Heroiak ala pertsona arruntak?

 

            Joan den Irailaren 11an ustez erori zen laugarren hegazkinaren ingurukoak tratatzen ditu artikulu honek. Benetan izan zuen istripua bahitutakoen eta bahitzaileen arteko liskarraren ondorioz, ala hegazkin militar batek jo zuen, haren helburura iritsi aurretik?  

 

            Kondairak honako hau dio: Irailaren 11an United Airlineseko abioi bat bahitu zuten. Hegaldi horretako bidaiariak dagoeneko bazekiten telefono mugikorrei esker bahitutako beste hiru abioiei gertatu zitzaiena. Horregatik bidaiari heroikoek erabaki zuten. beraiek ezin baziren salbatu gutxienez aberritasunarekin jokatuko zutela eta terroristen helburua ziren bizitzak salbatuko zituztela, beraz abioiaren pasilotik aurrera joan ziren, kabinan sartu  (bertan bahitzaile batek mandoak maneiatzen ari zen) eta borroka egin zuten abioia erorarazi arte.

            Benetan istorio heroikoa, baina hori gertatu al zen? Askok diote ezetz eta zantzuak badaude hori frogatzeko. Baina George W. Bush, John Ashcroft, FBIko buruzagia eta beste autoritate ugari 93 hegaldiko “heroiak” jada omendu dituzte eta heroien bertsio hori behin eta berriro errepikatu eta defendatu dute.

            Berdina egin dute egunkari nazional garrantzitsuenek eta telebista kate handiek. The New York Times irailaren 22an argitaratu zituen hitz zehaztugabe hauek:  “Nahiz eta irudi garbi eta osorik  ez aurkeztu zalantzarik gabekoa dirudi aurka egite kaotiko bat egon zela eta honek abioiaren erorketa eragin zuela”. Hori argitaratu zuten iturri ofizial anonimoen bitartez jasotako informazioan oinarrituta. Iturri honek esan zien soilik abioiaren kabinako grabagailuek borroka basati bat erregistratu zuela.

            Vanity Fair, datu gehiagorekin xehetasunez beteriko erreportai bat argitaratu zuen  eta kontaketa, aldizkariaren esanetan “gogoratu ahal izango da heroismo istoriorik handienetarikoa bezala”. Hala ere, aldizkari honek aitortu zuen abioia  erortzearen kausen definizioan guztiak zirela susmoak.

            Bi hilabete geroago Newsweekek lortu zuen grabaketa horretako zati baten transkripzioa zena, edo hori esan zuten , eta horretatik abiatuta  93 hegaldiko heroien istorioa kontatu zuen, xehetasun gehiagorekin, hunkigarriago eta Vanity Fair modu  hollywoodiar batean. Bidaiariak “soldadu zibilak ziren eta bere arbasoek bezala altxatu ziren tiraniari  aurre egiteko” zioen aldizkariak. Beren erronkarekin eta heriotzarekin bidaiariek eta tripulazioa guztiontzako garaipena lortu zuten”.

            Kondaira bat sortu da eta asko dira beste bertsiorik sinisten ez dutenak. Heroien istorioa politagoa da eta gehiago saltzen du. Badago abeslari bat, Neil Young alegia, 93 hegaldiko bidaiariei abesti bat eskeini diena ere eta “Let`s roll” (mugi gaitez) izenburua ipini dio. Agian benetan horrela gertatu zen, bidaiari batzuk telefono mugikorrez egin zituzten deietan zerbait egiteko intentzioa zutela komunikatu zieten familiarrei. Baina iritsi ote ziren hori egitera? Inork daki edo jakitekotan kabinako grabagailutik ateratako material osoa entzun dutenek jakingo dute.

            Erantzun gabeko galdera garrantzitsuak daude eta komunikabide nazionalek badirudi horiek planteatzeko intentziorik ez dutela. Teoria alternatiboak honako hauek dira: 93 hegaldiko abioia EEBBetako gobernuko abioi batek lurrera bota zuela eta bestea, bonba bat lehertu zela abioiaren barruan. Armada iparamerikarraketa FBIak bi teoria horiek ezeztatu ditu.

            Zantzu ugari daude abioia beste arrazoi batzuengatik erori zela pentsatzera eramaten gaituztenak eta autoritateek horien aurrean ez dute azalpen garbi eta zehatzik eman. Gauzak horrela badaude, batzuk  gobernuak Egia manipulatzen ari dela publiko iparamerikarrari bilatzen duena emateko esaten dute

            Zer gertatu ote zen benetan abioiarekin? Bidaiariak heroiak ziren ala jende arrunta beldurrarekin? Heroien istorioa egia bada zergatik hainbeste kontraesan? Frogak badaude zergatik ez dituzte erakutsi? Gaur eguneko gizartean askotan komunikabide ezberdinetan gauza bera entzutean frogatutzat ematen dira gauzak. EEBBetako komunikabideek heroien istorioa aldarrikatu dute non-nahi eta kondairaren aurrean beraz, gutxi izango dira beste aukerak aztertzen arituko direnak.

            Wally Miller, epai lokala, ezbeharra gertatu zen lekuan froga gehien aztertu dituena da eta 93 hegaldiko abioia eraisteko  agindua eman zela azaltzen du, “ Nik ez dut ezer baztertzen” dio.

            Gaur egun oso heroi gutxi agertzen dira eta agertu den informazio zehaztugabea ikusita gu bertsio alternatiboarekin gelditzen gara eta heroiak zinemarentzat uzten ditugu.

                    

 

                    Maider Gorostegi, Susana Pinto