Hasiera Aurkezpena

Donostiako Informatika Fakultatea irakaskuntza esparru honetan ospe eta esperientzia haundiko unibertsitate gunea da

Fakultatea Ibaetako campusean kokatuta dago, inguru atsegin batean, komunikazio eta zerbitzu egokiez horniturik, eta unibertsitate giro oso bizi eta aberasgarria ahalbideratzen duen freskotasunarekin.

Hemen, gaur egungo eta etorkizuneko lanbide bat ikas dezakezu , burututako lanaren urrats bakoitzean disfrutatuz.

Ikerkuntza, teknologia berrien garapena eta haien aplikazioak beste pertsonekin talde lanean ibiliz  gustokoa baduzu ,hau da zure tokia. Zure ikaskuntzarako behar duzun guztia hemen aurkituko duzu.

Web gune honen bitartez, fakultateak eskaintzen dituen zerbitzu guztiez, burutu daitezkeen kurtso ezberdinez, ordutegiez, ikasgai bakoitzaren deskribapenaz  ikerkuntza taldeez eta ikasteaz gain egin ditzakezun jarduera anitzez informatzen saiatuko gara.


 

2012/2013 ikasturtean gradu bakarra irakatsiko dira:

 

Titulu zaharrei dagokienez, hurrengo kurtsoak pasa ahala desagertzen joango dira. Irakaskuntza izango dute laugarren eta bostgarren (Informatikan Ingeniaritza kasuan) kurtsoetan soilik:

 

Sarrera historikoa

Informatika Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusean kokatuta dago, Donostian.

Informatikako unibertsitateko ikasketak berriak dira beste batzuekin aldaratuz gero. Hala ere, estatu espainiarrean 1976ean sortu ziren hiru fakultateetariko bat da, Bartzelonakoarekin eta Madrilgoarenarekin batera. Beraz, informatika irakaskuntza ematen den gunerik zaharrenetariko bat dela esan daiteke.

Donostiako Informatika Fakultatea Valladolid-ko Unibertsitatearen menpe zegoen bere lehenengo urtean. 1977an UPV/EHU izango zen Bilboko Unibertsitatera gehitu zen.

Hortik aurrera ospe handiko gune bat bihurtu da, ehundaka ikasle era arrakastatsu batean prestatuz.

Fakultatearen helburua

Hasieratik, Donostiako Informatikako Fakultatearen eginkizuna informatika munduan pertsonak prestatzea da, haien ahalmen sortzailea eta irudimena bultzatuz lan-munduan arrakasta izan dezaten.

Horretarako, fakultatearen helburuak hauek dira:

  • Master eta titulazioetan kalitatezko heziketa bat eskaintzea.
  • Teknologia berrien hedapena bultzatu.
  • Ikerkuntza taldeetan eta ekimenetan parte hartu.
  • Alor berbereko enpresekin harremanetan jartzea eta ikasleari lan eskaintzak eskaintzea.
  • Ikaslea oinarri finko batekin prestatzea, horrela lan-munduan integratzeko eta berezko helburuak lortzeko ahalmena izan dezan.

 
Egutegia
Azken hilabetea Abuztua 2014 Hurrengo hilabetea
Al As Az Og Or Lr Ig
week 31 1 2 3
week 32 4 5 6 7 8 9 10
week 33 11 12 13 14 15 16 17
week 34 18 19 20 21 22 23 24
week 35 25 26 27 28 29 30 31
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
mod_vvisit_counterIkustaldiak1007319

Abu 28, 2014