 12 eta 11 albisterekin).

         Budd eskalaren arabera antolatuta daudenen artean ezberdintasunak askoz ere nabariagoak dira, albiste kopurua ere askoz ere handiagoak direlako (472-1425). Sailkapenean ere aldaketak agertzen dira, hurrengo grafikoan ikusiko dugunez:

Lehengo sei postuak berdin jarraitzen dute sailkapenean: kanpo erreakzioak (487 albsite), eraso militarra (183 albiste), EEBB-ak (145 albiste), ekonomia (140 albiste), atentatuak (104 albiste) eta azkenik Bin Laden (87 albiste). Hemendik aurrera aldaketak hasten dira. Zazpigarren postua bi gaiek banatzen dute, alde batetik EEBB-ko erreakzioak (48 albiste) eta bestetik Afganistán (48 albiste) bi postu irabazten dituenak. Ondoren talibanek haien zortzigarren postua mantentzen dute (41 albiste). Bederatzigarren postuan, lau postu irabazi ondoren, biktimen gaia aurkitzen da (37 albiste). Hamargarren postuan berdinketa bat daukagu, bi postu igotzen dituen George Bush eta postu bat jeisten duen gerra biologikoarekin (36 albiste). Azkenik hamaikagarren postuan bi galdu ostean, Ekialde Hurbila daukagu (33 albiste).

“LUPUA / BONBARDAKETEN BIKTIMAK” KONPARAZIOA

Atal honetan EL WATAN ziberegunkariak bi gai horien aurrean izandako jokaera aztertuko dugu. Horretarako, eta grafika batetaz baliatuz, ondorengo emaitzak jaso ditut:

         Lehendabizi, esan beharra dago, gai bat zein bestearen inguruan egondako albisteak Budd eskalaren arabera sailkatu ondoren, Lupuari dagozkionak 36 izan direla, % 2,3-a. Biktimei buruzkoak 37 izan dira, % 2,6-a. Emaitza hauek ikusirik esan genezake nolabaiteko berdintasuna aurkitzen dugula bi gaien trataeran, baina afirmazio honen inguruan guztiz ziur egon ahal izateko, hedabide honen jarraipena iraun dituen hiru hilabete hauetan zehar albisteek izandako eboluzioa aztertu beharko genuke.

         Jakina denez, gure jarraipena irailaren 11-an hasi eta azaroaren 15-ean “bukatu” edo gelditu egin genuen. Hala eta guztiz ere bi gai hauen azterketa egiteko, lagina apurbat murriztu dugu, irailaren 11-an hasi eta azaroaren 6-an bukatu. Epe honetan bi gaiek izandako garapena paraleloa denik ezin daiteke esan, baina amankomunean badute gutxienez ezaugarri bat: igoera nabari bat eta jeitsieta are nabariago bat.

         Bi gaiak aztertzen dituen grafikoa oso datu nabarmenak usten ditu, lehendabizi grafika hasten den momentu berean bi gaien kokapena aztertu beharko genuke. Une horretan, biktimetaz dagoeneko hitzegiten ari zen bitartean lupuari buruzko albisterik ez zen ematen, bai agertu ez zirelako bai haren agerkutza ez zitzaielako interesatzen. Lehengo hiru asteetan zehar, biktimen inguruko albisteak periodikoki eta uniformeki agertzen ziren ziberegunkarian, 3-ko puntuazioaren inguruan mugituz. Lupuari buruzkoak berriz, hiru aste horiek behar izan zituzten puntuazio horretara iritsi ahal izateko, hauek ere uniformeki hazi zirelarik.

 

         Puntu honetan, hirugarren astean, lupuaren inguruko albisteetan inflezio puntu bat nabaritzen da. Aste honetatik aurrera eta 5. astera heldu arte, lupuak izugarrizko garrantzia hartuko du El Watan ziberegunkarian, biktimen gaineko albisteei ia 13 puntuz irabaziz. Hau da, biktimen inguruko albisteek haien igoera jarraitzen zuten bitartean, dagoeneko 4 puntuetara iritziak ziren, lupuari buruzkoak 17 puntuetara iritziak ziren.

         Dena den, 5. aste horretan bertan, lupuari buruzko albisteek indarra galtzen joan ziren era nabari batean, 7. astean 9 puntu soilik eskuratu zituztelarik. Baina puntu honetan, agian lupuaren jeitsierari esker, biktimen inguruko albisteek haien inflezio puntua aurkitu zuten. Ia 7 puntu izatetik, bi asteetan, 20 puntu izatea lortu zuten, ordurarte lupuak izandako maximoa gaindituz. Momentu horretan lupuak bere gainbehera jarraitzen zuen eta dagoeneko 5 puntu besterik ez zitzaizkion geratzen.

         Baina aurrekoan gertatu zen bezalaxe, behin tontorrera heldu ostean, jeistea beste erremediorik ez dago, eta hori izan zen biktimen albisteen ingurukoei 9. astetik aurrera. Kasu honetan jeitsiera askoz ere gogorragoa izan zen, 2 asteen buruan biktimen inguruko albisteak EL WATAN ziberegunkaritik desagertu zirelako. Lupuari buruzkoak 1 eta 2-aren iguruan kokatzen zirelarik.

 

Gorka Leon