AURRIZKIBIDEA
EUSKAL AURRIZKIAK
Jakina denez, oso nabarmena da euskal aurrizkien
urritasuna. Areago, euskal aurrizki deitzen ditugun horietatik batzuk latinetik
edo erromantzetik hartuak ditugu.
• bir‑/ber‑
Partizipioari eransten zaio gehienbat (emankorra) eta
"errepikapena" adierazten du: birberotu, birgaztetu, birjabetu,
birjaio, birjosi, birlandatu, birlandu, birloratu, birsortuΌ berpiztu, berrantolatu, berragitaratu, berraztertu,
berregin, berregituratu, berreraiki, berrerosi, berresan, berreskuratu,
berretsi, berreuskaldundu, berrezarri, berridatziΌ Dena
dela, ez da hau euskarak duen baliabide bakarra: birgaitu/gaiberritu,
berrindartu/indarberritu, erreformatu/eraberrituΌ Beste
batzuetan (bide ihartua) izena izan daiteke oinarri eta "bigarren aldiz
lortzen dena" da adiera orokorra: birbiloba, birgari, birlore,
birraitona, birramama, birramonaΌ Batera
aurrizkia eta atzizkia dituzten 'berronespen' bezalako hitzen egitura hau da:
[berr‑onets(i)] (aditz aurrizkiduna lehenik) + '‑pen'.
• des‑
Partizipioari eransten zaio gehienbat eta
"aurkakoa" adierako aditzak sortzen ditu: desagertu, desbideratu,
desegin, deserrotu, desestali, desitxuratu ('itxuragabetu'), desjabetu,
desobedituΌ Inoiz edo behin
izenondoekin agertzen da: desegoki, desberdin, desleialΌ Eta
batzuetan izenekin: desarrazoin, deserri, desgarai, desoreka, desohore,
desordu, destenoreΌ 'desberdintasun'
bezalako hitzen egitura hau da: [des‑berdin] + '‑tasun'.
• erre‑
Erdal re‑ euskarara egokitua baino ez da. Ekialdekoa
da eta ihartua dago: arraberritu/erreberritu, arrabildu, arrabiztuΌ; arrahaur, arralaba, arralobaΌ
• ez‑
Ukatzeko erabiltzen dugun elementu bera da eta
"ukapena/eza" adierazten du. Izenekin: ezaldi, ezaxola, ezbehar,
ezbide, ezgarai, ezgauza, ezizen, ezordu, ezoren, ezurte, ezusteΌ Izenondo
edota aditzondoekin: ezduin, ezezagun, ezgai, ezikasi, ezikusi, ezjakinΌ