Irakaskuntza

Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan irakasle naiz, eta irakasgai gehienak Industri Ingeniaritza Teknikoa Industri Elektronikan titulazioan ematen ditut. Irakasgaien baliabide gehienak ikasleentzako eskuragarri daude Moodle-en, baina hainbat extra eskuragarri daude web orri honetan, bakoitza dagokion irakasgaiaren atalean.

Industri Informatika eta Industri Automatizazioa irakasgaiak euskaraz ematen ditut, eta horrenbestez hauei buruzko informazioa euskaraz aurkituko duzu. Bestalde, Industrial Informatics II eta ASR in a nutshell irakasgaiak ingelesez ematen ditudanez, informazioa ingelesez dago eskuragarri soilik.

Honetaz gain, Karrea Bukaerako Proiektuei buruzko informazioa, bestelako irakasgaiei buruzkoa eta Irakaskuntz Berrikuntzarako Proiektuei buruzko informazioa gehituko dut atal honetan lantzean behin.

Edozein zalantza izanez gero, harremanetan jar zaitez nirekin.


Berriak


Karrera Bukaerako Proiektuak

Asteazkena 2011/10/19 adostutako Karrera Bukaerako Proiektuen esleipenerako azken eguna izango da. Oraindik proiekturen bat esleitzeko daukat, beraz, nahi izanez gero, harremanetan jar zaitezeke nirekin.

2011/10/17