9-5 ARIKETA

 

SARRERA ANALOGIKOA – KONTAGAILU BATEKIN SORTUTAKO KANPO ERLOJU SEINALEA

 

            Helburua: Sarrera analogiko baten eskuraketa erlojua sortzen duen VI bat eraikitzea, kontagailu baten bitartez sortutako pultsu tren bat erabiliz.

 

            Ariketa honetan, kontagailu batek pultsu tren bat sortzen du, sarrera analogiko baten lagin erloju giza erabiliko dena. Pultsu trenaren frekuentzia martxan dagoen bitartean aldatu daitekeelako, sarrera analogikoaren lagin erlojuaren balioa ere aldi berean edo lan egiten ari den bitartean aldatu daiteke.

 

BLOKE DIAGRAMA

 

1.      Ireki VI zuri berri bat eta eraiki hurrengo irudiko bloke diagrama berdina.

 

 

 

 

 

 

 

             DAQ Timing VIan Source sarreran konstante balioa sartu ondoren eskuineko botoia sakatuz, eta I/O Name Filtering aukeratu bere menu taulatik. Kokatu baita markatxo bat Include Advanced Terminals kutxatxoan eta sakatu OK botoia Filter Names elkarrizketa kutxa izteko. Aukeraketa honek /DevX/Ctr0 Internal Output aukeratzeko posibilitatea ematen du.

 

2.      Gorde VIa hurrengo izenarekin, Kanpo Erlojua Kontagailua erabiliz.vi, eta C:\Ariketak\LabVIEW DAQ helbidean gordez.

3.      Konektatu DAQ Signal Accesoryko funtzio sortzailearen sinu uhina, sarrera analogiko 1era.

4.      Aurreko panelean ezarri kontrolei hurrengo balioak:

 

·        Kanal fisikoak: DevX/ ai1, non X, DAQ gailuaren zenbaki balioari dagokio

·        Kontagailua: DevX/ ctr0. non X, DAQ gailuaren zenbaki balioari dagokio

·        Abiadura: 1000

·        Laginak Kanaleko: 200

 

5.      Martxan jarri VIa.

6.      Abiadura handitu eta martxan jarri VIa. Honek eskuratzen diren lagin kopurua segundoko ere handitu egingo duelarik.

7.      Gorde eta itxi VIa.

 

9-5 ARIKETAREN AMAIERA

 

9-5 ARIKETAREN EBAZPENA

 

Arik_9_5.vi