Egunkariaren itxieraren inguruko albiste guztiak

Etxeberria abokatua atxilotu eta inkomunikatu du Del Olmok

03/10/21 BERRIA. Atzo iluntzeko 21:45etan Enekoitz Etxeberria Egunkaria S.A.ko lege ordezkaria eta Amando Hernandez atxilotuaren abokatua atxilotuta eta inkomunikatuta zegoela jakinarazi zion eta Auzitegi Nazionaleko ziegetan sartu zuen Juan Del Olmo epaileak. Etxeberriarekin batera Auzitegi Nazionalaren sarreran zegoen Jose Mari Elosua abokatua.

Ongi etorria antolatu dute bihar Martin Ugalde Kultur Parkearen Ateak Zabalik ekitaldiaren baitan

03/10/22 GARA. 18:00etan, Martin Ugalde Kultur Parkean ongi etorria egingo zaie azken egunotan euskal kulturgintzan lan egiten duten atxilotutako lagunei, Ateak Zabalik ekitaldiaren barruan.


Egun bateko erantzuna ez da nahikoa

03/10/19 GARA. Euskal kulturako aurpegi ezagun anitz bildu zen atzo Donostian, azken asteko «erasoak» aho batez salatu nahian. Halaber, hainbat esparrutako kideen aburuz, «ez da nahikoa» noizean behin kalera ateratzea. Guztiek egin zuten bat gizartearen erantzunak «jarraipena» izan behar duela baieztatzean.

Euskalgintza Elkarlanean Fundazioaren komunikatua atxiloketen aurrean Elkarlanean Pdf formatoan

GARAko langileak atxilotutakoekin elkartasunean komunikatua Gara

Euskalgintzako ordezkari ugari bildu da Donostia-San Sebastiánen joan den asteko polizi-operazioa salatzeko

03/10/21 EiTB. Otsaila Egunkaria itxi zutenetik, operazio hartan atxilotutako lankideak askatzeko bildu ohi dira hilean behin Bulevarren. Gaurko kontzentrazioa jendetsuagoa izan da, Berria-ko langilez gain, Kontseilua, Aralar, Batasuna, euskal idazle, abokatu, sindikatu eta, orohar, euskeraren inguruan jarduten dutenen ordezkaritza zabala bildu baita "Atxilotuak askatu" leloa duen pankarta baten atzean.

03/10/20 Bere kontuak garbiak direla ageri du Euskalgintza Elkarlanean-ek Gara

Euskalgintza babesteko Kontseiluak gaurko deitu duen manifestazioak atxikimendu ugari lortu du

03/10/18 EiTB. Ostegunean Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Guardia Zibilak egindako azken operazioa salatuko dute manifestazioan. "Gora Euskal Herria euskalduna. Bai Euskarari" lelopean, arratsaldeko bostetan abiatuko da, Donostiako Antiguo auzotik. Zenbaezinak dira Kontseiluak deitutako manifestazioarekin bat egin dutenak.

03/10/18 Erantzun jendetsua, berriro Berria

Argzkia:Indymedia

8 lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria-ren itxierarekin lotatuko operazio batean

03/10/17 EiTB. Donostian Mikel Arrizabalaga (Euskalgintza Elkarlanean Fundazioko zuzendaritza taldekoa), Xabier Legarra (Euskalgintza Elkarlanean Fundazioko kontularia) eta Mikel Sorozabal (Zabaltzen argitaletxeko gerentea) atxilotu dituzte; Hernanin, Juan Mari Larrarte (Martin Ugalde Kultur Parkeko Arduraduna); Errenterian, Jose Maria Sors (Euskalgintza Elkarlanean Fundazioko gerentea) eta Mikel Azkune (Ardatz komunikazio enpresako administratzailea); Tolosan, Amando Hernandez (Tolosako Komunikabideak enpresako administratzailea) eta Lizarran Angel Ramon Diez (Graficas Lizarra enpresako zuzendaritza taldekoa) atxilotu dute.

03/10/17 Manifestazio nazionala deitu du Kontseilak larunbaterako Berria

03/10/17 Tristuraz blaitu dute Martin Ugaldek Euskaldun Unibertsala saria jaso behar duen eguna Berria

Euskal kulturgintzaren aurka jo du Guardia Zibilak eta zortzi lagun atxilotu ditu

03/10/17 'Habeas corpusa' eskatuko dute atxilotuentzat Berria

03/10/17 BERRIA. Donostian Mikel Arrizabalaga, Joxe Mari Sors, Xabier Legarra, eta Mikel Sorozabal atxilotu dituzte, Errenterian Mikel Azkune; Juan Mari Larrarte Hernanin, Amando Hernandez Tolosaldean Eguneroko arduradunetako bat Tolosan eta Angel Ramon Diez 'Graficas Lizarra'koa Lizarran. Agi denez, inkomunikatuta daude guztiak.

03/10/17 Miren Azkaratek kezka eta ezintasuna agertu du Guardia Zibilak egindako azken operazioaren aurrean Berria

03/10/17 Buruntzape SL eta ‘Egunkaria’-ren inguruko enpresa taldea izan dira, oraingoan, Del Olmoren jomuga Berria


'Egunkaria'-ren aurkako polizia operazioan jasandako torturen berri eman dio Martxelo Otamendik Van Boveni

03/10/10 BERRIA. NBE Nazio Batuen Erakundeko torturari buruzko behatzaile Theo Van Bovenekin batzartu da gaur goizean Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria, eta 'Euskaldunon Egunkaria'-ren aurkako polizia operazioan salatu zituen torturen berri eman dio Otamendik Van Boveni. Otamendik atxiloketa nola gauzatu zen adierazi dio NBEko torturari buruzko behatzaileari eta torturak nolakoak izan ziren deskribatu dizkio.

"Egunkaria"ko hiru langile oraindik preso daudela gogorazi dute Donostiako Bulebarrean

03/09/21 GARA. Joan Mari Torrealdai "Egunkaria"ko Kontseiluko lehendakariak "gure lankideekin egiten ari den bidegabekeria lehenbailehan amaitzeko" eskatu du, eta Uria, Alegria eta Oleaga etxera itzuli arte hilero-hilero protestak egiten jarraituko dutela berretsi. Abesbatza batek ere protestarekin bat egin nahi izan du, "Euskal Herrian eukaraz" eta "Hegoak" kantatuz. Ekitaldiari trikitixa doinuz eman zaio amaiera.

Berria egunkariak hainbat berrikuntza aurkeztu ditu

03/10/09 EiTB. Larunbatetik aurrera, Berria egunkariak irakurleen informazio beharra asetuko du, eta Tartea gehigarri bereziak aisialdirako aukerak eskainiko ditu egunero-egunero. Euskarazko egunkari batek inoiz izan duen irakurle kopuru handiena du Berria-k, batez beste, 21.000 ale saltzen baitira egunero, horietatik 11.200 harpidetzaren bidez.

Lankideak aska ditzatela eskatu dute ´Egunkaria´-ko langileek

03/08/22 GARA. Sei hilabete bete dira 300 Guardia Zibil, Del Olmo epailearen aginduz Egunkariako egoitza itxi zutela eta honen hainbat langile atxilotu zituztela. Horietatik hiru kartzeletan daudela gogoratu nahi izan dute Egunkariako langileak Bilbon eta Donostian egindako konzentrazioetan.

Martin Ugalde eta Ainhoa Arteta "euskaldun unibertsalak" izendatu dituzte

03/09/11 GARA. Lehendakaritzak eta Euskadiko Kutxak ematen duten "euskaldun unibertsala" sariak izen bikoitza izango du aurten. Ainhoa Arteta opera abeslariari eta Martin Ugalde idazleari egokitu baitzaie izendapena.

'Egunkaria'-ren aurkako badaezpadako neurriak beste sei hilabetez luzatzeko eskatu du fiskalak

03/07/15 BERRIA. Abuztuaren 10ean bukatzen da 'Egunkaria'-ren aurka Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak agindutako sei hilabeteko badaezpadako itxiera eta jardunen etetea. Badaezpadako neurri horiek luzatu edo ez erabakitzeko, bista egin da gaur eguerdian Madrilen, Auzitegi Nazionalean.

'Berria'-ren proiektua bermatzeko behar den diruaren %54 bildu du EKTSAk

03/07/04 BERRIA. Euskarazko egunkariaren, 'Berria'-ren, proiektua urrats sendoak egiten ari da, baina, hala ere, jendearen laguntza oraindik beharrezkoa da egitasmoaren iraupena bermatzeko. 'Berria' argitaratzen duen EKTSA enpresak kapital gehitzea abiatu zuenean jarritako helburua bete da: beharrezko diren bost milioi euroren erdia biltzea.

Eguerdirako agortu egin zen 'Berria' salmenta puntu askotan

03/06/22 BERRIA. Lehen zenbakiak jakinmin handia piztuko zuela aurreikusita salmentan 'Berria'-ren 50.000 ale jarri diren arren, leku askotan agortu egin da eguerdia iritsi baino lehen. Jendeak, gainera, gustura hartu du kazeta berria: itxura batean, behintzat, "argiagoa" eta "irakurterrazagoa" ematen duela nabarmendu dute irakurle askok.

Caso Egunkaria: Censura y silencio en la nueva democracia de las libertades

03/06/01 MEDIABERRI. Ezaguna da Egunkariaren itxierak Kataluinan sortu duen salaketa mugimendu ikaragarria. Bertako kazetaritza ikaslea den Raquel Seligrat-en artikulua, gazteleraz, plazaratzen dugu.

Giza eskubideen EHko Behatokiaren txostena Egunkariari buruz Behatokia Pdf formatoan

Bosgarren epaitegiak salaketa onartu dio Martxelo Otamendiri

03/06/04 EITB. Madrilgo argibideetarako bosgarren auzitegiak onartu du Martxelo Otamendik Guardia Zibilaren kontra aurkeztutako tortura salaketa. Bost egun egon zen atxilotuta Otamendi Guardia Zibilaren egoitzan, eta Inkomunikazio egun horietan torturak jasan zituela salatu zuen. Bosgarren epaitegiak salaketa onartu dio.

Katalanezko 30.000 Egunkaria banatuko dituzte bihar, San Jordi egunez

03/04/22 EGUNERO. Egunkaria kalean izango da bihar. Ez da euskaraz izango eta ez da Euskal Herrian banatuko, baina Euskaldunon Egunkaria bezala nazionala, zabala, independentea, profesionala eta militantea izango da. Katalanez argitaratuko da, Egunkaria Endavant mantxetarekin, eta Herri Katalan guztietan banatuko da, Lleidatik Mallorcara eta Valentziatik Perpinyanera.

Robert Menart (mugarik gabeko kazetariak elkarteko presidentea): «Hedabide guztiak mobilizatu behar dira, ez bakarrik Euskal Herrikoak»

03/04/23 EGUNERO. Robert Menar, Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeko presidentea da Parisen. Egunkaria itxi zutelarik, erakunde horrek berehala salatu zuen eta tortura kasuei buruz ere argitasunak eskatu zizkion Espainiari.

Egunkariaren itxiera erronka bat da euskal eta espainiar kazetarientzat

03/04/20 EGUNERO. Aidan Whitek, IFJren izenean, Egunkariaren itxiera gaitzetsi zuen ohar baten bidez. Polizi operazioa gertatu zenetik bi hilabete beteko direnean, telefonoz erantzun die Eguneroren galderei.

Egunkari-ko langileek proiektu berriari buruzko xehetasunak emango dituzte jakitera hurrengo egunetan

03/04/19 EITB. Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik, ostiralero egiten duten bezalaxe, bilkura egin dute egunkariko langileek Donostiako Boulevardean. Egunkaria ixtea salatzeko eta oraindik kartzelan dauden hiru kideak aska ditzaten eskatzeko bildu dira, hain zuzen ere.

Nazio Batuetara iritsi da EGUNKARIA afera

EGUNERO. Espainiak Euskaldunon Egunkariaren itxierari buruz azalpenak eman beharko ditu Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordean, gaia Genevara iritsi baita Europako Hizkuntza Gutxituen Bulegoaren eskutik. Hausten hasi da munduan Egunkaria aferari buruzko informazio ezaren hesia.

«Egunkaria»ren aldeko 1.300 autoinkulpazio aurkeztu dira

03/04/13 GARA. Zuzen ekintza taldeak, Desobedientzialariek, ABK-k eta Demoek abiatuta, «Euskaldunon Egunkaria»ren aldeko 1.300 autoinkulpazio aurkeztu zituzten atzo zenbait epaitegitan. Orain arte lortutako emaitzekin pozik dauden arren, instrukzio fasea bukatu artean kanpainak aurrera egingo duela adierazi zuten.

03/03 EHUko Gipuzkoako Campuseko irakasleen agiria Egunkariaren alde

Ruiz Polanco epaileak heldu den ostegunean hartuko die deklarazioa "Euskaldunon Egunkaria"-ren itxiera operazioan torturak salatu zituztenei

03/03/26. GARA. Guillermo Ruiz Polanco aurrean deklaratu behar zuten gaur torturak salatu zituzten "Egunkaria"ko lau ordezkariek. Akats administratiboak zirela medio ostegunerarte atzeratu dute deklarazioa. Bien bitartean, Martxelo Otamendiren bueltan, Euskal Herriko hainbat aurpegi ezagun izan dira Madrilen torturak salatzeko.

<Euskaldunon Egunkariaren> langileei diru-laguntza ematea proposatu dute ELA eta LAB sindikatuek

03/03 MEDIABERRI. ELA eta LAB euskal sindikatuek <<Egunkariako langileek dirua gal ez dezaten>> soldatatik kendu zaien diru kopuru hori bera bueltatzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Izan ere, hilaren 13an egin zen ordubeteko lanuztean parte hartu zuten <<langileen ahalmena gal ez dadin>>, Lakuako Gobernuari langileek jaso ez duten soldataren ekarpena egitea eskatu diote LAB eta ELA sindikatuak: <<Horixe litzateke langile, atxilotu, espetxeratu guztiei eta haien senitartekoei elkartasuna erakusteko erreal bat>>.

03/03/25 EGUNERO. El Laboratorio zentro zibikoa bete-bete egin zen igandean EGUNKARIAko zuzendari Martxelo Otamendiren testigantza entzun eta atxikimendua agertzeko ekitaldian.

Deklarazioa hartuko diete gaur torturak salatu dituztenei

2003/03/25 EGUNERO. Gobernuaren kereilagatik daude deituta Auzitegi Nazionalera Egunkariako kideak. Martxelo Otamendik, I³aki Uriak, Xabier Alegriak eta Xabier Oleagak Guillermo Ruiz Polancoren aurrean deklaratu beharko dute gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean, torturak salatzeagatik Barne Ministerioak haien kontra jarritako kereilaren auzian.

Pello Zubiria kartzelatik atera da senitartekoek Juan del Olmo epaileak jarritako fiantza ordaindu ostean

03/03/19 EGUNERO. Pello Zubiria Argiako zuzendari ondokoa atzo askatu zuten, 12.000 euroko fidantzapean. Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak bermepean aske uzteko agindua eman zuen auto baten bidez, eta Argiako lankideek eta senideek atzo goizean goizetik egin zituzten beharrezko tramiteak Zubiria aske utz zezaten lortzeko.

Egunero

03/03/20 MEDIABERRI. Bilboko Eskolako 200 abokatu bizkaitar inguru “Egunkaria”ren itxiera ilegala salatzeko manifestua sinatu zuten asteazken gauean. Bertan gobernuaren aldetik emandako, konstituzioak bermatutako hainbat eskubideen bortxaketa eta zapalkuntzari buruz berri eman nahi izan dute, eta era berean, kasuaren instruktoreari auziaren berbideraketa eskatu diote.

Egunkaria-ren ordezkoak zabalagoa izan behar duela esan du Miran Azkaratek Euskal Telebistan

03/03/19 EITB. Kultura sailburuak adierazi du euskarazko egunkari berriaren proiektua lupaz begiratuko zutela esan zuela Angel Acebes Espainiako estatuko Barne ministroak. Egoera horri aurre egiteko prest egon behar dela uste du Miren Azkaratek.

Martxelo Otamendik eta Malores Etxeberriak tratu txarrak salatu dituzte Legebiltzarrean

03/03/17. EITB. Pello Zubiriaren emazteak jakinarazi du oso kezkatuta dagoela senarraren osasunarekin. Otamendik, berriz, Guardia Zibilaren esku jasan zituen tratu txarrak zehaztu ditu, eta erakundeei dei egin die neurri zehatzak har ditzaten giza eskubideak bermatzeko. PPk ez dio sinesgarritasunik eman Otamendiren lekukotasunari.

Pello Zubiria aske utzi du epaileak, bermea ezarrita, eta gaur irtengo da espetxetik

03/03/17. EGUNERO. Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak atzo eman zuen 'Argia'-ko zuzendari ondokoa 12.000 euroko bermea ordainduta aske uzteko agindua, eta gaur aterako da Soto del Real espetxetik

Jasotako tratua salatu eta erantzuna eskertu dute Torrealdai eta Auzmendik

03/03/18 EGUNERO. Maitasuna eta babesa, bi hitz horiek izan zituzten Joan Mari Torrealdaik eta Txema Auzmendik ahotan, atzo, Andoaingo M. Ugalde kultur parkean egin zitzaien ongietorrian. Babes hori kartzelan egon diren bitartean arnasbidea izan dute: "Maitatua sentitzen naiz alde guztietatik, eta neure barruan ez da kabitzen horrek sortzen didan poza".

Egunero

Egunkaria-ri omenaldia Donostiako Lilatoian

2003/03/16 EITB. Sarien banaketan, Pilar Mendibil Egunkari-ko ordezkaria izan da. Bai antolatzaileek bai korrikalariek Egunkaria-ri elkartasuna adierazi diete aurtengo edizioan. Maratoia, goizeko hamaiketan hasi da Donostiako boulevardean eta ordu erdiz ibili da kaleetan zehar.

Del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak Auzmendi eta Torrealdai libre utzi ditu fiantzapean

Pello Zubiria berrogeitaka kilo gutxirekin, oso egoera kaskarrean dagoela salatu dute bere lankideek

2003/03/14 GARA. Bere osasunaz oso kezkatuta, berrogeitaka kilo gutxirekin eta pairatzen duen gaixotasuna behar bezala zaindu ezinik dago Soto del Realen. Horrela definitu dute bere lankideek, Pello Zubiriaren egoera, ostiralero Donostian egiten ari diren konzentrazioan.

Martin Ugalde inputatzeko aukera aipatu du Juan del Olmo epaileak itxiera autoan

2003/03/13 EGUNERO. Egunkariaren itxiera berresteko kaleratu zuen autoan, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Martin Ugalde Egunkariako Administrazio Kontseiluko ohorezko lehendakaria auzian inputatzeko aukera aipatu du.Haren izena zuzenean eman gabe, «bere egoeraren arabera inputatu zain dagoen beste bat» aipatu du Del Olmok. Martin Ugalderi buruz ari da, 82 urte beteak eta bi gaitz larriren ondorioz ohean dagoen gizonari buruz.

Martin Ugalde


Juan del Olmo epaileak "Euskaldunon Egunkaria", gutxienez sei hilabetetarako ixtea erabaki du, eta espetxeratuei behin behineko askatasun eskaera ukatu egin die

2003/03/10 GARA. Juan del Olmo epaileak egunkaria sei hilabetarako ixteko autoa izenpetu du eta itxiera luzatzeko aukera ere bada, hartutako erabakian. Bestalde, ez ditu onartu abokatuek kartzelaratuen behin behineko askatasuna eskatzeko helegiteak eta abokatuek beste tribunal batetan helegitea jarriko dute, Del Olmoren espetxe aginduari buruz epai dezaten.

Azken urteotako manifestaziorik jendetsuena izan zen Leioako EHUn Egunkariaren alde

2003/03/13 MEDIABERRI. Zortzi euskal sindikatuk martxoaren 13ran deituriko Egunkariaren aldeko elkartasun egunak 2.000 pertsona inguru bildu ditu Euskal Herriko Unibertsitatean. Manifestazioa 11.30tik 12.30ra zegoen lanuztearen bitartean egin da.

EGUNERO

Milaka lagun bildu ziren Bilboko Casilla kiroldegian Egunkariaren alde deitutako deialdian

2003/03/14 EITB. Euskal Herriko zortzi sindikatuk deitua Egunkariako langileak eta Kontseiluaren ordezkariak milaka lagunekin batera izan dira Bilboko Casilla kiroldegian. Gainera, Egunkariaaren aldeko aldarrikapena nonahi ikusi ahal izan da Euskal Herrian eta gizarte eta ekonomia arlo guztietan izan du oihartzuna

Gara

EHUko Egunkariaren Sostengu Batzordeak Martxoak 13rako deia egiten du

2003/03/11 EHUko Leioako Campuseko irakasle, ikasle eta langileek Kontseiluak eta Egunkariako kazetariek Martxoak 13rako deitutako elkartasun egunari atxikitu dira.

GARA

Polanco epaileak martxoaren 25erako deitu ditu torturak salatu zituzten lau lagunak

Euskara Aholku Batzordeak dei bat egiten die erakunde eta gizarte-eragileei euskarazko egunkari baten alde indarrak batu ditzaten

2003/03/11 Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Aholku Batzordearen talde iraunkorrak premiazko bilera egin du Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Juan del Olmo epaileak Euskaldunon Egunkariak gutxienez abuzturarte itxita egitea erabaki izanak sortu duen egoera izan dute aztergai eta eztabaidagai batzorde iraunkorraren 14 kideek.

Ibarretxe lehendakariak onartezin jo du Egunkaria ixtea eta beste bat sortu behar dela dio


2003/03/12. Euskarazko egunkari bat plazaratzeko konpromisoa agertu du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak. Egunkaria itxi izana erabat onartezina dela esan du Ibarretxek, eta euskal erakundeen eta gizartearen lana euskarazko beste egunkari bat sortzea dela.

Hainbat kirolarik bere atxikimendua adieraziko dute, "Euskaldunon Egunkaria"-ko Elkartasun Egunari begira

2003/03/11 GARA. Hamairu zenbakia duen elastiko erraldoi batetan euren sinadura jarri dute, "Euskaldunon Egunkaria"ren aldeko jarrera erakutsiz, hainbat kirolari ezagunek, gaur Andoainen. Guztira berrehundik gora lehen mailako lirolzaleko zerrenda bildu dute. Iñaki Perurena harrijasotzaileak "aitaren etxean amaren sua" pizturik nahi dutela adierazi du eta Igor Jauregi, Errealeko jokalariak, euskarak jasan duen eraso bortitza salatu du.

Barne Ministerioak kereila jarriko du Egunkariako zenbait lagunen kontra tratu txarrak jaso zituztela esateagatik

2003/03/10 EITB. Euskaldunon Egunkariaren kontrako operazioan atxilotutako lau pertsona horiek Guardia Zibilaren esku egon ziren bitartean, tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten, eta orain, Barne ministroak auzitara eramango ditu. Bestalde, Juan del Olmok Egunkariak gutxienez sei hilabetez itxita jarraituko duela esan du.

Unibertsitatea euskal adierazpen askatasunaren alde

2003/03/04 MEDIABERRI. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle-irakasle eta hainbat medio Aula Magnan Egunkariak sortutako adierazpen askatasunaren inguruko gatazkari buruzko hitzaldi baten lekuko izan dira gaur goizean. Bertan hainbat euskal kazetarik parte hartu dute eztabaidatzeko.

MEDIABERRI

Martxelo: "Euskal gizarteko zer beste erakunde jo behar dute benetan aktibatzeko herri moduan?"

03/03/04 MEDIABERRI. "Baina zer beste neurri hartu behar dugu herri duintasunetik ez uzteko beste kultur egitura bat, beste hizkuntz egitura bat, beste egitura mediatiko bat jo dezaten. Uste dut hori garrantzitsua dela, zer artikulatu behar dugun euskaldunon artean hori berriro gertatu ez dadin".

MEDIABERRI

Egunkariako atxilotu batzuk torturatu egin dituztela salatu dute

2003/03. Martxelo Otamendik, Egunkariako zuzendariak, adierazi zuenez, ‹‹gutako batzuei torturatu gaituzte››. Aske utzi eta gero emandako deklarazioetan, kolpeak eta poltsa jasan zituela esan zuen, ‹‹500 aldiz Espainia Irundik Algeciras-eraino doala esanarazi egin didate››, berak zekiela, Xabier Alegriari ere poltsa egin zioten baina tratu txarrena Joan Mari Torrealdaik jasan zuela azpimarratu zuen ‹‹asko jo dute›› esanez.

Kontseiluak eta Egunkaria-ren langileek Euskaldunon Egunkariaren elkartasun eguna deitu dute, martxoaren 13rako

03/03/03 EITB. Egunkaria-ren aldeko ekintzak egingo dira egun horretan. Kontseiluak eta Egunkari-aren langileek Euskaldunon Egunkariaren elkartasun eguna deitu dute martxoaren hamairurako. Gizarte eragileei eta herritarrei Egunkariaren aldeko ekintzak egiteko deia egin diete. Hala ere, ez dute zehaztasun gehiago eman Kontseiluko ordezkariek, datozen egunetan azalpen gehiago emango dituzte.

Egunkaria-k ETArekin loturarik ez duela azaldu diote epaileari ordezkari judizialek

03/03/05. Pello Zubiria Egunkaria-ren lehen zuzendari izandakoarekin oso gaizki ari direla jokatzen esan du Malores Etxeberriak, eta epaileak kartzela agindua berresten badio, balitekeela ondorioak tragikoak izatea. Pello Zubiria Gregorio Marañon ospitalean dago oraindik. Familiak ez du orain arte gertatutakoaren informazio zehatzik izan, eta mediku-txostena jaso zain daude, zerbait gehiago jakiteko.

Egunkari-ko ordezkariak alderdi politikoetako ordezkariekin bildu dira

2003/03/06. Bilera horietan, Juan del Olmo epaileak eta Guardia Zibilak esku hartu eta gero, Egunkaria zein egoeratan geratu den aztertu dute. Euskaldunon Egunkari-ko ordezkariek bilerak egiten jarraitzen dute Euskal Herriko alderdi politikoetako ordezkariekin. Izan ere, asteazkenean Euskadiko Alderdi Sozialistako ordezkariekin izan ziren eta ostegunean Ezker Batukoekin egin dute bilera.

Auzitegi Nazionalak agindu du Eusko Jaurlaritzak Egunkariarentzat onartua zeukan dirua bahitzea

03/03/04. Jaurlaritzak oraindik ordaindu gabe zeukan diru hori. Euskal Telebistak jakin duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkariaren kontrako beste neurri bat hartu du. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak Euskaldunon Egunkariarentzat onartuta baina oraindik ordaindu gaben zeukan dirua bahitzeko agindu dio epaileak Kultura sailari.

Petxerroman: "Tamainako erantzuna eman behar du herriak, bestela jan egingo gaituzte"

03/02/25. Beren lanarekin jarraitzeko dutela ziurtatu duten arren, egoera oso latzean daudela azaldu zuten, ezinbestekoak dituzten tresnak (ordenadoretatik hasita agendetaraino) justizia espainiarrak prezintatu edo eraman dituztelako kezkati agertu dira hizlariak. Gainera, galdutzat ikusten dute hile Otsaileko soldata kobratzea eta, horrekin batera, langabezi laguntzak eskuratu arte, hilabeteak pasa daitezkela esan dute, Egin-eko langileei horrela gertatu baitzitzaien duela 5 urte.

Jueces Para la Demaocracia elkarteak dio Juan del Olmok hartutako erabakia oso eztabaidagarria dela

03/03/03.Jaime Tapia, Jueces para la democracia izeneko epaile elkartearen bozeramaileak Euskal Telebistan esan duenez, Euskaldunon Egunkariaren kasuan eztabaida sutsua dago epaileen artean. Izan ere, oso eztabaidagarria deritzo Jaime tapiak Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak hartutako erabakiari.

Auzitegi Nazionaleko epailearen jarrera salatu dute 300 abokatuk baino gehiagok

03/02/28 EITB . Euskaldunon Egunkaria ixtea dela eta, Euskadiko hainbat abokatuk, Bizkaiko abokatu talde batek bultzatuta, Auzitegi Nazionaleko epailearen jarrera salatzeko agiria egin dute. Gaur eman dute jakitera idatzia, baita jaso dituzten atxikimenduak ere: 300 abokatu baino gehiago izan dira agiriarekin bat egin dutenak.

"Euskaldunon Egunkaria"-ren alde ehundik gora kazetari Martin Ugalde kultur parkean bildu da eguerdiz, eta euren konpromezua erakutsi dute egunkaria berrirekitzeko

Tortura salaketa gehiago baieztatu dira kartzelatutakoen artean

Gara

Konpromisoa eta ausardia eskatuz bukatu da Donostian "Egunkaria aurrera. Euskarari bai!" lelopean burutu den manifestazioa

EGUNKARIAREN agiria polizi operazioaren inguruan

Goizeko ordubata eta erdiak aldera hasi da Guardia Zibila Euskaldunon Egunkariako Administrazio Kontseiluko kide zein kide ohiak, eta erredakzio zuzendaritzako kide zein kide ohiak atxilotzen. Atxilotuak izan diren hamar lagunetatik bederatzi beren etxeetan atzeman ditu Guardia Zibilak. Espainiako Entzutegi Nazionaleko seigarren sekzioko Juan del Olmo epailearen agindu bat erabili dute horretarako.

"Euskaldunon Egunkaria", hamabi urtez euskara hutsean informatzen (Gara)

"Euskaldunon Egunkaria" 1990eko abenduaren 6an atera zen lehen aldiz. Bezperako urduritasunak gainditu ziren irakurleen harrera ona ikusita. Bost mila aleko tirada hartatik ia guztiak harrapalada batean saldu ziren, irrika baitzen euskal gizartean lehen aldikotz eguneroko bat euskara hutsean ateratzen zena.

Euskaldunon Egunkariako langileek atxilotutakoak ETArekin zerikusirik dutela ukatu dute eta baieztatu dute bere egunkaria argitaratuko dela (EITB)

Baionako ordezkaritza izan ezik, Euskaldunon Egunkariaren gainerako egoitza guztiak itxita daude hala nola bere web orria, Auzitegi Nazionaleko Juan Del Olmo epaileak agindu duen operazioaren ondorioz, eta hamar lagun atxilotuta.Euskaldunon Egunkaria goitik-behera itxita beraz, baina, horrek ez du esan nahi bertako langileak geldik daudenik. Kaleratu duten lehen komunikatuan argi zioten informazioa euskaraz eskaintzeko konpromisoari eutsiko diotela eta halaxe egin dute.

Atxilotutakoei eta Euskaldunon Egunkaria-ri talde armatuko kide edota laguntzaile izatea leporatzen die Del Olmo epaileak (EITB)

Guardia Zibilak zigilua ipini du hegoaldeko egoitzetan. Dena dela, Auzitegi Nazionalak oraindik ez du agindu Euskaldunon Egunkaria ixtea. Juan del Olmo epailearen arakatze autoetan talde armatuaren kide edota laguntzaile izatea leporatzen zaie atxilotutakoei. Euskaldunon Egunkaria-ren bitartez gauzatu omen dute delitua, beti ere ETAren estrategiaren barruan. Auzitegiko iturrien arabera, operazioaren abiapuntua Euskaldunon Egunkaria ETAren dirua zuritzeko erabili izana izan daiteke.

Egunkariaren egoitzaren aurrean jende ugari bildu da

Atxiloketak eta Euskaldunon Egunkariaren itxiera aginduaren aurkako protestak EHUn

Pello Zubiriari «habeas corpus»a ukatu egin diote

Alderdi politikoen ahotan daude atxilotuek salatutako tortura eta tratu txarrak ere

Atxiloketen eta itxieraren salaketa eta elkartasun komunikatuak

Egunkariako aske utzi dituzten lau lankideei ongi etorria egin zaie Andoainen

Euskaldunon Egunkariaren aurkako operazioarekin euskaraz argitaratzen den egunkari bakarra itxi dute
03/02/21 MEDIABERRI. Guardia Zibilak zuzendutako operazioak Euskaldunon

Egunkaria-ren paperezko bertsioa eta bertsio digitala legez kanpo gelditzea eragin du. Horretaz gain, plazagunea.com zerbitzuen enpresa presentziarik gabe utzi du, eta euskaldun eta euskalzale guztien haserrea eragin.