Hasiera Informatika Ingeniaritzako Gradua Prestakuntza espezializatua

Derrigorrezko bi ikasmailen ondoren, ikasleak bi modutan egokitu ahal izango du bere curriculuma; batetik, eskaintzen diren hiru espezialitateetatik bat aukeratu beharko du; eta, bestetik, hainbat hautazko ikasgai aukeratu ahal izango du.

Espezialitateak

Informatika Ingeniaritzako Graduak 48 kredituko (8 ikasgaiko) hiru espezialitate eskaintzen ditu: Konputagailuen Ingeniaritza, Konputazioa, eta Software Ingeniaritza. Horietatik bat aukeratu behar da, eta dagozkion 8 ikasgaiak egin, eskuarki hirugarren urtean.

Konputagailuen Ingeniaritza espezialitatean, arlo horretako berariazko gaiak aztertzen dira, honako zortzi ikasgai hauen bidez:

  • Errendimendu Handiko Prozesadoreak
  • Konputazio Paraleloko Sistemak
  • Sistema Informatikoen Errendimenduaren Ebaluazioa
  • Sistema Eragileak
  • Sistemen eta Sareen Administrazioa
  • Sare Teknologiak eta Azpiegiturak
  • Sistema Digitalen Diseinua eta Eraikuntza
  • Sistema Txertatuen Diseinua

Konputazioa espezialitatean, honako beste zortzi ikasgai hauek eskaintzen dira:

  • Datu-Meatzaritza
  • Algoritmoen Diseinua
  • Adimen Artifiziala
  • Zientziarako Konputazioa
  • Konputazio Eredu Abstraktuak
  • Konpilazioa
  • Konputagailu bidezko Grafikoak
  • Bistaratzea eta Ingurune Birtualak

Azkenik, Software Ingeniaritza espezialitatean, jakintza-arlo horretan sakontzen da, ikasgai hauen bidez:

  • Software Ingeniaritza II
  • Softwarearen Kalitatea
  • Softwarearen Garapen Industriala
  • Datu-baseen Diseinua
  • Web Sistemak
  • Informazioaren Kudeaketa Aurreratua
  • Pertsonen eta Konputagailuen arteko Elkarrekintza
  • Softwarea Garatzeko Tresna Aurreratuak

Hautazko ikasgaiak

Graduaren laugarren ikasmailan hainbat hautazko ikasgai eskaintzen dira, eta horietatik ikasleak gehienez zortzi egin beharko ditu (48 kreditu); gainerako 12 kredituak Gradu Amaierako Proiektua garatzera dedikatuko dira.

Guztira, 26 ikasgai eskainiko dira, honako arlo hauetan:

  • Hardware Aplikazioak

- Sistema Eragileen eta Denbora Errealeko Sistemen Diseinua
- Soinuaren eta Irudien Prozesatze Digitala
- Robotika, Sentsoreak eta Eragingailuak
- Datu Tratamendurako Elektronika
- Kontrol Ingeniaritza
- Interfaze Adimendunak eta Atzigarriak

  • Sareak eta Sistemak

- Komunikazio Mugikorrak eta Multimediakoak
- Sareen Diseinua eta Proiektuak
- Sareen Segurtasuna, Errendimendua eta Eskuragarritasuna
- Informazio Sistemen Segurtasuna Kudeatzeko Sistemak
- Sistema Banatuak
- Datu-baseen Kudeaketa

  • Sistema Adimenduak

- Ikaste Automatikoa eta Neurona Sareak
- Ezagutzan Oinarritutako Sistemak
- Adimen Artifizialeko Teknika Aurreratuak
- Hizkuntzaren Prozesamendua
- Robotika eta Kontrol Adimendunak
- Bilaketa Heuristikoak
- Konputagailu bidezko Ikusmena

  • Softwarearen Sorkuntza eta Garapena

- Softwarea Garatzeko Metodo Formalak
-
Programazio Logikoa
- Programazio Funtzionala
- Programazio Konkurrentea
- 3D Modelatzea

  • Hizkuntz Normalizazioa

- Euskararen Arauak eta Erabilera
-
Hizkuntzalaritza Aplikatua

Ikasgai horiez gain, 3. ikasmailan aukeratu ez diren espezialitateen ikasgaiak ere aukeratu daitezke; nahi izanez gero, praktikak enpresetan ere egin daitezke (12 kredituraino), edo kredituak osatu aukera askeko jardueren bidez (6 kredituraino).

Gradu Amaierako Proiektua

Gradu Amaierako Proiektua 12 kreditukoa da, eta ikasleak aukeratutako espezialitateko heziketa osatzen du. Banako lan bat egin beharko da, publikoki aurkeztu eta epaimahai batek ebaluatuko duena. Eskuarki, aukeraturako espezialitatearen arlo jakin batean egingo da lan hori.

 
Egutegia
Azken hilabetea Maiatza 2013 Hurrengo hilabetea
Al As Az Og Or Lr Ig
week 18 1 2 3 4 5
week 19 6 7 8 9 10 11 12
week 20 13 14 15 16 17 18 19
week 21 20 21 22 23 24 25 26
week 22 27 28 29 30 31
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
mod_vvisit_counterIkustaldiak683288

Mai 23, 2013