El Correo egunkariak krisiari emandako trataera

 

Krisiari emandako albiste kopurua

            Irailak 11an gertatutakoak eragin handia izan du munduan. Hedabideen jokaera gertakizun honetan aztertu dugu, guri El Correo egunkaria tokatu zaigularik. Jarraipena azaroak 15erarte egin dugu. Denbora honetan zehar, 871 albiste atera dira krisi honekin lotuak.

 

            Lehenengo astean, eta gehigarri batzuk kontutan hartu barik, albisteen kopuru nabarmena ateratzen da, ia 27 titular egun bakoitzeko. Atentatuen ondorioak (hildakoak…) eta AEBetan bertan sortzen ziren erreakzioak nagusitzen direlarik.

            Hurrengo egunetan, zehazki esanda, irailak 17tik urriak 7ra, albisteen kopurua era batean mantentzen da. Egun horietan ez baitago berri askorik. AEBk emndekua prestatzen daude.

            Urriak 8an, berriz ere, albisteen kopuru hazkundea ikusten da. AEBk mehatxatu egiten du Afganistan askenengo aldiz, honek "ultimatum"a ematen du.

            Urriak 9, AEBk Afganistan bonbardeaketak hasiak dira. Egun honetan grafikoaren bigarren gailur altuena ikusten da (lehenengoa irailak 11an dagoelarik).

            Hurrengo egunetako beherakada nabarmena da, denborarekin eta gauza berri gutxirekin interesa galtzen da. Bakarrik gorakada batzuk ikusten dira, txikiak hala ere, AEBetako eraso militarra dagoenean.

 

Gaikako azterketa

            Irailaren 11an EEBBetan gertatutako atentatuen ondorioz El Correo egunkariaren jarraipena egiten hasi ginen. Irailaren 11tik hasita eta azaroaren 15erarte egunero egunkariak zekarren informazioa biltzen aritu ginen. Gaiak anitzak ziren  beraz 13 gai desberdinetan banatu izan genuen gure hedabidea, medioen azterketa honen jarraipenarekin hasteko.

1.-Ekialde Hurbila: Israel eta Palestina inguru horretan izaten diren gertaeretan oinarritzen da.

2.-Lupua/Gerra biologikoa: Lupuaren inguruan gertatutako albisteetan sartzen da gai hau.

3.-Atentatuak: Irailaren 11ko atentatuei buruzko gaia dugu. Honako honetan atentatuetan suertatu diren hainbat gertaerez hitzegiten duten albisteak sartzen dira. Zer gertatu den, biktimak, nortzuk, zergatik…    .

4.-Estatu Batuak: Amerikako Estatu Batuak izandako gertaeretan oinarritzen da honako gai hau.

5.-Afganistan: Afganistanek izandako gertaerez hitzegiten duten albisteetan sailkatzen dugu gai hau.

6.-Bin Laden: Gaia hau Bin Laden protagonista moduan agertzen denean aukeratu dugu. Aipuak eta halakoak agertzen diren albisteak.

7.-George Bush: George Bush AEBtako presidenteak egindako aipuak edo zuzenean emandako informazio albisteak sartzen dira gaia honetan.

8.-Erreakzioak AEBtan: Estatu Batuetan bertan atentatuen ondorioz izandako erreakzio soziologiko, politiko… albisteak dira honakoak.

9.-Erreakzioak kanpokoak: Atentatuen ondorioz ez dira AEB eta Palestina soilik izan galtzaile atera direnak. Beste hainbat estatuk parte hartu dute gatazka honetan eta beraiek izandako erreakzioak dira gaia honetan aztertu ditugun albiste motak.

10.-Ekonomia: Atentatuen egoera guzti honek ekonomian hainbat gatazka ekarri ditu eta honako  hau da gai honetan nabarmentzen dena.

11.-Biktimak: Afganistango erasoak ekarri dituen biktimei buruzko berriak aipatzen diren albisteak.

12.-Eraso militarra: AEBek Afganistanen eta inguruko lurraldeetan izandako eraso militarrei buruzko albisteak ditugu honako gai honetan sartzen direnak.

13.-Talibanak:Kasu honetan Afganistango talde honek izan duen jarraipena dugu gai hau.

 

            El Correo egunkaria garatuta eta gai guzti hauek kontutan izanda, medioan agertutako gaien garrantzia aztertu dugu. Egunkaria egunez-egun (irailaren 12- azaroaren 15) aztertu izan dugu eta epe horretan  871 titular gure begibistatik pasatu izan dira. Handia izan da krisi honi egunkariak eman izan dion garrantzia. Egia da aztertu ditugun lehenengoko egunetan azkenengoetan baino titular gehiago daudela, izan ere azken egunerarte  titular nahikoak egon dira. Gai desberdin guztietako titular guztiak erabat bildurik, portzentaia atera genuen. Modu batez hedabideak garrantzi handiagoa eman dien gaiak zeintzuk diren jakiteko. Portzentaiak aterata garrantzi handiagoa izan duen gaia erreakzioak kanpoan izan da eraso militarrak jarraitzen diolarik eta atzetik Afganistaneko gaia egonik. Berriz, garrantzi gutxien eman zaion gaia talibanak izan da eta bere aurretik biktimak.

 

GAIAK

TITULAR KOPURUA 

PORTZENTAIA

Erreakzioak kanpoan

181

19.5

Eraso militarra

96

12.5

Afganistan

92

11.2

Ekonomia

98

11.0

Estatu Batuak

86

10.0

Erreakzioak EEBBetan

66

8.1

Gerra biologikoa

53

5.8

Atentatuak

49

5.4

George Bush

32

4.1

Bin Laden

34

3.7

Ekialde Hurbila

30

3.2

Biktimak

28

2.8

Talibanak

26

2.5

Guztira

871

100.0

 

Lupuak 4 hildako; bonbaketek milaka

            El Correo egunkaria aztertuz azkenengo puntu bat bereiztu behar da “Lupua / Bonbaketen biktimen” konparazioa. Behekaldeko grafikoaren datuak begiratuz ondorio batera heldu gaitezke. Gerra biologikoaren lehen aipamenak irailaren 19-25era bitartean hasten badira ere, lupu-kasuei lehenengo berriak Afganistanen aurkako erasoak hasi baino egun bat lehenago zabalzen dira, egun gutxitan gai honek garrantzi oso handia hartzen duelarik.

            Afganistanen bonbardeaketak hasten direnean, urriaren 8an, erasoen biktimei buruzko berri kopuruak ere gora egiten du, baina lupuaren inguruko beri kopuruaren igoera askoz nabarmenagoa da. Beraz lupua biktimen kopurua ezkutatzeko bide bat izan delako ondoriora heldu gara, beraiek ere bide batez biktimen kopurua zenbatekoa izan den ezkutatu ahal izateko.

 

Jasone Ibańez, Joana Uriarte