Albayan Egunkaria (Arabiar Emirrerriak)

 

            Albayan egunkaria arabiarra da eta erabili egin dugu hedabide arabiarren jarraipena egiteko Afganistango gatazkan. Komunikabide arabiarren albisteen azterketa hau EEBBen kontra gertatutako eraso terroristak hasi zirenetik ( 2001ko irailaren 12tik ), gutxi gora behera Amerrikak interbentzio militarra egin arte izan da ( 2001eko urriaren 15a arte). Egunkariaren izaerari hitz egiten badugu posizio neutralean dagoela esan beharra dago, zergaitik? ba, zeren bai alde bateko, Estatu Batuetako, zein beste aldeko, Talibanen aldeko iritsirik ez dituelako agertzen edota ez dira susmatzen. Informazio gertatu den moduan ematen saiatzen da eta beti objektibitatea presente dago berri guztietan.

            Guztira arazo edo egoera honi buruzko berriak 401 izan dira, egunen jarraipena eginda ikusten dena da egun bakoitzeko albiste kopuruak ez direla oso ezberdinak haien artean, hori esanda batez bestekoa 6 berri egunero agertzen zirela esan daiteke. Baina egun guztietan agertutako albisteen grafikoa ikustean aldaketa aipagarri batzuk ikusten dira: horrela hasierako egunetan (irailaren 12-29 bitartean) albiste kopuruak 6-7 ingurukoak ziren bitartean hurrengo hiruzpalau egunetan kopurua nabarmenki jaitsi egin zen 2-3 albiste agertuz gutxi gora behera. Ondoren igokada bat eman zen eta berriz beherakada, eta horrelako eskema jarraitu egin da amaiera arte, non igokada batekin amaitzen da. Albiste kopuru hauen aldaketen zergatia gertatutako gertaerekin doa, hau zenbat eta gertaera pasatu, hainbat eta albiste gehiago agertu eta beraz albiste gutxi egon direnean gauza gutxi gertatu dira.

            Agertutako albisteak bai Albayan egunkarian eta baita gainontzeko hedabide arabiarretan gai batzuen arabera sailkatuak izan dira, gaiak hurrengoak dira: 1.- Ekialde Hurbila: Ekialde hurbilean gertatzen ari den berriak sartzen dira bertan eta baita herrialde hauek gatazkarekiko duten partaidetza, iritsiak, nahiak,.. etab agertzen dira. 2.- Lupua eta guda biologikoa: Izena dioen bezala lupuari buruz eta guda biologiokoari buruz hitz egiten da bertan, atentatuen ostean arazo hauek agertu ziren eta hauei buruzko agertutako edo emandako informazioa agertzen da. 3.-Atentatuak: Estatu Batuen kontra gertatutako atentatuen informazioa ematen digu atal honek, konkretuki New York-eko dorre bikien eta Pentagonoaren aurka gertatutakoak. 4.- Estatu Batuak: Atal honetan herri hau gatazkari buruz diona agertzen da, iritziak, argudioak, erabakiak,.. etab 5.- Afganistan: Gatazkaren zentroa denez bertan gertatzen ari den guztia albisteetan agertzen da, hildakoetatik soluzioetara. 6.- Bin Laden: Erasoen erruduna dena esaten duena agertzen da atal honetako berri guztietan 7.- George Bush: Bin Ladenen kasua bezala Estatu Batuetako presidenteak esandakoa hemen agertzen da. 8.- Kanpoko Erreakzioak: Atal honetan kanpoko herrialdeek egoerari buruzko iritziak eta jarrerak agertzen diren honen barruan ere sartzen dira organizazioak, Nazio Batuak adibide bat izan daiteke. 9.- Erreakzioak EEBBari: Izenburuak dioen bezala erreakzioak sartzen dira atal honetan. 10.- Ekonomia: Atentatuen ostean egoera ekonomikoaz hitz egiten da gehienbat. 11.- Biktimak: Bertan bai atentatuak eta baita guda ere utzitako biktimei buruz aritzen da. 12.- Eraso militarra: Gudaren egoeraz hitz egiten da bertan. 13.- Talibanak: Hauei buruzko informazioa agertzen da, zer uste duten, zer egiten duten,...

            Hedabidearen jarraipena nola egin den jakinik egunkari hau, Albayan, gai bakoitzari ze nolako garrantzia eman dioen ikusiko dugu Albayan egunkarian agertutako albisteak kontutan harturik. Guztirako albiste kopurua 401 izan da, horietatik gehienbat kanpoko erreakzioei buruz hitz egiten dute; atal honetan agertutako albisteak 401tik 120 izan dira. Berri hauetan gainontzeko herriek zer uste zuten agertzen zen, baina nagusiki Europako herrialde eta Europar Batasuna gatazkari buruzko informazioa agertzen da, informazio horretan Estatu Batuen aldeko jarrera ikusten da eta baita partehartzea ere terrorismoarekin amaitzeko hauekin. Baina baita hitz egiten da gainontzeko herrialdeen iritziei buruz eta Nazio Batuei buruz, konkretuki hau hartzen dituen erabakiak agertzen dira.

            Bigarren postuan Estatu Batuak daude 71 albisteekin, hauek esandakoa bertan agertzen da. Albiste kopuru handiak agertzeak gai honi buruz ez du esanahi egunkariaren joera talde honen aldekoak denik, ez zeren lehenago agertu den moduan tratu bera ematen zaizkio talde bateko zein bestearen gai edo berriei. Baina gertatzen dena da EEBBei buruzko informazioa gehiago dela eta horregatik albiste gehiago ditu.

            Ondoren lau gai edo atal parekatutan agertzen dira albisteen kopuruak begiratuta: ekialde hurbila 28 berriekin, atentatuak 24rekin, Afganistan 26rekin, George Bush 28rekin eta eraso militarrak 24rekin. Gutxi gora bera gai hauek garrantzi berdina izan dute egunkariarentzako eta gai guztien arteko ebaluazioan hirugarren postuan daude.

            Inportantziarekin jarraituz laugarren postuan hiru gai edukiko genituzkeen: lupua eta guda biologikoa 19 berriekin, Bin Laden beste 19rekin eta Talibanak 20 albisteekin. Bosgarren lekua Estatu Batuetako erreakzioak izango du 12 berriekin eta Albayan egunkariak inportantzi gutxiena emandako gaiak bi izan dira, alde batetik ekonomia 6rekin eta beste alde batetik biktimak 4 albisteekin.

            Guda guztietan hildakoak eta biktima asko dira eta mundu guztia horren aurka agertzen da eta hildako edo biktimei arduratzen da, baina kuriosa da egunkari honetan gertatutako hildakoen eta biktimen berriekin garrantzi gutxien izan duen gai izan delako nahiz eta gizartearentzako inportantea izan eta beste alde batetik lupua eta guda biologikoa askoz ere inportantzi handiagoa izan duela izan behar da. Zergatik ote egoera hori? Beharbada Albayan egunkariaren albisteetan ez da argi ikusten talde baten alde edo besten alde doala baina egoera honekin agian bereizketa txiki bat dagoela ikus daiteke. Horrela izanda garrantzi handiagoa du lupua eragindakoa biktimak edo hildakoak baino, hau ikusita uste dut Albayan egunkaria EEBBen aldeko jarrera agertzen duela, ez da aldeko jarrera nagusia baizik eta gaiekiko garrantzia handiagoa, zergatik ote ez dago argi. Agian honen indar mediatiko eta politikoagatiko handia duelako Estatu Batuak? Edota hedabidearen interesengatik? Edo sinpleki jendeak garrantzi handiagoa ematen hari zaiolako egoera honi eta egoera hau ekar dezakeenari, gudaren ondorioz gertatutako edo agertutako biktima edo hildakoei baino? Edo....?

            Azkenik esan behar dut bai hedabide honen eta baita gainontzeko hedabide arabiarretan albisteen sailkapen hori puntuaketa bat daramala, horrela Afganistango gatazkari buruz agertutako edozein albiste puntuatuta dagoela. Horrelakoa izaten da puntuaketa: albisteak titulua edukitzeagatik puntu bat dauka, testu osoa edota testuaren laburpena badu, puntu bat, baina testua moztua badago ezer ere ez. Albisterekin batera argazkia badu beste puntu bat eta azkenik web orrialdea zabaldu eta ikusten dena, albistea, pantaila-zatiaren barruan agertzen bada puntu bat. Puntuaketa horrela doa eta modu horretan albisteek puntuazio bat jasotzen dute agertzen duten arabera.

 

 Amagoia Briz