Honako kontsultagune honetan EHUko Euskara
Zerbitzuak argitaratzen dituen liburuak aztertzeko aukera eskaintzen dizugu. Bi
eratara egin ditzakezu kontsultak: hiztegi
terminologikoak arakatuz edo itzulpenetako
hitzak aztertuz (jatorrizko hizkuntza eta euskarazko ordaina biltzen dituen
testu lerrokatuan). Atal batean nahiz bestean duzu laguntza fitxategia:
besteak beste, datu-banku honetan orain arte sartu ditugun hiztegi eta
itzulpen-lanen zerrenda aurkituko duzu laguntza-fitxategi horietan.
Datu-bankua, beraz, ez da oraindik oso zabala, baina elikatuz joango gara
etengabe.