Zientzia unibertsitatearen, gizartearen eta enpresaren ikuspegitik
TituluaDoktorego tesia: zer da eta nola egiten da.Partaideak
LaburpenaGaur egun enplegua gizartearen bizkar hezurra da. Ez digu bakarrik bizitzeko dirua ematen, enplegua giza integratzailerik nagusiena da eta era zuzenean giza eskubideak (segurtasun sozialaren zenbakia, paroa, pentsioa, laguntzak desgrabazioen bitartez,etab.) ematen dizkigu. Hain da handia enpleguaren garrantzia non, ``eta zu zer zara?'' galdera existentzialari gure enpleguarekin erantzuten baitiogu, gure bizitzako beste hainbat pasioen edo alderdi pertsonal garrantzitsuagoen baino garrantzi gehiago duelarik. Ez dugu mahai-inguru honetan enpleguaren papera hau izango behar den edo ez eztabaidatuko. Baina, gaur egun oraindik doktorandoen gehiengoak ``eta zu zer zara?'' galdetzerakoan bekaduna erantzuten du. Erantzun hau edukin gutxikoa da eta ordainketari erreferentzia egiten dio lanbideari egin beharrean. Gainera erantzuna langile kategoria baino baxuagoa da. Beraz, tesi bat egiten lau urte baino gehiago eman behar dutenentzat, tesi bat zer den jakitea garrantzitsua da. Tesi bat baldintzatzen duten faktoreek ezagutzea eta tesia egiteak zer errepresentatzen duen doktorandoaren etorkizunerako jakitea oso onuragarria da doktorandoarentzako eta Zientziarako ere. Mahiaren xedeaOrokorrean lizentziatu batek ikerkuntzan karrera bat egiten hasten denean ez du ezagutzen zer den ikerkuntzaren mundua ezta tesi bat egitea zer den, zer den edo izan daiteke beharrezkoa eta zeintzuk diren kontutan hartu behar diren aspektu garrantzitsuenak. Haatik, pixkanaka pixkanaka enteratzen doa eta neurri handian bere inguruko idiosinkrasia barneratzen du. Mahaiaren xedea da mahaikideek tesi bat egitea zer den gaiari buruz euren ikuspegia emango dute. Honela lizentziatu, doktorando edota zuzendariei tesia era egokian planteatzen lagunduko diet Dokumentu interesgarriak |