Lehenik eta behin Uruklink ziberegunkari
arabiarraren azterketa bi astekoa izan dela adierazi behar da. Epe honetan
erdietsitako albiste kopurua 54koa izan da. Lehenengo astea urriko 28tik
azaroaren 3ra arte doana izan da. Bertan 24 albiste lortu dira, horren maximoa
urriko 29a izanik, 11 albisteekin. Aste honetako minimoa asteko azkenaurreko
egunean topatzen da; hots, azaroaren 2an, non albiste bakarra agertu baitzen.
Bigarren astean ordea, 30 albiste argitaratu zituen ziberegunkariak; horietatik
12 lehen egunean maximo moduan. Minimoa azaroaren 9an ikusten da, 3
albisterekin. Bi asteko jarduera azterturik, azpimarratzekoa 54 albiste
argitaratzea da. Albiste bakoitzak bere gaia izan du eta honela banatu izan dira
hauek: 4 Ekialde Hurbilekoak; 13 atentatuen ingurukoak + 3 banatuta; 1
Ameriketako Estatu Batuei buruzkoa; 21 kanpoko erreakzioena + 3 banatuta; 3
Ameriketako Estau Batuen erreakzioena; 3 ekonomiaren ingurukoak; 6 eraso
militarrari buruz. Goiko taulatxoan nabarmentzen den moduan, badaude bi gai
berezitasun bat dutenak. Hauek atentatuenak eta kanpoko erreakzioenak izan dira
eta, egia esan, oso berdintsuak zirenez ( baita nahaskorrak ere) atal berdinean
sartzea deliberatu dut. Bukatzeko emaitza totalak emango ditut hobet ikus dadin
hedabideen jarraipena ;33 Ekialde Hurbilekoak; 36 George Bushi buruz; 36 gerra
biologikoari buruz; 37 biktimei buruz; 41 talibanen ingurukoak; 48 Afganistanen
ingurukoak; 48 Ameriketako Estatu Batuetan bizitako erreakzioei buruzkoak; 87
Bin Ladeni buruzkoak; 104 atentatuei buruzkoak; 140 ekonomiaren ingurukoak; 145
Ameriketako Estatu Batuei buruzkoak; 183 Ameriketako Estatu Batuen eraso
militarrari buruzkoa; 487 kanpo erreakzioei buruzkoak
Uruklink egunkaria aztertzerako orduan 7 gai
aztertu ditut nagusiki, ondoren azaltzen ditudanak sakonago:
Ekialde Hurbila: Nahiz eta gai honi buruz argitaraturiko albisteak
asko ez izan, 4, bai nabarmentzen zela egunkariaren haserrea bai Israelen eta
Estatu Batuen jarrerarekin. Palestinar estatua defendatzen dute.
Atentatuak: Nahiko garatu den ideia izan da eta nabarmena izan da
albisteguztiek duten kutsu antiamerikarra.
Ameriketako Estatu Batuak: Albiste bakarra jaso duenez ez dago gauza
handirik komentatzerik. Presidenteak beren herritarrei bidalitako mezu bati
buruzkoa zen; gure kasuko egunkarian berriro ere kritikatzen zutena bere mezu
ultranazionalista zela eta.
Kanpoko erreakzioak: Gai hau sortzea oso praktikoa izango zela pentsatu
genuen, Ameriketako Estatu Batuek egiten ari zirenari buruzko ideia bat jakiten
lagunduko zigutelako. Eta egia esan, albiste gehien jaso duena izan da
Erreakzioak Ameriketako Estatu Batuetan: Aurrekoarekin
zerikusi handia duen gaia da, baina honek ez du hainbesteko indarra eduki han;
seguraski ez baita ingurukoa.
Ekonomia: Gerrak ekonomian izango zuen eraginaz oharturik erabaki genuen gai bat
eduki behar zuela. Aurkitutako 3 albisteek OPEP erakundeari buruz hitzegiten
zuten; bere produkzioa murrizteaz alegia.
Eraso militarra: Ameriketako Estatu Batuek egindako erasoaz aztertu
dira gai honetan, bai lurretakoak zein bestelakoak.
Mikel
Madinabeitia