El Pais egunkariak AEB eta Afganistanen arteko gerra tratatzerakoan albiste kopuru handia erabili du. Ia bi hilabetetan, bataz besteko bat egiten badugu, egunero albisteen kopurua nahiko antzekoa izan da (egunero 20 bat orrialde aztertzen genituen). Baina kontutan hartu behar ditugu zenbait aste, hauetan albisteen kopurua gorakada nabarmena sufritzen baitzuen.
Hasteko, dorreen eta Pentagonoren kontrako atentatua dugu; handik bi astera berrien kopurua nahiko handia zen, hots, aztertutako guztietatik laurden bat aztertu genuen. Zenbakiekin aritzekotan bi hilabete hauetan (irailaren 12tik azaroaren 15era) 1273 albiste –titularrak hain zuzen- aztertu ganituen eta lehenego bi aste hauetan El Pais-ek 300 bat berri plazaratu zituen. Bi aste kaotiko hauek pasatu eta gero albisteen kopuruak normalizatzera jotzen zuen, hala ere ekintzak eta gertaerak ez ziren amaitzen eta urriaren lehengo astean AEB-k Afganistan erasotu zuen.
Eraso militarrak eta gerra bakteriologikoarekin berriz ere albiste kopuru handia geneukan aztertzeko. Beraz, urriaren lehenengo astetik (eraso militarrak hasi zirenetik) 20. egunararte berriz kopuru osoaren laurden bat aztertu behar izan genuen.
Bukatzeko azaroaren lehenengo bi asteak ditugu. Egun hauetan bonbardaketak dira albiste gehien sortarazten duen gaia. Esan dezakegu albiste kopurua ez dela hainbesterako izan beste asteekin gonbaratzen badugu, baina kopurua oraindik handia da.
Grafiko honekin argi ikus daiteke zernolako gorabeherak egon diren bi hilabete hauetan.
Laburbilduz, azterketa hau eginez gero konturatu gara nola El Pais-ek berri kopuru nagusia plazaratu duela gure ikerketako beste egunkariekin alderatuz. Gertaera bat egoten zenean albisteak gora egiten zuten, geroago eta denbora pasa ahala, behera egiten zuen, eta prozesu bera bi hilabetetan errepikatu zen.
Irailaren 11an gertatutako atentatuen ostean Mendebaldeko hedabideek egin duten jarraipena aztertzeko zenbait gai bereiztea beharrezkoa izan da. Bereizketa hau 13 sailetan banatu dugu. Banaketa egin eta gai bakoitzaren jarraipena aztertuz era egokiagoan ikus daiteke hedabideek burututako trataeraren nondik norakoa, baina azaldu beharreko gauza da gai bakoitzak zer eskuhartzen duen; hona hemen 13 gaiak:
1.-ekialde hurbila: berez, hau ez dugu gai berria baina irailaren 11ko gertaeren ostean egoera erabat gogortu egin da eta badu honekin harreman zuzena. Puntu honetan Israel eta Palestinaren inguruko gorabehera guztiak jasotzen dira.
2.-antrax/guda bakteriologikoa: puntu honetan bilduko dira guda mota berri honi loturiko albisteak eta antraxari eskeinitakoak ere.
3.-atentatuak: irailaren 11an emandako atentatuek izugarrizko informazio jarioa bultzatu zuten; hemen atentatu horiei mugatutako informazioak bilduko dira.
4.-EEBB: Amerikako Estatu Batuetan emaniko gertaerak bilduko dira.
5.-Afganistan: Irailaren 11ren ondoren Afganistango egoera azaltzen duten albisteak jazoko ditu puntu honek, baita honekin harreman zuzenean dagoen Pakistanen ematen diren hainbat gertakari ere.
6.-Osama Bin Laden: bera dugu gertaera multzo guzti honen protagonista nagusienetariko bat eta ugariak izan dira Saudiar honen inguruko informazioak medioetan.
7.-George Bush: EEBBko presidente bezala, bere papera errelebantzia handikoa izan da; puntu honetan, hala ere, bere deklarazio edo ekintza zuzenetan emandako informaziora mugatuko gara.
8.-kanpo erreakzioak: gatazka honek EEBBak eta Afganistán soilik arduratzetik urrun, izaera internazionala hartu du, estatu mordoa inplikatu dituelarik. Estatu guzti horien inguruko albisteak bertan biltzen dira.
9.-EEBBko barne erreakzioak: Irailaren 11tik aurrera Estatu Batuetan emandako barne erreakzioak eskuhartzen ditu puntu honek.
10.-ekonomia: Gatazka multzo honek badu ekonomian eragina eta honi mugatutako informazio guztiak hemen biltzen dira.
11.-biktimak: Afganistango erasoek sorturiko biktimei eskeinitako albisteak hartuko dira soilik.
12.-eraso militarra: EEBBek afganistango lurraldeetan burututako operazio militarren berri ematen duten albisteak batuko dira.
13.-talibanak: Afganistango boterea zuen taldeak jarraipen berezia izan dute zenbait hedabideren eskutik; honen ondorioz , beste puntu bat hauei ematea lagungarri izan da.
EL Pais egunkariak egindako gertaeren jarraipena aztertzerakoan, zenbait gauza interesgarri aurkitu ditugu. El Pais-ek nahiko jarraipen sakona burutzen du, egunero gai hauei buruzko albiste kopuru handia eskeiniz. Gainera ez da agentzietako informazioetan oinarritzen, baizik eta kazetari propio edo kolaboratzaileen informazioetan baizik.
Egunkari honek gehien nabarmentzen duen gaia kanpo erreakzioei dagokiena da (8.-kanpo erreakzioak), kopuru guztiaren %21,5 suposatzen duelarik; eta gutxiena biktimak eta talibanak, %2,2 eta %3,3arekin errespektiboki. Bestalde, eraso militarra, ekialde hurbila, EEBB, Afganistán eta ekonomiak bigarren garrantzi multzo bat osatuko lukete, bakoitzak albiste kopuru guztiaren %8,5-11 bitarteko portzentaiak eskuhartzen baitituzte.
Garrantzi gutxiago duten gainerako gaien zerrendak, ordea, bost gai biltzen ditu: Antrax-a, atentatuak, Bin Laden, Bush eta EEBBko erreakzioak. Bakoitza %4,1-5,8 portzentaien bitartean mugitzen delarik.
1.-ekialde hurbila: 119 albiste- %9,2
2.-antrax: 77 albiste- %5,8
3.-atentatuak: 53 albiste- %4,2
4.-EEBB: 135 albiste- %11,4
5.-Afganistan: 117 albiste- %9,3
6.-Bin Laden: 72 albiste- %5,8
7.-Bush:
50 albiste- %4,1
8.- kanpo erreakzioak:
310 albiste- %21,5
9.-EEBBko barne
erreakzioak: 64 albiste- %5
10.-ekonomia: 101 albiste- %8,3
11.-biktimak: 28 albiste- % 2,2
12.-eraso militarra: 108 albiste- %9,7
13.-talibanak: 38 albiste- %3,3
Azterketa hau burutzerakoan, puntu interesgarrienetariko bat gerra biologikoa eta eraso militarren biktimei emandako trataeran datza. Gatazka honetan sortzen ari diren bi bandoetako biktimak trataera berdina jasaten al dute okzidenteko hedabideen eskutik? Edo modu gordinagoan planteaturik: Gatazka honetan , okzidenteko hedabideen aldetik, balio berbera ematen al zaio afganistango bistanle baten bizitzari eta EEBBko batenari? Erantzuna nahiko garbia da datuak ikusita.
Lupuak biktima gutxi batzuk sortu besterik ez ditu egin eta eraso militarreta 4.000 zibil inguru hilik suertatu dira. Hala ere, El Pais-en lupuaren inguruko informazioek, erasoen biktimen albisteak ia hirukoiztu egiten dituzte; honek nahiko argi uzten du El Pais-ek ez dituela maila berean jartzen bi aldeak, baizik eta joera bezala, Mendebaldeko ikuspegi nagusitzailea bultzatzen duela.
Bestalde, bi gaien “Boom”-a batera ematen da. Hau da, eraso militarra hasi bezain laister, lupuaren inguruko informazioak izugarri gehitzen dira; egoera hau gai baten bidez bestearen garantzia edo existentzia izkutatzea bezala interpretatu daitekeelarik.