Aleuska katalogoa

 

 

Katalogo honetan testu alemanen euskarazko itzulpenak jasotzen ditugu.

 

Katalogoaren iturri nagusiak honako hauek izan dira: Azkue liburutegia, Habe liburutegia, Bilgunea, Julen Urkizaren bibliografia lanak,

Manu Lopez Gaseniren lanak, eta Genero Gómez Zubiaren tesia.

 

Katalogoa TRACE ikerketa taldeak sortutako narratiba fitxa erabili dugu (filemaker formatuan). Hemen fitxa horretako datu nagusienak baino ez ditugu erakusten.

 

Katalogazio lana nahiko sistematikoa izan da, baina ziur hainbat erreferentzia falta direla, eta horregatik akatsik edo hutsunerik nabaritzen duen edonori horiek gainditzeko laguntza eskatzen diogu.

 

Katalogoa ikusi

Aleuska corpusak

 

 

Katalogazio lana osatu ondoren, gure asmoa testuak ere jasotzea da.

 

Batetik, Aleuska corpus deskriptiboa sortzeko lanetan ari gara. Corpus horretan katalogoari testua gaineratzea da helburua, jatorrizko testua eta itzulpena(k) biltzea, beraz. Adibidea.

 

Bestetik, Aleuska ikerketa-corpusa sortzeko asmoa dugu. Corpus elebidun honetan jatorrizko testua eta itzulpena formatu digitalean jarri, esaldiz esaldi lerrokatu eta ondoren bilatzaile batez hornituta emaitza online jartzeko helburua dugu, ongi ezagunak diren corpus elebakarren ereduari jarraiki. Oraingoz offline ari gara lanean wordsmith4 softwarea erabiliz. Adibidea.

 

 

 

 

 

Ibon Uribarri Zenekorta