Anthrax edo lupua

 

 

            Hurrengo lerroetan azalduko ditugunak bi helburu nagusi dituzte, lupua bera zer den argi eta garbi utzi, gaitzaren inguruan sortu izan diren ezjakinak eta ezadostasunak desegiteko gogoz, eta hedabideen informazioak, gaitzari eta Estatu Batuak-Afganistan gerrateari dagokienez aztertzea. Horrela, gure helburu nagusia, Lupuarekiko zenbait pertsonek bioterrorismoaren inguruan agertu duten susmoa argitzea da.

 

Zer da Lupua edo Anthrax?

            Lupua edo Anthrax gaitza, etxe-abereek gizakiei harreman zuzenean edo abere produktuen bidez transmititutako gaitza da, esporen bidez (Bacilus Anthracis), lurrean bertan denboraldi luzeetan, urteak askotan, bizirik mantendu daitekeen gaixotasun bakteriologikoa dugularik. Abere hauek, zerriak, ardiak, betabereak,... dira. Gaixotasuna, beraz, odol beroko animalien artean gertatzen da bakarrik, eta gizakien artean, haien harreman zuzenagatik kutsatzea oso arraroa litzateke.

             Gaur egun, Lupua, herri ugarien osasun arazoetako bat da, haietan, noizbehinka gaixotasuna gogor ernetzen da, hesteetako mota ugariena izaten delarik. Hala ere, Estatu Batuetan, Lupua kasuak gertatzea ez da batere normala. Gizakiarentzat txerto eraginkor bat egon arren (BioCorp.Co. enpresak sortutakoa, %93ko eraginkortasunarekin) eta antibiotikoak baliagarriak izan arren, Lupuaren aurkako estrategia eraginkorrena, prebentzioa dela diote adituek, hau baita, gaitzaren kontrola lortzeko oinarria, eta modurik hoberena. Dena den, Anthraxak ondorio ekonomiko larriak sortu izan ditu herri inplikatuetan. Kasu gehienetan, sortzen diren kasuak, ofizialki azaldu beharrekoak izaten dira, izan zezaketen ondorioengatik. 

            Esan beharrekoa da, dena den, Estatu Batuetan emandako kasuak, ez direla modu natural edo normal batean eman, “bioterrorismo” moduan baizik, nahiz eta definizioak eta gaixotasunaren mota ezberdinen sintoma guztiak berberak izan.

Hauek dira, Lupuaren kasu kliniko ohikoenak gizakien artean, bakteriarekiko esposizioa nolakoa izan den kontutan hartuta:

- Mota lokalizatua; (Ohikoena)

Azal Lupua: Mota hau, egun bat eta seiren artean, hasiera batean azalean agertutako arrastoak, edema batez lagundutako zulo beltzaran batean bihurtzen dira. Erredura baten antza duen lesioa dugu hau. Nahiz eta tratamendu egokiarekin ez gertatu. Lupua mota honetan gertaturiko kasuen % 20 fatalak dira.

- Mota sistematikoa; (Noizbehinkakoa)

Hesteetakoa; Urdail ezinegona, goitika egiteko gogoa, anorexia, eta sukarra. Mota honetan, % 20-65ean ematen dira heriotz kasuak.

Arnas-bidekoa; Arnas-aparailuaren gaixotasun birikoen antzekoa, baina gerora, hipoxia, sukarra, tenperatura altuekin, eta disnea agertzen direlarik.

Lupu mota hau da, seguruenik, motarik zorigaiztoena, gutxi baitira sendatzea lortzen dutenak.

Meningeoa; Tenperatura altuak, konbultsioak eta zorabioak. Sintoma meningeoak.

Anthrax edo Lupuaren kasu guztietan, heriotz arriskua altua dago, prebentzioak sortzen duen kontrolik gabe behintzat. Esan beharra dago ere, kasu guztietan, sintomak agertzetik, gaixotasuna aurrera egin arte aste bateko tartea egoten dela gehienez. Gaixotasuna bigarren aldiz sufritzea arraroa da oso.

Prebentzioa eta gizartearentzako informazioa

   A health worker at the Senate Hart Office BuildingLehenik eta behin, esan beharra dago, prebentzio kliniko aldetik, egin beharrekoak egin diren arren, gizarteratu diren informazioak ez direla batere zehatzak izan. Ez gaixotasunaren inguruan sortu diren terminoekin behintzat. Horrela, errez ikusi ahal izan dugu, Lupuaren inguruan sortu diren honako terminoak: “Exposizioa”, “Kutsadura”, “Infekzioa” eta “Gaixoa”. Hitz hauen erabilera okerrak, ezjakin zuzen bat sortu du gizarte iritzian. Azaroak 14ean, hedabideetan aireratu zen Estatu Batuetako Senatuan 31 pertsona Lupuaz kutsatuak izan zirela, bertara gutun bat bidali zutelakoan. Horrelako informazioak dira, jendea prebentzio kontuetan, egin beharrekotik urrun ibiltzea. “Kutsatuak” ez zeuden, Lupuaren esporei “exposizoan” egon zirelako. Ez zeuden kutsaturik beraz, eta are gutxiago “gaixorik” edo “infektaturik”.

            Beste aldetik, kutsatutakoetatik gutxi izan dira hil direnak, eta beraz, Lupuaren kasua, oraindik behintzat ez da epidemia mailara iritsi, baina jendea, prebentziotik urrun, psikosi soziala sortu delarik, Anthrax aurkako antibiotikoak hartzen hasi da. Honek, medikuen aburuz, gerora, arazoak ekar ditzake, benetako epidemia bat ernetzekotan. Beraz, lasaitasuna mantendu beharra dago.

Gutun edo pakete susmagarri baten aurrean egin beharrekoak:

- Kolperik ez jo, eta lasaitasunez manipulatu, ireki gabe.

- Bilatu itzazu froga garbiak kanpotik.

- Guztiz susmagarria bada, bertan utzi eta 911 telefono zenbakira deitu.

- Inoiz ez ireki, usaindu edo barnetik ukitu.

Analisia eta hedabideen edukien eta ikuspegien nondik-norakoak

            Argi dago, Lupua edo Anthraxaren lehen kasua agertu zenetik eta momentu berean, informazio ugari sortu zela, segur aski, Afganistanen bertan suertatzen ari ziren hildakoen proportzioan, gehiegizko informazioa izanik. Horrela, nahiz eta Afganistanen ehunka edo milaka hildako suertatu, hedabideetan, tarte txikiagoa izan dute, Lupuaren biktimak baino, gutxi izan badira ere. Egia da, bioterrorismoaren gaia, krisi egoeran iritsi zela, Afganistanen bonbardaketak hasi eta pare bat egun ondoren hain zuzen ere. Mundu okzidentalaren aurkako akzioa izanda ere, arrazoizkoa da, batez ere, hedabide estatubatuarrek nolabaiteko sentsazionalismoranzko bidea hartu izana. Informazioak, azkar eta gaizki helarazi dira gizartera, neurri handietan, eta azkenik, desinformatzea ere lortu da, ondorioz, krisi egoera, edo psikosia sortu delarik.

            Washington Postek, datu guztiak eman izan ditu, subjektibismo estilo batean hala ere. Jendearekiko iritzia sortu nahian informatu du, objektibotasuna alde batera utzirik, eta horrela, gerratean, ehunka hildako dauden bitartean, BBC News-ek ere, adibidez,  Kathy Nyugen, Lupuaz kutsatuta izan zen lehen pertsonari elkarrizketak egiten dizkio, lehen pertsonan informatuz. Subjektibitatea berriro ere argi eta garbi azaltzen da hemen.

            Kontutan hartzekoa da, dena den, kutsatuetatik asko, kazetariak izan direla, esporari esposizioan hedabidean bertan egon direlarik, kasu batzuetan, eta honek noski, informazioa nolabait pertsonalizatzera bultzatu dituelarik. Hala ere, ez da nahi izan den guztiaz informatu, zentsura ere egon dela esan genezake, Irailaren 11ean gertaturikoarekin gertatu zen bezalaxe, agian, gizartea gehiegi ez beldurtzeko, lasaitasun minimo bat mantentzekotan. Baina, ematen diren informazioak, subjektiboak, errepikagarriak, eta osotasun faltarekin ematen badira, azkenean, gertatu dena gertatzea lortzen da. Krisi soziala. Beldurra eduki dute, eta oraindik badute, biztanleek. BBC News-ek informatzen duen moduan, estatubatuar askok, beldurrez, Kanada eta Mexikora jo dute, Anthraxaren aurkako antibiotikoak erosteko, Estatu Batuetan, espezifikoki soilik saltzen delako. Orain, Estatu Batuetako gobernua kanpoko gobernuekin, adostasun batera iristen ari da, botika-salmenta ilegalen bideak ixtekotan.

        Garrantzi handiegia eman zaio Lupuaren gertaerei hedabideetan, eta gizarteak hedabideek emandako iritzia barneratu du.

INTERESGARRIAK DIREN LOTURAK:

http://news.bbc.co.uk/hi/english/world/americas/newsid

http://www.washingtonpost.com/wp-dyn/articles

http://www.washingtonpost.com/wp-srv/politics/polls/vault/stories/data

http://www.poynter.org/terrorism/ellen4.htm

http://www.poynter.org/terrorism/ellen4.htm

http://www.workingforchange.com/printitem.cfm?itemid=12157

ITZULTZAILEA:

http://world.altavista.com

 

 

Aritz Garate, Koldo Nausia