Aleuska corpus deskribatzailea
Adibidea
|
Schiller/Beethoven An die Freude O Freunde,
nicht diese Töne ! Küsse gab sie
uns und Reben, |
Azkue, 1914 O adiskide,
ez ots motel ori; Poza,
Jainkotsinpart eder Sorkuraren
bularretik
|
Labaien, 1959 O Poz! Ez eresi itunik Poza! Poza! Jainko txinpart eder, Eliseo'ko alaba, Suz ordiak sartzen gaitun zerutar gaindegira. Ire lilurak berriz din l otu bizkerak etena. Gizon oro anai gatxin ire egak ikututa. Lagunen-lagun irauten Zoria dunak lortu, ta andre laztan bat
maitatzen gukin bedi alaitu. Naiz arima soil bat « bere» dei
baleza munduan. Ori ezin ba'lu alare, Bego negarrez atean. Alai! Egan, eguzkiak Ortz garbian bezela. Jarrai pozik, anaiak! Garailari antzera. Poza! Jainko-txinpart eder, Eliseo'ko alaba, suz ordiak sartzen gaitun zerutar gaindegira. Ire lilurak berriz din lotu bizkerak etena. Gizon oro anai gatxin ire egak ikututa. Besarka elkar milloika! Musu mundu danari Anaiok! Izar zearka dago Aita'ren jauregi. Auzpez jarririk asmatu Nun ote Jauna izango? Ortze gaiñean billatu, |
1979 Adiskideok! Ez
gaitezen doinu zarata hoietan eror. Beste zerbait
alaiago eta atseginagorekin has gaitezen! (Alaitasunaren
abestia) Alaitasun,
Jainkozko argi eder. Eliseon jaioa. Zure
aldareruntz goaz, sutsuki. Gogortasunak
zatitua. Zure dizdiraz
berriro batua. Zure eragipen
ongilea erdietsi arte. Gizon guztiak
anai izango dira. Zoriontasunak
emandako egiazko zoriontasuna. Eta andra
zintzoa aurkituko duenak. Ager dezala
bere poza: Lurraren
borobiltasunean, anima zoriontsu batean jabe bait da. Eta lortu
duenak Zorizgaitzpean
negar egin beharko du. Izadiaren
magalean. Denok dastatzen
dugu bere poza Nola gaizto,
ala zintzoek Bere bide
loretsutik jarraitzen dute. Laztantzen
gaitu, asetzen gaitu. Heriotzeraino
adiskidetasun zihur bat eskeintzen dugu. Besarkatu
zaitezte denok! Lazten honek
batu dezala mundu osoa! Izar gainen
anaiok. Aita maitagarri
bat biziko da! Poz zaitezte
bere eguzkia hegaka ikusiaz zeruan Jarraitu anaiok
jarraitu, zuen bide alaitsuetatik. Mozorroei
atsegina ematen die Eta jainkoruntz
doa kerubina. Oraindik
zalantzan ahal zaudete ? Ez al duzue
aurkez ikusten Sortzailea ? Izan gainean
bila zazu. Han aurkitu
behar bait da. |