Oinarrizko prestakuntza
Lehenbiziko bi ikasmailak eta hirugarreneko bi ikasgai derrigorrezkoak dira, eta oinarrizko prestakuntza osatzen dute edozein informatika-ingeniarirentzat: programazioa, datu-egiturak, konputagailuen arkitektura eta teknologia, kalkulua, aljebra, datu-baseak, software ingeniaritza, estatistika, konputagailu-sareak, sistema eragileak, eta abar. Multzo horretan ekonomiari eta enpresen administrazioari buruzko ikasgai bat ere gehitu da, orain arteko titulazioetan ez baitzegoen.
Grafiko honetan derrigorrezko edukien egitura ageri da, hiru bloke nagusitan banatuta (guztira, 132 kreditu).











