AURRIZKIBIDEA
Ondorioak
1. Behin baino gehiagotan erdal aurrizkidun formaren
ordez euskaraz hitz bakarra aurkituko dugu, hizkuntzan aspalditik errotua. Ez dago,
beraz, erdaraz aurrizkia dugun bakoitzean euskaraz ere pareko egituretara jo
beharrik (subterfugio: ihesbide, ezkutaleku).
2. Euskaraz ordaina sortzekotan, lehenik kontuan hartu
beharrekoa honakoa da: euskaraz tradizioa duten egiturek zein kategoria duten
eta zein kategoriarekin elkartzen diren. Honen ondoren, noski, erdal hitza zein
kategoriatakoa den eta aurrizkia zein kategoriari erantsi zaion. (‑gabe‑z,
adibidez, izenondoak baizik ezin dira sortu).
3. Aurrizkiak erdaraz adiera bat baino gehiago izan
dezakeenez, guztietarako ordain bakarra egoki ez izatea gerta daiteke (subgrupo : azpitalde, subarriendo: berrakura).
4. Ahal dela, euskal egiturara jotzea hobe, nahiz beti
izan mailegua osorik hartzeko aukera. Alde honetatik, euskaraz errotua aditz esapidea
bada, ez dago zertan bazterturik itzulinguru den aitzakian (sobrevivir
: bizirik iraun eta ez superbizi).
5. Besterik ezean, edo euskal ordaina oso konplikatua
gertatzen denean, mailegura jo (inkonstituzionaltasun).