| |sarrera|
|helburuak|
|komunikazioak|
|horma-posterrak|
|izen - ematea|
|egitaraua|
|batzorde akademiko
eta antolatzailea|
|ondorioak|
|
Euskarazko
Kazetaritzak azken hogeita hamar urteetan izandako hazkundeak errealitate
berri bat sortu du gure herrian. Baditugu egunkari, irrati eta telebista
nazional bana, zabalpen eremu ezberdineko astekariak ere. Horretaz
gain, badugu, herriz herri, eta sektorez sektore, osatzen joan den
hedabide txiki eta ertainen sare zabala ere. Euskarazko Kazetaritza
Euskal Herri osoan presentzia duen errealitatea da: 500 profesional
inguru eta 250etik gora hedabide horren lekuko dira. Hori guztia
779.788 euskaldun dituen herri batean.
Errealitate hori makina bat pertsona, elkarte, gizarte-mugimendu
eta erakunderen ahalegin eta elkarlanaren ondorioa izan da. Orain
arte egindakoaz jabetu eta hemendik aurrera izango ditugun erronkei
erantzun egokia emateko asmoz antolatu dugu Euskarazko
Kazetaritzaren I. Kongresua. Profesionalak, Administrazioa,
irakasle eta ikasleak bilduko dituen foroa sortu nahi dugu.
|
|