Aljazeera.net

 

            Datuen azterketari hasiera eman baino lehen, argitzapen pare bat egin nahiko nituzke. Alde batetik, Al Jazeerak, gainontzeko medio arabiarrekin alderatuz, ez zuen hemerotekarik bere web orrialdean eta horrek arazo bat planteatu zidan. Izan ere, egunero sartzea ez zitzaidan zaila iruditu, internet dudalako etxean, baina ordu ezberdinetan sartzean, konturatu nintzen, web orrialdean 11etatik aurrera, eguna aldatzen zela eta horrek egun batzuk galtzea ekarri zuen. Beraz, zehaztasun pixka bat ere galdu da lana egiterakoan, baina egun nahikotxo direla uste dut iritzi orokor bat atera ahal izateko. Pena da, zeren hemerotekari esker, egun horiek berreskuratu ahal izango lirateke, baina beno. Bestetik, titularrak eta laburpenak ingelesez daude baina itzultzaileak ez ditu guztiak era egokian itzultzen. Beraz, zaila zen euskera edo gaztelerara pasatzea. Gaia determinatzea ere, pixkat zaila bihurtu zen baina testu osoa irakurrita, titular gehienen gaia zehaztea lortu nuen. Hau argi utzirik, hasiera emango diot artikuluari.

            Egunez eguneko albisteen kopurua ikusirik, beste hedabideetan albiste gehiago irtengo ziren, Al Jazeerak ez duelako hemerotekarik. Jarraipena beraz, epe laburrago batean egin zen. Nire kasuan, urriaren 23an hasi eta azaroaren 15ean bukatu zen.

            Egunez eguneko albiste kopuruak kontutan harturik, 115 albiste daude guztira, baina falta diren egunak kontutan hartu gabe. Egunak honako hauek dira: urriak 26, urriak 29, azaroak 3 eta azaroak 6. Zeintzuk falta diren esatea, garrantzitsua iruditzen zait, agian beste hedabideetan egun horiek interesgarriak izan direlako albiste kopuruaren aldetik.

Gaien araberako analisia

            Egunez eguneko albiste kopuruak, gaien arabera kontutan hartzen badugu, “erreakzioak kanpoan” sailak erabat atzean uste ditu gainontzekoak. Kanpoko gobernuen eta agintarien iritziei buruzko 32 albiste agertu ziren Al Jazeeran. Bigarren postuan, baina albiste kopuru askoz txikiagoarekin, “ekialde hurbila” saila aurkitzen da.

            “Gerra Biologikoaren” kasuan, 10 albiste atera ziren eta “biktimen” kasuan, 6. Beraz, esan daiteke, nahiko parekaturik daudela.

            Kopuru gutxien izandakoen artean, “atentatuak”, “ekonomia” eta “Bin Laden” sailak daude 1, 2 eta 3 albistez, hurrenez hurren.  

            Gai bakoitzeko albiste kopuruak eta ehunekoak ponderaturik aztertzen baditugu, argiago ikusten da oraintxe aipatutako egoera. “Erreakzioak kanpoan”, 84 albisteko frekuentzia lortzen du eta “ekialde hurbilak” 43 albistekoa. Diferentzia nabarmenagoa da hemen. Kopuru txikienak kontutan harturik, “Bin Laden” gaiak, 6 albisteko frekuentzia lortzen du. “Ekonomiak” 5eko frekuentzia eta “atentatuak” 2koa. Portzentaiak kontutan hartzen baditugu, “erreakzioak kanpoan”, albisteen %25,8a lortu du. “Ekialde hurbilak” %13,2a. “Bin Laden” gaiak %1,8a, “ekonomiak” %1,5a eta “atentatuak” 0,6a soilik.

Egunez eguneko analisia

            Egunez eguneko albiste kopuruak ponderatu gabe kontutan hartzen baditugu , 115 albiste agertu zirela ikus dezakegu eta gehien agertu ziren egunak, bi izan zirela nabarmendu dezakegu. Alde batetik, urriaren 30ean, 11 albiste agertu ziren eta bestetik, azaroaren 7an, 13. Gainontzeko egunak nahiko erregularrak dira, hala ere, azaroaren 9 eta 11 artean, kopurua zertzobait jeitsi zen. Portzentaiak kontutan harturik, urriaren 30ean, albisteen %9,6a agertu zen. Azaroaren 7an, aldiz, albisteen %11,3a. Portzentaiarik txikiena, azaroaren 11an agertzen da albisteen %1,7arekin. Grafikoak argi erakusten du zeintzuk izan ziren egunik oparoenak albiste kopurua kontutan hartuz. Zerragin efektuari erreparatzen badiogu, laister antzematen dira hiru tontor. Lehenengoa, urriaren 3ean kokatzen da. Bigarrena, punturik altuenean, azaroaren 7an. Eta hirugarrena, azaroaren 13an.

            Egunez eguneko albiste kopuruak ponderaturik aztertzen baditugu, 326 albiste ateratzen dira. Nabarmendura indizearen bidez, areagotu egiten dira albiste kopuruen arteko diferentziak, datu argiagoak erakutsiz. Kasu honetan, urriaren 30ean, 30 albiste agertu ziren %9,2ko portzentaiarekin. Azaroaren 7an aldiz, 35 albiste, %10,7ko portzentaiarekin. Albiste kopuru eta portzentai txikiena, azaroaren 11an eman zen, 7 albiste eta %2,1ko portzentaiaz. Grafikoak, datuek erakutsitako egoera argi errepresentatzen dute. Hiru tontor ikusten dira aipaturiko egunetan. Lehen bi egunetan, albiste kopuru igoera nabarmena da (urriaren 30ean eta azaroaren 7an) eta azkenegoan, zertxobait motelagoa (azaroaren 13an).  

Lupua versus bonbaketen biktimak

            Gerra biologikoari eta Afganistango bonkaketen ondorioz gertatutako biktimei buruzko albiste kopurua aztertzen badugu (Budd eskalaren bidez), bien arteko aldea oso txikia dela ikusiko dugu. “Gerra biologikoaren” gaian, 10 albiste agertu dira 21 egun hauetan zehar. Biktimen kasuan, aldiz, 6 albiste. Zaila da esatea zein izan den Al Jazeera ziberegunkariaren jarrera bi gai hauen aurrean. Izan ere, badirudi kopurua kontutan hartuz, gerra biologikoak garrantzi gehiago izan duela. Hala ere, albisteen jarraipena egiterakoan, albiste berari ere puntuazio bat eman behar izan diogu titularraren edo kokapenaren arabera. Kasu konkretu honetan, esan dezaket, gerra biologikoari buruz agertu diren albiste gehienak garrantzi gutxi izan dutela orokorrean eta biktimei buruz agertu direnak, ia kasu guztietan portadan agertu direla. Beraz, garrantzi handiagoa du alde kualitatiboak, kuantitatiboak baino.  

            Grafikoari erreparatzen badiogu, laister ikusten da gai bakoitzak izan duen garapena. Biktimen gaiak, igoera nabarmena izan zuen hasieran (urriaren 17tik 24ra). Lupuari buruz beranduago hasi zen hitzegiten, eta horregatik hasieran alde handia dago. Egunak aurrera, biktimen gaiak izugarrizko jeitsiera jasotzen du, lupuak igoera nabarmena duen bitartean. Urriaren 31an, lekuak aldatu egiten dira. Lupuak hartzen du garrantzi handiena, bigarren leku batean utziz biktimen gaia. Azkenengo fasean, biktimen gaiak indarra hartzen du, lupua azpian utziz berriz ere (azaroaren 7tik 15era). Hala ere, eta lehen esan bezala, albiste kopurua baino, garrantzi handiagoa du Al Jazeerak gai bakoitzarekin egiten duen balorazioa. “Lupua eta gerra biologikoa”, aipatu egiten du. “Biktimak” aldiz, portadan jartzen ditu. Kontutan hartu behar da ere, “lupuak” Estatu Batuetan sortu duen eragina. Kasu faltsu asko agertu dira eta beste batzuk ziurrenik, asmatu egin dituzte. “Biktimak”, aldiz, ezin dira egunero agertu, bonbardeaketen ondorioz sortzen direlako eta jakina, ez dira egunero ematen. Kopuruaren aldetik, ezin dira zehaztu. Agian gehiago izango dira ala agian ez. Batek daki.

 

Lander Pereiro