Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzen dut. Nire ikerketa-arloak Hizketaren Ezagutzearen ingurukoak dira: Hizketaren Ezagutzea bera, Hizkuntz Naturalaren Prozesamendua, Interfazeen Irisgarritasuna eta Diseinu Unibertsala eta Informazio Erauzketa batik bat.
Ikerkuntzari buruzko atal honetan Curriculum Vitae-ri buruzko informazioa aurki dezakezu. Modu bereizian argitalpenak azalduko dira, eta artikuluen deskargarko atal bat ere badago. Edozein informazio gehigarri nahi izanez gero, nirekin harremanetan jar zaitezke.
Berriak
Curriculumaren atala prest
Curriculumaren atala (euskaraz) prest dago. Orain Ingelesera pasatuko dut eta ikerkuntzako atalaren garapena egonkortzat joko dut.
2011/11/23
NOLISP 2011
Aurten NOLISP kongresua (International Conference on NoLinear Speech Processing) Kanariatan ospatuko da, eta bertan artikulu bat aurkeztuko dut. Zehazki, 2011ko azaroaren 7an 15:00tan izango da.
Kongresuari buruzko informazioa: http://nolisp2011.idetic.eu/
Artikuluaren izenburua hau da: "Combining Mel Frequency Cepstral Coefficients and Fractal Dimensions for Automatic Speech Recognition", eta artikuluen deskarga izeneko atalean eskuragarri dago (Klik egin ezazu artikuluaren izenburuan deskargatzeko).
2011/10/17

Page Options...
Accessibility
Increase Text
Decrease Text
Reset Page