Curriculum Vitae
Nire Curriculuma orri honetan labur-labur deskribatuta dago. Argitalpen nabarmenenek bere esteka dute, baina beste guztien erreferentzia "Argitalpenak" atalean ikus daitezke. Jarraian, EHUko datu-basetik automatikoki sortutako Curriculum Vitae zirriborro bat eskuragarri dago honako estekan:
Edozein zalantza izanez gero, harremanetan jar zaitez nirekin.
Azkeneko aldiz aldatuta: 2011/12/11 (Aitzol Ezeiza)
Curriculuma laburbilduz: Formazio Akademikoa
- 1999 Informatikan Lizentziatua (Ingeniaritzaren baliokidea).
- 2007 Ikasketa Aurreratuen Diploma
- Ingelesezko oinarrizko maila (3) Donostiako Hizkuntz Eskola Ofizialean.
- EGA diplomaren jabea.
- Ingelesez eta euskaraz irakasteko gaitasun zertifikatua (EHU).
Curriculuma laburbilduz: Irakaskuntza
EHU/UPV-n irakasle naiz 2002ko bukaeratik. Lehenengo Informatika Fakultatean, ondoren Unibertsitate Eskola Politeknikoan. Horren aurretik Nazaret Zentroan izan nintzen irakasle.
Irakasgai ugari irakasteko aukera izateaz gain, hainbat bereizgarri aipatu behar dira:
- EHUn Ingelesez irakasteko akreditazioa lortu eta gero, aurten laugarren aldiz "Industrial Informatics II" irakasgaia ingelesez irakatsiko dut.
- ERASMUS programaren barruan irakaskuntza eman dut Finlandiako COU Unibertsitatean. Bertan "Automatic Speech Recognition" irakasgaia lau aldiz eskaini dut eta harreman honetatik irakaskuntzari buruzko argitalpen zientifiko bat (2008 Ezeiza INTED) eta bi zientzi dibulgazio artikulu (2007 Ezeiza Toolilainen; 2009 Ezeiza Toolilainen) argitaratu ditut.
- Irakaskuntzaren Berrikuntzarako Planean proiektu bat zuzendu nuen Informatika Fakultateko Montse Maritxalarrekin batera, eta lan honen ondorioz irakaskuntzarako argitalpen zientifiko bat egin genuen (2009 Ezeiza et al CUIEET)
- Irakasgai-Koordinatzailea izan naiz Autonomia Pertsonalerako Teknologia Unibertsitate Masterrean.
- 21 ikasleren enpresa-praktikak zuzendu ditut.
- 50 Karrera Bukaerako Proiektu zuzendu ditut.
- EHUtik kanpo, aipatutako Nazaret Zentroan Sareei eta Datu-baseei buruzko irakasgaiak eman ditut Goi-Mailako Formakuntza Graduetan, eta Oracle8i datu-base sistemaren administrazioari buruzko ikastaro bat ere eman nuen.
- Honetaz gain, UEUn, Urtxintxa elkartean eta Eroski Fundazioan oinarrizko informatika eta Interneti buruzko ikastaroak eman nituen.
Curriculuma laburbilduz: Ikerkuntza Ixa taldean
Nire ikerkuntza Ixa taldean hasi nuen. Bekaduna izan nintzen 1998tik 2001era, proiektuetan partaide izan naiz 2005 arte eta ondoren tarteka kolaborazioak izan ditut. Hizkuntz Aplikazioak Interneten eskuragarri jartzen hasi nintzen, ondoren EDBL datubasearen egituraren eta interfazearen diseinuan parte hartu nuen, segidan Morfologia azpitaldean lan egin nuen eta bertan Informazio Eskuratzean bereziki, eta azkenik hortik Hizketaren Ezagutzearen arloan lan egiten hasi nintzen.
Argitalpenak Hizkuntz Aplikazioak eta EDBL arloetan
- 1998 Agirre et al (Elhuyar), 1998 Alegria et al (IET).
- 1999 Aldezabal et al (LSI), 2001 Aldezabal et al (IRCS).
Argitalpenak Morfologia eta Informazio Eskuratzea arloetan
- 2002 Alegria et al (CIAA), 2002 Alegria et al (LREC), 2003 Alegria et al (SICS).
- 2002 Alegria et al (JOTRI).
- 2007 Leturia et al (INEWS), 2007 Leturia et al (WAC3).
Curriculuma laburbilduz: Hizketaren Ezagutzea
Ixa taldearen "satelite" moduan Karmele López de Ipiña doktorearekin Hizketaren Ezagutzearen arloan hasi nintzen ikertzen 2003 aldean. Nire tesia eta argitalpen gehienak gai honetan direnez, zaila da laburbiltzea. Argitalpenen atalean erreferentzia ugari agertzen dira.
Argitalpenak:
- 2003 López de Ipiña et al (CIARP) DT, 2003 López de Ipiña et al (CIARP) LU, 2003 López de Ipiña et al (RPLN).
- 2004 Bordel et al (LREC), 2004 Bordel et al (LREC-Saltmil), 2005 Bordel et al (CIARP), 2005 Bordel et al (SICS), 2006 Bordel et al (Cambridge).
- 2007 Barroso et al (Interspeech), 2007 Barroso et al (TSD)
- 2007 Ariztimuño et al (JIC), 2009 Ariztimuño et al (JIC).
- 2010 Barroso et al (ETFA), 2010 Barroso et al (HAIS), 2010 Barroso et al (PAAMS).
- 2011 Barroso et al (IJST) (3 artikulu), 2011 Barroso et al (SOCO) (2 artikulu).
- 2011 Barroso et al (ICCST) (4 artikulu).
- 2011 Barroso et al (Interspeech).
- 2011 Ezeiza et al (NoLisp).
Bestelakoak:
- ISCA (International Speech Communication Association) elkarteko kidea 2007tik.
- RTTH (Red Temática en Tecnologías del Habla) sareko kidea 2006tik.
- TIMM (Red Temática en Tratamiento de Información Multilingüe y Multimodal) sareko kidea 2007tik.
Curriculuma laburbilduz: Eskuragarritasuna eta Irisgarritasuna
2004tik aurrera Karmele López de Ipiña eta Nestor Garayren eskutik Eskuragarritasun eta Irisgarritasunari buruzko proiektuetan parte hartu dut, Behar Berezitarako Gizaki-Konputagailu Elkarrekintza Laborategi Taldearekin (LIPCNE) elkarlanean. Jarraian aipatzen diren argitalpenez gain, Nestor Garayk zuzendutako Autonomia Pertsonalerako Teknologia Unibertsitate Masterrean ere parte hartu dut, irakasgai-koordinatzaile bezala eta irakasle bezala ere.
Argitalpenak:
- 2005 Ipina et al (CEDI)
- 2006 Garcia et al (IADAT)
- 2008 Ezeiza et al (ICEHVE)
- 2008 Irigoyen et al (IADIS-ICT), 2008 Irigoyen et al (IADIS-ML), 2008 Irigoyen et a (lINTED), 2008 Irigoyen et al (JIC).
- 2008 Rubio et al (ICCHP)
- 2009 Conde et al (WSKS), 2009 Conde et al (JIC), 2010 Conde et al (PAAMS).
- 2010 Irigoyen et al (INTECH), 2010 Irigoyen et al (INTED).
- 2010 Martinez et al (PAAMS).
- 2011 ipina et al (ICCST).
Curriculuma laburbilduz: Zientzi Dibulgazioa
Urte guzti hauetan Zientzi Dibulgazioak asko erakarri nau. Lorpen handienak hauek izan dira:
- CAF/Elhuyar lehiaketaren bigarren saria, 2004. Ikus 2004 Ezeiza et al (CAFElhuyar).
- Ciencia en Acción lehiaketan finalista, 2008.
- Berria egunkarian argitaratutako 9 artikulu (2005-2006).

Page Options...
Accessibility
Increase Text
Decrease Text
Reset Page