Ongi etorri!
Ongi etorri Aitzol Ezeizaren web-orrira. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzailea naiz. Sistemen Ingeniaritza eta Automatikako saileko kidea naiz, eta nire lana Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan egiten dut.
Nire ikerkuntzari buruzkoa "Ikerkuntza" atalean aurki dezakezu, eta nire irakasgaiei buruzko informazioa "Irakaskuntza" atalean.
Azkenik, harremanetarako informazioa "Harremanetarako" atalean aurki dezakezu.
Berriak
Curriculumaren atala prest
Curriculumaren atala (euskaraz) prest dago. Orain Ingelesera pasatuko dut eta ikerkuntzako atalaren garapena egonkortzat joko dut.
2011/11/23
Argitalpenen atala prest
Argitalpenen atala osatu dut behingoz. Argitalpenen menuan nabigatu dezakezu nahi duzunaren bila, edo bilaketa proba dezakezu ere.
2011/11/16
Nolisp kongresuan
Nolisp 2011 kongresura etorri naiz Las Palmas-era. Ea dena ongi ateratzen den! 2011/11/07 15:00tan izango da artikuluaren aurkezpena (ikus LNCS artikuluen atala).
2011/11/06
Web orri berritua
Kaixo, 2011ko urriaren 17an web orri berritua abiatu da. Concrete5 CMS-a erabiliz eraiki da, eta aurretik neukan HTML estatikoko web orri zaharkituei astindua emateko asmoarekin abiatu dut. Espero dut web orri honetara datozenei gustatzea!
2011/10/17

Page Options...
Accessibility
Increase Text
Decrease Text
Reset Page