Hasiera Informatika Ingeniaritzako Gradua Laburpen taulak

Graduaren egitura orokorra. Derrigorrezko ikasgaiak.


Informatika Ingeniaritzako Graduaren egitura, ikasmailaren eta seihilekoaren arabera (240 kreditu; ikasgai guztiak 6 kreditukoak dira).

Lehenbiziko eta bigarren ikasmailetako ikasgaiak, eta hirugarreneko beste bi, derrigorrezkoak dira. Espezialitatearen (edo berariazko teknologiaren) zortzi ikasgaiak hirugarren ikasmailan egin behar dira. Gainerako hautazko ikasgaiak eta Gradu Amaierako Proiektua (12 kreditu) laugarrenean egingo dira.

12 kredituraino baliozkotu edo konbalidatu ahal izango dira enpresetan egindako praktiken bidez, eta 6raino aukera askeko jarduera osagarrien bidez.

 

Hirugarren ikasmailako hiru espezialitateen ikasgaiak


Berariazko teknologiako 48 kredituko hiru espezialitateen edukia. Bloke oso bat (8 ikasgai) aukeratu behar da, hirugarren mailan (hautazko ikasgai solte gisa ere hartu daitezke, laugarren mailan).

 

Laugarren ikasmailako hautazko ikasgaiak


Laugarren ikasmailako hautazko ikasgaiak, jakintza-arloaren eta seihilekoaren arabera; ikasgai hauetatik gehienez zortzi (edozein) hartu daitezke. Espezialitateetako ikasgaiak ere hautazko ikasgai gisa egin daitezke.

 
Egutegia
Azken hilabetea Ekaina 2013 Hurrengo hilabetea
Al As Az Og Or Lr Ig
week 22 1 2
week 23 3 4 5 6 7 8 9
week 24 10 11 12 13 14 15 16
week 25 17 18 19 20 21 22 23
week 26 24 25 26 27 28 29 30
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
mod_vvisit_counterIkustaldiak775615

Eka 19, 2013