HEDABIDEEN BEHATOKIA

     Mediaberri

Webgune hau EHUko Kazetaritzako 2. mailan gauden ikasleek egiten dugu. Kazetaritzako ikasleak izanik, Irailaren 11an New York eta Washington-en izandako erasoen ostean mundu osora zabaldutako krisian hedabideek nola jokatzen duten aztertu nahi dugu.

      Horretarako lan-ildo ezberdinak aukeratu ditugu: gure inguruko hedabideetako informazioen analisia, medio arabiarren jarraipena, interneten arakatzea, lehenagoko beste krisi batzuetan hedabideek izan duten jokabideari buruzko gogoeta, gaur egungo errealitatea ulertzen lagundu ahal diguten teorien eztabaida, eta oro har gai honetan sakondu ahal izateko informazio, analisi eta baliabideen bilduma egitea.

     Gure lan honen emaitza, bestalde, konpartitu egin nahi genuke krisi honetako informazioarekin eta oro har hedabideen iharduerarekin kezkatuta dauden guztiekin. Horixe da webgune honen helburua.

Testu honekin irten ginen sarera 2001eko Azaroan. Urte hartako Urritik 2002ko Otsailera bitarte proiektu honetan ibili ginen, eta ikastaroa amaitzearekin batera jatorrizko proiektua ere amaitu zen. Geroztik ordea ikasle batzuek aurrera egin dute Mediaberrirekin, eta gaur egun askotariko informazioa euskaraz ematen duen  komunikabidea da. Hemen, beraz, hasierako proiektua baino ez dago, lekuko gisa. Gaur egungo Mediaberrira joateko, hemen klik egin.

sartu zaitez