Munduko asmakaririk onena.
Zein ote da munduko asmakaririk onena? Zein tresna gabe ezin da jendea bizi? Galdera horri erantzun nahian inkesta bat egin dute AEBetan, eta emaitza edozein ahoa bete hortz uzteko modukoa da.
Lehenengo bosten artean autoa agertzen da, noski, baita mikrouhin-labea eta ordenagailua ere; telefono mugikorra ere ez da falta.
Baina tresna sofistikatu horien gainetik askoz asmakari sinpleago bat azaldu da: hortzetako eskuila.
Zenbaitek arraroa iritziko dio teknologiarik aurreratuena darabilten tresnen gainetik eskuila agertzeari, baina horren arrazoia ez da zaila ulertzen.
AEBetako telebista-kateetako esatariei begiratu besterik ez dugu hortzei ematen dieten garrantziaz ohartzeko.
Guztiek harro erakusten dituzte hortz zuri distiratsuak.
Nabari da hortz ederrek pertsona bat erakargarriagoa egiten dutena.
Baliteke, hala ere, itxura fisikoa zaindu nahi horren azpian arrazoi primitiboago bat egotea: osasuna.
Hortz ederrak osasun onaren seinale dira, bai AEBetan eta baita gainerako herrialdeetan ere.
Horregatik, hortz osasuntsuak izateko nahia mundu osoan zabalduta dago.
Hortzak garbi izateko ardura ez da gaur goizekoa.
Osasuna eta hortzen higienea aspaldi lotu zituen gizakiak.
Erdi Aroan, Europan, usain gozoko egurrezko txotxak erabili ohi zituzten haginarteak garbitzeko, eta aberatsenek urrezko eta zilarrezko txotxak izaten zituzten.
Lehenengo hortzetako eskuila Txinako enperadore batek asmatu omen zuen 1498an.
Heldulekua hezurrezkoa zuen eta zurdak txerri-ilez eginak.
Europara laster batean zabaldu zen asmakaria.
Familia askorentzat garestiegia zen arren, aurreztu eta bakarra erosten zuten, eta guztiek erabiltzen zuten.
1938an aurrerapen ikaragarria izan zen eskuilaren historian: zurdetako txerri-ileak nylonezko zuntzek ordezkatu zituzten.
Nylonezko zurdak leunagoak direnez, ez dute hortzen esmaltea urratzen.
Heldulekuak plastikozkoak egiteak ere aldaketa handia ekarri zuen, hortzetako eskuilak jende guztiaren eskura jarri baitzituen.
Hortzetako eskuilaren erabilera jendearen artean zabaldu ahala, aurrerapenak gehituz joan dira.
Hain sinplea dirudien tresnak hortzak garbi-garbi uztea lor dezan, teknologiarik aurreratuena erabiltzen da.
Helburu nagusia ahoan geratzen diren janari-hondarrak eta bakterio-plaka ezabatzea da.
Garbitzeko lekurik zailenak hortzen artean eta atzealdean daude.
Gaur egun aukera zabala dago merkatuan.
Adituen esanean, egokienak zurda leunekoak eta heldulekua apur bat kurbatua dutenak dira.
Horretaz gain, erabili behar duenaren ahoaren neurria izan behar dela kontuan diote; haurrek, adibidez, buru txikia duten eskuilak erabiltzea komeni da.
Norberarentzako eskuilarik egokiena aukeratzea ez da erraza, ohiko eskuilez gain, eskuila elektrikoak ere bai baitaude.
Eskuila elektrikoak egiten dituzten enpresen esanean, ohikoak baino askoz eraginkorragoak dira beraien produktuak, hau da, hortzen gainean pilatzen den bakterio-plaka hobeto ezabatzen dute.
Baina beste ikerketa-iturri batzuen arabera, ez dago alde handirik.
Dirudienez, hortzak garbien uzten dituen eskuila elektrikoa da, baina ez edozein eskuila elektriko, buruak aldi berean errotatu eta oszilatu egin behar du.
Bestelako mugimenduak egiten dituzten eskuila elektrikoak ez dira ohikoak baino hobeak.
Kontuan izan behar da eskuila elektrikoak eskuak trebeziaz mugitzeko arazoak dituztenentzat edo hortzak beste norbaitek garbitu behar dizkietenentzat sortu zirela.
Ikertzaileak aspaldi dabiltza eskuila perfektuaren atzetik.
Itxura desberdineko hortz eta haginak daudenez, gutako bakoitzak hagin_mota bakoitzari egokitutako eskuila bat beharko luke.
Arazo hori konpondu nahirik buru bat baino gehiagoko eskuilak eta antzeko beste asmakizun batzuk izan diren arren, gaur egun, eskuila bakarrak funtzio bat baino gehiago bete ditzan bilatzen da.
Horretarako, zurden kokapen geometrikoa aldatuz jokatzen dute, gogortasun desberdineko zurdak eta inklinazio desberdinak erabiliz.
Hortzetako eskuilen aurrerapenean zurdek ematen dute joko handiena.
Esate baterako, oiak urratu gabe hortzak ondo garbitzeko, ertzetan zurda luze eta leunak eta barnealdean zurda motz eta zurrunak dituzten eskuilak daude.
Azken ikerketetan, zurden barnealdean hodiak egiteko aukera aztertzen ari dira, hala, zurdek likido zein gas bat gorde dezakete barruan eta hortzak garbitzerakoan pixkanaka askatu.
Hortzak garbitu ahala bakterioak hiltzen dituen eskuila nahi bada, hodietan likido bakterizida bat sartzen da.
Usain gozoko eskuila nahi izanez gero, usain gozodun substantzia sar daiteke hodietan gas eran.
Zurdek osasunerako ioi onuragarriak izan ditzakete muturretan, edo ultrasoinuak zabaltzeko gaitasuna izan pilatutako janari-hondarrak ezabatzeko.
Berritzaileena eremu elektrikoa sortzen duten zurdak dituen eskuila da, esmaltea kargatzen du janaria itsatsita gera ez dadin.
Etorkizuneko eskuila ohikoen oso desberdina izan daiteke ikertzaile talde baten proiektuak aurrera egiten badu.
Itxuraz xelebre samarra da buruan duten eskuila, ez baitu heldulekurik.
Triku-itxura du: erdigune elastikoa eta inguru osoan zurda txikiak.
Eskuarekin eragin ordez, ahoan sartu eta, txikle baten modura, mastekatuz hortzak garbituko ditu.
Aurrerapenak aurrerapen, bada faktore bat benetan ezinbestekoa dena hortzak ondo garbitzeko, eskuila era batekoa zein bestekoa izan.
Hortzak ongi garbitzeko beharrezkoena gogoa jartzea da.
Eta horretan ikerketa guztiak bat datoz.
Listuaren ekoizpenean eragina duten substantziek bakterioen erasoa bideratzen dute.
Azidoa ekoizten duten bakterioak hortzen etengabeko mehatxu dira.
Ahoak horien aurkako baliabide ederra du: listua.
Listuak hortzak babestu eta, neurri batean, bakterioen erasoen aztarnak konpondu egiten ditu.
Baina 600 botika baino gehiago ezagutzen dira ahoa lehortzen dutenak.
Ondorioz, hartzen duenak ez du behar moduan listua isurtzen eta txantxarra garatzeko baldintzak sortzen dira.
Rochester-eko unibertsitateko Gene Watson dentistak ahoaren osasuna ikertzen egin du bere bizitza profesionala.
Azken emaitzek klonidinarekin saguetan egindako ikerketaren berri ematen dute.
Klonidina odol presioa kontrolatzen duen botika da.
Gainera, ume hiperaktiboak tratatzeko maiz erabiltzen da.
Saguen txantxarra.
Karraskariek txantxarra gizakien antzera garatzen dute.
Beraz, saguetan egokiak diren prebentzio metodoak gizakiongan ere eraginkorrak izango dira.
Klonidina hartu zuten saguek hartu ez zutenek baino zulo gehiago garatu zituzten hortzetan.
Diferentzia % 84 ingurukoa izan zen.
Azken ikerketan taldeak klonidina aukeratu zuen, odol presioarengatik tratamendua jasotzen duten gaixo gehienei ahoa lehortzen zielako.
Botika horrek neurotransmisore kopurua murrizten du, eta listu guruinak ez da behar adina kitzikatzen.
Ez da hori Watson-ek egindako azterketa bakarra.
Atropinak, adibidez, listuaren jarioa murrizten du eta propanololak (bihotzaren tratamenduetan erabiltzen dena) listuaren konposizioa alda dezake.
Portaera horien adibide gehiago dago.
Watsonen iritziz, listuan eragina duen edozein substantzia dentisten ikergai izan beharko litzateke.
«Listuak ahoan sortzen den azidoa neutralizatu egiten du», dio.
«Azukrea jatean, bakterioek ekoizten duten azidoak hortzak desmineralizatzen ditu.
Hondatutako mineral geruza listuak ordezkatzen du».
Aho lehorraren efektuak ez du behar moduko oihartzunik.
Watsonek dio arazoa ohikoa dela adinako jendearengan, askok botikak etengabe hartu behar izaten dituztelako.
Oro har, ondorioz listuaren jarioaren murrizketa gertatzen da.
Ahoa lehorra izateak gaixoa ziklo batean sartzen du.
Askotan, horren ondorioz pertsonak edari azidoak edo azukredunak edaten ditu.
Horrek txantxarra sortzea errazten du.
Listua kolokan.
Botikak ez ezik, Sjogren-en sindromeak (gaixotasun mota bat) eta lepoko minbizia sendatzeko erradioterapiak ere listuaren jarioa eten egin dezakete, listu guruinari kalte egiten diotelako.
Gaixotasun horiek tratatzen dituztenek eta gaixoak zaintzen dituztenek kontuan hartu beharko lukete ahoaren lehortasunak hortzetan duen ondorioa.
Lehortasuna sortzen duten botikak hartzen dituztenentzat, Watson doktoreak hainbat aholku eman ditu.
Hasteko, ahal den neurrian, medikuarekin hitz egin beharko litzateke tratamenduan beste botika motetara jotzeko, dosia txikiagotzeko edo botika hartzeko ordutegia aldatzeko.
Bestalde, hortzak maiz garbitzea, dieta egokitzea eta mokaduak jateari uztea gomendatzen du.
Edonola ere, hortzak garbitzeko fluorra erabili behar da.
Zergatik izaten dugu hats txarra?
Ahoko usain txarrari, hats (edo kirats) ezatsegin horri, halitosia esaten zaio.
Usain txar horrek gero eta gehiago eragiten dio jende askoren bizitza sozial eta profesionalari, eta, horrexegatik, egunetik egunera jende gehiago joaten da dentistarengana, arazo horren garrantziaz jabeturik.
Sarritan, gainera, gerta daiteke pertsona horiek beren hats hori ez sumatzea, sentsibilitate-galera baten eraginez, beren usaimen-sistema osoa usain horretaz ‘blai’ geratzen delako.
Askotan beste batzuek esanda konturatzen dira beren ahotik darien usain txar horretaz.
Zenbat jenderi eragiten dio?
Halitosia aspaldiko kontua da, eta Biblian ere badira arazo horren erreferentzia edo aipamen batzuk.
Bestalde, herrialde primitiboetan soluzio edo erremedio naturalak proposatu izan dira: arrautza-oskola, iltze aromatikoak, sendabelarrak (mendafina, etab.).
Duela gutxi egindako estatistiketan, biztanleriaren ehuneko handi bati erasaten diola ikusi da.
AEBetan, esate baterako, biztanlearen erdiak, gutxi gorabehera, arazo horren kontrako produktu kosmetikoak erabiltzen ditu.
Zergatik gertatzen da?
Hats txar hori ahotik edo sudurretik botatzen dugun airean substantzia sulfuratuen proportzioa gehitzen denean sortzen da.
Eta horren arrazoiak asko izan daitezke: likido gutxi edateak dakarren ahoko lehortasuna, asko hitz egitea, estresa bera eta baita hartutako zenbait botika ere (antsiolitikoak, hipertentsioaren kontrakoak edo antibiotikoak).
Egoera horietan listu-kantitatea ere gutxitu egiten denez, mihi-gaina ez da behar bezala garbitzen, eta ahoan janari gehiago geratzen da.
Ondorioz, mihi-azaleraren eta bakterioen arteko kontaktua areagotu egiten da.
Proteinatan aberatsak diren jan-neurriek, edota gai usaintsuak dituztenek (esate baterako, baratxuria, tipula edo espezieak) ere eragiten dute halitosia.
Baita kafea, tea, alkohola eta, batez ere, tabakoa kontsumitzeak ere.
Hortzoietan arazoak dituzten pertsonetan ere agertzen da usain txar hori, periodontitisarekin batera bakterioek usain txarreko gasak sortzen dituztelako.
Era berean, bestelako infekzioek ere (giltzurrunekoak, biriketakoak, amigdaletakoak) eragiten dute halitosia, eta baita diabetesak ere.
Emakumeen menstruazioarekin edo hilekoarekin batera ere agertzen da, eta baita ahoko infekzioren bat dagoenean ere (txantxarra, flemoiak).
Umeetan, sudurreko arazoek ere izan dezakete ondorio hori, sudurra eta ahoa oso lotuta egoten direlako garai horretan.
Baina arazoa, azken finean, mihiaren gainazala zikina egoteak sortzen du.
Hori dela eta, mihiaren gaina zartatuta duten pertsonek ahoko usain txarra izateko joera handiagoa dute, arrakala edo zartadura horietan hondakinak eta bakterioak pilatzen direlako; hain zuzen, horiek dira substantzia sulfuratuak sortzen dituztenak.
Dena den, bi eratako halitosiak bereizi behar dira: patologikoa bata eta fisiologikoa bestea.
Patologikoan, bakterioek (anaerobioek batez ere) gai lurrunkor sulfuratuak sortzen dituzte eta horiek usain txarra eragiten dute.
Aldiz, halitosi fisiologikoa, aldi baterako usain txarra alegia, esnatzerakoan, edota kafea, alkohola, jaki fuerteak (espeziadunak) edota tabakoa erre ondoren agertzen da.
Nola diagnostikatzen da?
Ahoko usain txarra halitosia dela baieztatzeko, hainbat proba egiten ditu odontologoak:
1.
Pazienteak ahoa 30 segundoan itxita eduki ondoren, kanporatzen duen airea usaintzea da horietako proba bat.
Horrela, usaina sudurretik edota aho_ingurutik datorren bereizi ahal izango du.
2.
Beste proba bat koilararena da.
Mihiaren atzeko aldea koilara batekin igurtzi eta ikusi behar da ea horrela gai horixka bat lortzen den ala ez.
Ondoren, substantzia hori halitosiaren eragilea den ala ez identifikatu behar da.
Zer egin usain txarra kentzeko?
Beste ezeren aurretik, ahoa saneatu behar da, hortzoietako hanturak, txantxarrak eta gainerakoak tratatuz (baleude).
Baina bestelako kausak ere tratatu behar dira: diabetesa, infekzio orokorrak, etab.
Jan-neurriko proteina-kopurua gutxitzea gomendatzen da, jatorduen artean tarte handiak ez egitea, elikagai usaindunik ez ahoratzea eta ur ugari edatea, ahoa gehiegi ez lehortzeko.
Bestalde, kafea, alkohola eta tabakoa uztea, edo bederen gutxiago hartzea, komeni da.
Ahoa ongi garbitzea ezinbestekoa da: hortzak behar bezala eskuilatu behar dira, eta baita mihia ere.
Mihia garbitzeko, eskuila bera nahiz mihi-garbigailua erabil daitezke.
Hasieran, goragalea eragin dezake, baina ez etsitzea eta metodo horrekin jarraitzea garrantzi handikoa da, mihi zikina izan ohi da eta usain txarraren arrazoi nagusia, lehen ere ikusi dugun bezala.
Bestalde, hortzetako pastak edo kolutorioak bakterioen kontrako substantziak edukitzea komeni da.
Produktu horiek betiere dentistaren aginduz erabili behar dira: hasieran egunean bitan, eta adituaren aginduei kasu eginez, pixkanaka dosia gutxituz joan.
Beste soluzio bat usaina disimulatzen duten produktuak erabiltzea izan daiteke, erregaliza edo mentola, esaterako.
Baina horien eraginak gutxi irauten du, eta, gainera, ez dute arazoaren sustraiaren kontra egiten.
Ahoko usain txarrari aurka egiteko jakirik onenak
Ahoa barrunbe itxia eta hezea da, eta, beraz, bakterioak erraz kontzentratu eta ugaltzen dira.
Bakterioak neurriz kanpo ugaltzen direnean, halitosia agertzen da.
Janari batzuk oso baliagarriak dira arazo horren kontra.
Sagarra.
Dentifriko naturala esaten diote.
Otordu bakoitzaren ondotik sagar bat jatea da bakterioak kanporatzeko eta usain txarra kentzeko modurik onena.
Hortzoiak garbitzeko ere aproposa da.
Menda.
Sendabelar honek ezaugarri antiseptikoak dituenez, ahoan pilatzen diren bakterioak uxatzen ditu.
Infusioan har daiteke, edo entsaladan, edo postreetan.
Otorduen ondotik menda-hosto freskoak murtxikatzea ere ideia bikaina da.
Marrubiak.
Garbitzaileak dira, oso freskagarriak eta aromatikoak izateaz gain.
Hortzak eta hortzoiak horiekin igurztea ere oso ona da.
Limoia.
Garbitzailea, freskagarria, antiseptikoa eta desinfektatzailea da.
Zukua hartzea komeni da, hutsik edo urarekin nahiz eztiarekin nahasian.
Dena den, ahoko ultzerak izanez gero, ez erabili limoirik.
Hortz-higienea.
Helburua: aho osasungarria.
Ezinbestekoak dira elikadura orekatua, egunero higiene egokia egitea eta dentistarengana aldian behin joatea.
Gure hortzeria, aurkezpen-txartel garrantzitsua izateaz gain, digestio-aparatuaren lehen zatia da.
Elikagaien mastekatze egokiak, adibidez, urdaileko zenbait arazo saihesten ditu, eta soilik gure atzeko haginak egoera onean badaude egin daiteke.
Ahoaren higiene desegokiak eragin ditzakeen beste arazo batzuk txantxarra, gingibitisa edo infekzioak dira, ahoko patologia ohikoenak, hain zuzen.
Eraginkorra izan dadin, aho-garbiketa modu eta tresna egokiekin egin behar da.
Egunero minutu batzuk horretan baliatuz gero, bizi osorako hortzeria osasungarria eta polita ziurtatzen da.
Komenigarria da dentistari 3 urtetik aurrera ohikotasunez bisita egitea, izan ere adin horretan osatzen da hortzen erupzio primarioa.
Adin horretatik aurrera ohiko kontrolak 6 hilabetean behin egin behar dira, edo urtean behin, gutxienez; halaber, ultzerak, txantxarra, hatsa, hortzoietako odoljarioa, hortz mugikortasuna, txistu-alterazioa, etab.
izaten den guztietan.
Elikadura garrantzi handikoa da ahoarentzat; azukre kariogenikoek (karamelu eta gozokietan daudenek) ahoa kaltetzen dute; barazkiek, aldiz, garbitu eta aho-hortzetako osasuna indartzen dute.
Esneak eta esnekiek kaltzio nahikoa ematen diete hortzei osatzen ari direnean.
Ez ezazu hortzeria behartu fruitu lehorrak puskatuz, eta saia zaitez edari edo elikagai hotz edo beroegiak ez hartzen.
Tabakoak kalte egiten dio ahoaren osasunari, izan ere hortzoien gaixotasuna okerragotzen laguntzen du.
Hortzak eskuilatzearen artea
Saia zaitez hortzak eskuilatzen otordu bakoitzaren ondoren (gosaria, bazkaria eta afaria).
Ez ezazu utz 15 minutu baino gehiago igarotzen otordua bukatu eta hortzak eskuilatzen hasi arte.
Soilik egunean behin garbitu baditzakezu, egin ezazu ohera joan aurretik, izan ere ametsetan gaudenean txistu gutxiago sortu eta mingaineko mugimenduak murriztu egiten dira, eta horrek bakterio-plakak sortzea errazten du, baldin eta aho-higiene egokia egin ez bada.
Aukera ezazu punta biribilduko burua duen hortz-eskuila txikia, hortz guztietara erraz iristeko.
Filamentu leunak eta punta biribilduzkoak izan behar ditu, hortzoietako lesioak saihesteko.
Alda ezazu eskuilaz bi hilean behin.
Erabil itzazu fluorra duten hortzetako pastak.
Esmaltearen egitura indartzen dute eta txantxarra sortzeko aukera %20 eta %40 bitartean murrizten.
Eskuilatu piezak bi edo hiruko multzotan.
Ziurtatu eskuila hortz-azal guztietara iristen dela.
Horretarako, egin ezazu pixkanaka eta ordena bat jarraituz: has zaitez goiko masailezurreko hortzekin eta jarrai ezazu behekoekin.
Hirutik lau minutura bitartekoa da garbitasuna modu ezin hobean egiteko kalkulatzen den denbora.
Garbitu itzazu hortzak leunkiro, eta beti hortzoitik abiatuz, zikinkeria hara ez eramateko.
Gogoan izan indartsuegi eskuilatuz gero, hortzak eta oiak kaltetu eta hortzetako hipersentiberatasuna sorraraz dezakezula.
Ez zaitez mihia garbitzeaz ahaztu.
Mihian bakterio kopuru handia pilatzen da eta, beraz, beharrezkoa da zaintzea aho-osasunari eutsi nahi badiogu.
Garbitzeko, igurtzi ezazu leunkiro aurreraka, hortzetako eskuila edo mihi-garbigailu bat erabiliz.
Hortzetako hariaren erabilera egokia
Zaindu itzazu hortzarteak.
Hortzen artean ia lekurik ez baduzu, erabil ezazu hortzetako haria.
Hortzen artean (hortz galerak eta mugimenduak direla eta) nahikoa leku baduzu, erabil ezazu eskuila interproximala deitzen den eskuila berezia.
Hortzetako hariaren erabilera haurrengan hamabi urtetik aurrera da soilik komenigarria; izan ere adin horretan jada garapen neuromuskular egokia lortu dute teknika eraginkortasunez kontrolatzeko.
Mugi ezazu haria goitik behera hortzaren alboko aldetik.
Ez ahaztu haria azken haginetako alboko aldeetatik pasatzeaz.
Haria erabili ondoren, garbitu ezazu ahoa janari hondarrak edo jausitako plaka hondarrak ezabatzeko.
Txantxarrik gabe...
betiko!
Dentistarenetik sarritan igarotzen denaren ametsa: enpasteak betiko ahanztea.
Errealitatea: Bostonen eta Londresen txantxarraren kontrako txertoak prestatzen ari dira.
Data: bospasei urte.
Txantxarra ahoko infekziorik arruntena da.
Ahoko bakterioek hortzetako esmaltea suntsitzen dutenean agertzen da eta, hortzetako mina eragiteaz gain, poltsikoan ere ematen du min.
Txantxarraren kontra hortzak ondo garbitzea eta urtean behin dentistari bisita egitea gomendatzen da.
Txantxarraren eragileetako bat Streptococcus mutans bakterioa da.
Substantzia likatsu baten bidez hortzen gainazalera itsastea lortzen du eta, azido laktiko kantitate handiak isuriz, hortzetako esmaltea higatzen du.
Bostongo Forsyth Institutuan Streptococcus mutans bakterioaren kontrako txertoa prestatzen ari dira.
Txertoak substantzia likatsuaren sintesirako funtsezkoa den hormona bat suntsitzen du; ez du bakterioa hiltzen, baina hortzen gainazalera itsastea eragozten dio.
Horrela ezin du plakarik sortu eta hortzetako eskuila pasatuta erraz erauz daitezke.
Emaitza onak.
Pertsona helduei txertoa aho-bidez eman diete eta Streptococcus mutans bakterioaren kontrako antigorputzak sortu dituztela ikusi dute.
Laborategiko saguei, aldiz, aerosol moduan sudurretik eman diete, eta horiei ere antigorputzak listuan sortu zitzaizkien.
Dena dela, ikertzaileen ustez hoberena txertoa umetan hartzea da, 18 hilabete eta 3 urte artean.
Izan ere, bakterioak ahoa erabat kolonizatu aurretik suntsitzen badira, txertoak bizitza osorako babesa eman dezake.
Londresko Guy Ospitalean bakterioak zuzenean erasotzen dituzten antigorputzekin ari dira lanean.
Txerto honek ez du behin betiko babesa eskaintzen, urtero hartu beharko litzateke, baina, txerto pasiboa denez, erantzun immunologikorik ere ez du eragiten.
Beraz, seguruagoa da.
Londresko txertoarekin dagoeneko hasiak dira saio klinikoak, baina bi taldeek esan dute 5-7 urte pasako direla txertoak merkaturatu baino lehen.
Izan ere, saio klinikoak finantzatzeko diru-iturriak oso mugatuak dira.
Batetik, hortzetako produktuak egiten dituzten konpainiak ez daudelako txertoekin lan egiten ohituta eta, bestetik, botikak egiten dituzten konpainientzat txantxarra ez delako arazo garrantzitsua.
Transgenikoak txantxarra desagerrarazteko.
Askok esango lioke "agur" betiko dentistari.
Eta, agian, AEBetako konpainia batek horretarako aukera emango du hemendik urte gutxira.
Izan ere, konpainia hori teknika bat garatzen ari da txantxarrik ez izateko, eta orain lortu dute baimena teknika gizakietan probatzeko.
Gizon-emakumeen ahoan bizi den Streptococcus mutans bakterioak irekitzen dio atea txantxarrari.
Bakterio horrek azido laktikoa sortzen du janari-hondarren azukrea metabolizatutakoan, eta azido horrek esmaltea kaltetzen du.
Esmaltean irekitzen den zirrikitutik sartzen dira gainerako bakterioak, eta horrela azaltzen da txantxarra.
Konpainia horrek, baina, bakterioa genetikoki eraldatu du.
Hartara, azido laktikoa sortu beharrean, mutazina 1140 izeneko substantzia bat ekoizten du.
Substantzia horrek ez du esmaltea kaltetzen, eta, bide batez, Streptococcus mutans ez-transgenikoak desagerrarazten ditu.
Horri esker, ez dago txantxarra sortzeko aukerarik.
Orain gizakietan hasiko dira probatzen, eta gutxienez lau urte iraungo du ikerketak.
Hori bai, sakona izango da, musuen bidez transmititzen ote den ere ikertuko dute.
I.
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak.
Foru Aginduak
77/2003 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Osasun kontseilariak emana, Haur eta Gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa garatzen duena.
Apirilaren 7ko 69/2003 Foru Dekretuak, Haur eta Gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzari buruzkoak, hortz-haginetako osasun laguntza oinarrizkoa ziurtatzen die, dohainik, Nafarroan bizi diren 6 urtetik 18ra bitarteko haur eta gazte guztiei, betiere 1988ko urtarrilaren 1etik aurrera jaioak badira.
Foru dekretu horrek finkatutako esparrua dela-eta, foru agindu honen xedea da Programako aho-hortzetako osasun jarduerak eta prestazioak zehaztea, sektore pribatuarekiko itunak egitea eta programan parte hartu behar duten mediku estomatologo edo odontologoak gaitzea.
Horrenbestez, eta apirilaren 7ko 69/2003 Foru Dekretuaren azken xedapenetan lehenbizikoak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1.
artikulua.
Osasun prestazio onartuak:
Apirilaren 7ko 69/2003 Foru Dekretuaren 2.
artikuluan aipatzen diren aho-hortzetako osasun prestazioen barrenean hauek egonen dira:
1. Ahoko osasun egoera diagnostikatzeko azterketa.
Aho barrunbearen osagai guztien azterketa zehatza, estomatologo edo odontologo arduradunak egina.
Horretarako, medikuak kasu bakoitzean beharrezkotzat jotzen dituen metodo diagnostikoak erabiliko dira.
Azterketa erradiografikoa, azterketa honen parte den aldetik, hortz-haginetako patologiaren garrantziak hala aholkatzen duenean eginen da.
Gutxienez urtean ahoko osasun azterketa bat eginen da.
Gutxienekoa hori da, baina profesionalak, beharrezkoa iruditzen bazaio, urtean bi azterketa edo gehiago egitea agindu lezake.
2. Higieneari eta dietari buruzko osasun jarraibideak:
Azterketa diagnostiko guztietan osasun jarraibide batzuk emanen dira ohitura osasungarriak sustatzeko, bai dietari buruzkoak bai ahoko higieneari buruzkoak.
Jarduera hori laguntza hartzen duen pertsonarekin eta haren guraso edo tutoreekin eginen da, aho-hortzetako osasuna zaindu eta hobetzeko arduraz jabe daitezen.
3. Behin betiko haginetako artekak ixtea.
Behin betiko lehenbiziko hagin osasuntsuetako artekak itxiko dira, baldin eta 4 urte baldin badituzte gehienez aterata, "CAOD" indizea zerotik goitikoa denean edo "cod" indizea batetik goitikoa denean, hau da, behin betiko hortzetan txantxarren bat edo behin-behineko haginetan txantxar bat baino gehiago duenean edo izan duenean.
Behin betiko bigarren haginetako artekak ere itxiko dira, baldin eta 4 urte baino gutxiago badituzte aterata, "CAOD" indizea zerotik goitikoa denean, hau da, behin betiko hortzetan txantxar bat baino gehiago duenean edo izan duenean.
Itxiko dira, bestetik, egoera bereziren bat dela-eta txantxarra izateko arrisku handia dutenen behin betiko haginetako artekak ere.
4. Behin betiko hortz-haginak buxatzea:
Behin betiko hortz edo hagin batean txantxarra atzemanik, eta hondamena gelditzerik edo birmineralizatzerik ez dagoela iritzirik, aurrera egiten baitu bixi-bixi, gai iraunkor bat erabiliz buxatuko da, betiere, kasuan kasu, ahalik eta teknika kontserbatzaileenetara joaz hortz-haginik kendu beharrik ez izateko.
5. Behin betiko hortz-haginen mamiaren tratamendua:
Hortz-haginen mamiaren inflamazioak sendabiderik ez badu, eta sendagileak egoki baderitzo, mamian behar den tratamendua eginen da.
6. Behin-behineko eta behin betiko hortz-haginak ateratzea:
Mamiaren tratamendua egitea egokia ez den kasuetan, hortza edo hagina aterako da.
Halaber, behin-behineko hortz-haginak kenduko dira, beharrezkoa baldin bada.
Ortodontziaren ondorioz hortz-haginak atera beharra prestazioetatik kanpo geldituko da.
7. Behin betiko hortz-haginen tratamendu periodontala.
Terapia periodontalaren barrenean, baina ez arrazoi estetikoengatik, hauek eginen dira:
Profilaxia: pigmentazio estrintsekoa edo lertzo biguna kentzea eta/edo hortz eta haginen azala garbitzea, eskuilaz edo kopaz eta profilaxirako oreaz.
Tartrektomia: lertzo gogorra kentzea, ultrasoinuak erabiliz edo erabili gabe, eta, azkenik, azalak garbitzea.
8. Aho-hortzetako larrialdien tratamendua:
Helburu nagusia mina kentzea izanen da; behin betiko hortz-haginak badira, tratamendua osoa izanen da, behin-behineko hortz-haginen kasuan, berriz, tratamendu aringarria besterik ez da eginen (botika bidezko terapia, aldi baterako ebakuntza edo mina ematen duen hortza kentzea).
9. Tratamendu bereziak:
9.1.
Aho-hortzetako laguntza mota honetan, 69/2003 Foru Dekretuaren 2.
artikuluko 9.
puntutik 12ra bitartean aipatua, tratamendu multzo hauek barnean gelditzen dira:
Behin betiko ebakortz eta letaginen tratamendua, malformazioren bat dagoenean edo istripuen ondoriozko traumatismoetan, deusetan ukatu gabe, bigarren kasu honetan, hirugarrenek tratamenduaren gastua ordaindu beharra izan lezaketela.
Fluoruroaren aplikazio topikoa.
Ahoko kirurgiako ebakuntzak: apizektomia/kistektomia, atera gabeko edo erdizka ateratako behin betiko hortzen exodontzia, supernumerarioen exodontzia, aldi baterako hortz-haginen exodontzia ostektomiarekin, fenestrazioarekin eta ehun bigunen josturarekin.
Protesien tratamenduak behin betiko hortz-haginetan: behin-behineko eta behin betiko koroak eta hortz-ondo itsatsia.
9.2.
Aurreko puntuak aipatzen dituen tratamendu bereziak Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuak ordainduko ditu, zuzenean, zerbitzu edo egintza medikoak.
Nahitaezkoa izanen da, tratamendua fakturatu ahal izateko, aipatu erakunde autonomoko Aho-hortzetako Osasunaren Unitateak aurretik adostasuna adieraztea, salbu eta larrialdiko tratamendua denean.
Osasun arrazoi hutsez atzeratu ezin den tratamendua besterik ez da hartuko larrialdikotzat.
9.3.
Tratamendu bereziak, 9.1.
atalean aipatutako lau tratamendu multzoetakoak, honako hauek dira:
a) Apizektomia/kistektomia (atzeranzko buxadurarekin edo gabe).
b) Apikoformazioa.
c) Behin-behineko koroak:
Behin-behineko koroa, dentistak egina: dentistak berak egindako koroa, material akrilikoz edo antzeko materialarekin, hortz baten tailatuaren eta protesikoa egiten ari den koroa behin betiko baten zementazioaren artean jartzen dena.
Behin-behineko koroa, protesikoak egina: aurreko kasuan bezalaxe, baina protesikoak egina.
d) Behin betiko koroak:
Atzeko sektorean.
Txantxarraren eta/edo malformazioen tratamendu gisa, koroaren parte handi bat hondatua dagoela-eta koroa oso bat jartzea bidezkoa denean, metalezko koroa soil bat sar liteke prestazio arrunt bezala.
Prestazio hau gaixoa 12 urtetik goitikoa denean baizik ezin izanen da eman.
Aurreko sektorean.
Irizpide bera aplika liteke aurreko sektorean.
Traumatismoak ere sartzen dira oraingoan, eta kasu horretan erretxinazko edo metal-erretxinazko koroa erabil liteke, zein ere den gaixoaren adina.
e) Endodontzia.
f) Atera gabeko edo erdizka ateratako behin betiko hortz bat ateratzea, foru agindu honen 2.4.
artikuluan ezarritakoa deusetan ukatu gabe.
g) Supernumerario bat ateratzea.
h) Behin-behineko hortz edo hagin bat ateratzea, ostektomiarekin.
i) Fenestrazioa, ortodontziagatik egiten dena izan ezik.
j) Aurreko hortz-taldearen ferulizazioa.
k) Fluorizazio topikoa txantxarra izateko arrisku handia dagoenean (populazioaren % 5 inguru).
Horretarako ondoko taulan ageri diren irizpideak erabiliko dira, deusetan ukatu gabe gaixoa txantxarrak aise ateratzeko moduan den egoera bereziak (salbu eta ortodontzia aparatua eramatea).
Gehienez fluoruro aplikazio pare bat eman dakizkioke gaixoari urtean.
ADINA COD INDIZEA CAOD INDIZEA
6 urtetik 09ra 6 O 2
10 urtetik 12ra - 4
13 urtetik 15era - 5
16 urtetik 18ra - 6
l) Frenektomia.
m) Berregite-lan handia.
Ondoko tratamenduak hartuko dira halakotzat (aurreko talde iraunkorrean):
Traumatismoagatik: koroaren herenetik goitiko haustura horizontala berregitea, tratamendu endodontikoaren beharra izan duena.
Malformazioagatik: koroa osorik berregiteko lana, material estetikoarekin.
n) Metalezko hortz-ondoa, itsatsia eta sustraibakarra: protesikoak egindako metalezko pieza, koroari eutsiko dion hortz bat berregiteko erabilia.
o) Erro barreneko bernoa, aurretik egina.
p) Behin-behinekoa, erretxinazkoa: mekanismo akrilikoa, gune-eusle gisara erabilia traumatismoen ondoriozko hortz-galeretan (aurreko hortz iraunkorrak).
q) Pulpotomia.
r) Berregiteko lana: halakotzat hartuko dira, aurreko hortz iraunkorren berregiteak, traumatismo eta malformazioen ondoriozko lesioengatikoak, "berregite handiak" izeneko atalean sartutakoak izan ezik.
s) Mamiaren zuzeneko estaltzea.
t) Hortz-haginak berriz ezartzea.
u) Ehun bigunen jostura, salbu eta aurreko tratamenduren baten parte direnak.
2.
artikulua.
Kanpo gelditzen diren osasun prestazioak:
1.
Behin-behineko hortz-haginen zaintzea, salbu eta azterketa diagnostikoa, erauzketa ez ortodontzikoak eta larrialdiak.
2.
Hortz-haginak ezartzea.
3.
Ortodontzia lana, bai diagnosian bai tratamenduan.
4.
Korden exodontzia, bi egoera hauetan izan ezik:
a) hantura edo kistea izatearen sintomatologia dagoenean.
b) sintomarik gabe ere, erdi atereak edo atereak daudenean, posizio mesioangeluarrean edo horizontalean.
5.
Haur eta Gazteen Aho-hortzeko Osasun Laguntzaren Planetik kanpo dauden prestazioen ondorioz edo horietarako behar diren ebakuntzak.
3.
artikulua.
Sektore pribatuarekiko itunak egitea eta gaikuntza:
1.
Sektore pribatuarekiko itunak, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 77.
artikuluko eta hurrengoetako aurreikuspenen arabera, epe batzuei segituz eginen dira, eskaintza orokorraren bidez eta Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritako betebeharrekin bat.
2.
Estomatologo edo odontologo bat baino gehiagoko kontsulta edo klinikekin egin daitezke itunak, betiere programaren aho-hortzetako laguntzarako proposatutako profesionalek betetzen badituzte Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuak horretarako gaitzeko jarritako baldintzak.
3.
Hortzetako kontsulta edo klinikek Nafarroako Foru Komunitatean egon behar dute nahitaez.
4.
Gaikuntza lortzeko, laguntza eman behar duen profesionalak baldintzak hauek bete behar ditu:
a) Odontologo titulua edo estomatologiaren arloko mediku titulua izatea, legeria indardunaren arabera jarduera profesionalerako bidea ematen diona.
b) Lanbide Elkargoei buruzko legeria indarduna betetzea.
c) Frogatzea aho-hortzetako laguntza eskaini behar duen kontsulta edo klinikak, foru agindu honek eta 69/2003 Foru Dekretuak aipatuak, honakook dauzkala:
Osasun zentro gisara funtzionatzeko baimena, Osasun Departamentuko Osasun Laguntzaren Zerbitzuak emana.
Aho-hortzetako osasun laguntzaren programaren barrenean dauden prestazioak egiteko tresneria.
d) Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuko Aho-hortzetako Osasunaren Unitateak aldian-aldian antolatzen dituen eguneratze-ikastaroetan parte hartzeko hitza ematea.
e) Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuak ematen dituen jarraibide eta aholkuak betetzeko hitza ematea.
f) Itunaren Administrazio Klausula Partikularren eta Teknikoen Pleguek ezartzen dituzten gainerakoak.
4.
artikulua.
Dentista hautatzeko askatasuna:
1.
Gaituta dauden odontologo eta estomatologoen zerrenda emanen zaie programaren onuradunei, libre aukeratu dezaten nahi dutena, foru agindu honen 5.
artikuluan ezarritakoa deusetan ukatu gabe.
2.
Guraso edo tutoreek gaixoaren aho-hortzetako laguntzaren fakultatibo arduraduna aldatzeko eskatzen ahal diote Aho-hortzeko Osasun Unitateari.
5.
artikulua.
Fakultatiboak gaixoak onartzeko prozedura:
Mediku estomatologo edo odontologoek eskubidea dute Aho-hortzetako Osasun Unitateari jakinarazteko ez dizkiotela osasun zerbitzuak eman nahi gaixoren bati, eta gaixo berriak ez hartzeko eskubidea ere izanen du, betiere halako kasuetan:
Aho-hortzetako laguntza eskatzen den urteko urtarrilaren 1aren aurreko 24 hilabeteetan, gaixoa programaz baliatu ez bada.
Gaixoa, aurretik abisatu gabe, hartutako azkeneko bi hitzorduetan agertu ez bada.
Gaixoekin edo beren arduradunekin liskar larririk baldin badago.
Halako kasuetan, Aho-hortzeko Osasun Unitateak, egoera azterturik, Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuaren sareko aho-hortzetako kontsulta batera bidal dezake gaixoa, eta bertan eginen dira behar diren tratamenduak, programak bere gain hartzen dituenetatik.
Geroago, gaixoaren arduradunek askatasunez hautatuko dute dentista, programakoen artean.
6.
artikulua.
Halaber, Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzaileak finkatuko ditu Haur eta Gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa ezarri, garatu eta ebaluatzeko behar diren kontrol eta kalitate bermerako baliabideak.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indarrik gabe gelditzen dira foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, bereziki osasun kontseilariak 1991ko otsailaren 18ko Foru Agindua.
AZKEN XEDAPENA
Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren lehenean. Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.
C3212923
Haragia jaten hasi zenean ez zuen fisiologia egokitu behar izan, teknologia baizik.
Historiaurreko gizakiaren elikadura motak aldaketa nabarmenak izan ditu.
Lehenengo gizakien elikadura hortzen fosiletan azter daiteke.
Ohiko azterketa da paleoantropologian.
Tanzanian hartutako hortz fosildu batzuk dira aztergai.
Arkansasko unibertsitateko Peter Ungar antropologoak orain arte ikusi den hortzen erabileraren probarik zaharrena aurkitu du.
Aurkikuntza Tanzanian izan da, Olduvai haizpitarteko amildegi batean.
Ikertzailearen ustetan, horrek antzinako gizakien elikaduraren azterketetan lagun dezake.
Orain Ungarrek American Association of Physical Antropology erakundean aurkeztu ditu seinaleak.
Peter Ungarrek eta Fred Grine-k, Arkansasen; Mark Teaford-ek, Johns Hopkins unibertsitatean, eta Alejandro Perez-ek, Bartzelonako unibertsitatean, hortzak aztertzen dituzte, Homo generoaren elikaduraren eboluzioa argitu nahian.
Gainera, ikerketa mota horiek eta dietarekin zerikusia duten gaur egungo osasun arazoak beharbada erlazionatu daitezke.
Arrastoak agerian.
Hortzak Mary Leakey antropologoak atera zituen Tanzaniako aztarnategitik.
Datazioa egin, eta duela 1,8 milioi urtekoak zirela ikusi zuten.
Ungar eta bere lankideek garbitu zituzten.
Lan horretan ari zirenean arrasto arraroak ikusi zituzten fosilaren gainazalean.
Mikroskopio zehatzetan begiratu zituzten arrastoak.
Lerro txiki eta paraleloak ziren.
Marka horiek garbi uzten zuten antzinako gizaki hori zorroztutako tresnaren bat hortzen artean sartzen saiatzen zela maiz.
Ungarren iritziz, bazkalondoko zotzaren erabileraren lehen aztarnak dira.
Oso zorrotza izan behar zuen tresna horrelako lerroak eragiteko.
Seguru asko hezurren zatiak edo harritxoak erabiliko zituzten lan horretarako.
Zotzen erabilera Homo generoan aurkitu dira soilik.
«Ez dut beste arrazoirik ikusten halako seinaleak hortzetan uzteko», dio Ungarrek «Giza jokaera da erabat, Homo generoarena».
Jokaera hori ez da gaur egungo tximinoengan ikusten.
Txinpantzeek batzuetan makilatxoak beste zerbait egiteko erabiltzen dituzte, baina ez zotzen lana egiteko.
Ungarrek uste du zotz moduko tresna horiek erabiltzen hasi zirela gizakion dietan haragia gehitu zen garaian.
Zientzialariak gizakien haragi jate horren probak hezurretan aurkitu izan dituzte, hau da, jaten zituzten animalien hezurretan ebakidurak ikusi dira.
Jada ohitura eginda
Oraingo honetan haragi jatearen frogarik zaharrena aurkitu da, eta, gainera, esan daiteke jandako haragi kantitatea handia izan behar zuela, horrelako seinaleak luzaroan irauten duen ohiturak bakarrik uzten baitu.
Gure hortzak ez daude haragia jateko diseinatuta.
Beraz, gure arbasoek zotzen erabilera nahitaezkoa izango zuten.
Atapuercako aztarnategian ere higatutako hortzak aurkitu eta aztertu dira.
Esan beharra dago aztarnategi horretan aurkitutakoa ez dela hain zaharra, baina Europako zaharrena bai.
Europan dagoen klimatologia gogorrari aurre egiteko ezinbestekoa zuten gizakiek haragia.
Aurkitutako hortzetan nabaria da.
Dena den, beste modu batzuetako erabilera ere igarri dira Atapuercako gizakien hortzerietan.
Adibidez, larrua lantzeko erabiltzen zituzten aurrealdeko hortzak gizaki haiek.
Hortz-haginen higienea.
Zientzia-fikziozko filmetan ere ez da horrelakorik ikusi; ezin imajina genezakeen teknologia berriek horretarako aukera emango zutenik.
Eta, hala ere...
egin daiteke.
Estatu Batuetako ikertzaile batzuek lortu dute....
zer eta giza organoak inprimatzea!
Ahoko patologiari jende artean ez zaio behar adina garrantzi ematen.
Eta, ahoko eritasunak, hain zuzen, min-sortzaile moduan kontsideratu dira orain arte, eta ez osasunerako kaltegarri bezala.
Hala ere, gaur egun, ahoko patologiari gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio.
Izan ere:
Ahoko eritasunek min handia ematen dute.
Txantxarrak eta gorputzeko eritasun batzuek (adib.
nefritisak, endokarditisak, erreumatismo poliartikular akutuak, etab.ek) harreman estua dute.
Ahoko patologiaren tratamenduak garestiak dira.
Prebentzioa ere ez da merkeegia, baina prebentzioan gastatzen den pezeta batek 25-50 pezeta aurrezten ditu tratamenduan.
Eskola-absentismoaren kausa dira oso sarri.
Hortz-haginak
Janariak murtxikatzean, janari hauek ebaki eta zatikatzeko erabiltzen den aparatua hortzek eta haginek osatzen dute.
Hortzeria ezberdinak
Gizakian eta ia ugaztun guztietan bi hortzeriamota bereizten dira:
ESNE-HORTZERIA, hortz eta hagin erorkorrak
Jaio ondorengo seigarren-zazpigarren hilabetean hasten dira ateratzen.
Bi urte eta erdirako denak agertu ohi dira.
20 pieza dira eta iraunkorrak baino txikiagoak eta zuriagoak izaten dira.
BIGARREN HORTZERIA, IRAUNKORRA edo BEHIN-BETIKOA
Aurreko hortzeria poliki-poliki ordezkatzen du
Sei urterekin lehenengo atzeko hagina sortzen da.
Zortzi urterekin hortzak (ebakortzak, erdikoak gero albokoak)
Hamar urterekin aurreko haginak agertzen dira.
Hamaika urterekin letaginak
Hamabi urterekin agertzen da atzeko bigarren hagina.
Hamazortzi urterekin azken hagina edo zuhurragina
Guztira 32 pieza dira.
Hortz-motak
EBAKORTZAK.
Ertz zorrotzak dituzte, janariak ebakitzeko.
LETAGINAK.
Hauek ere janariak ebakitzeko dira.
AURREKO HAGINAK (PREMOLAREAK)
Janariak birrindu eta zanpatzeko
ATZEKO HAGINAK (MOLAREAK)
Esne-hortzeria: 2 ebakortz, 1 letagin, 2 hagin (masailezur-erdian)
Behin-betiko hortzeria: 2 ebakortz, 1 letagin, 2 aurreko hagin eta 3 atzeko hagin masailezur-erdi bakoitzean
2-1-2 (5 x 4 = 20 pieza)
2-1-2-3 (8 x 4 = 32 pieza)
TXANTXARRA
Bizkaian, Osasun-Plangintzako talde batek egindako ikerketa batean, Berrizeko populazioan, 1977-78an, datu hauek lortu ziren:
Zer da txantxarra? Hortz-haginen asaldu edo nahasketa bat, eritasun bat; behin sortu ondoren, kanpo aldetik hortzaren barne alderaino doana.
Tratamendurik gabe gaitz honek ez du irtenbiderik eta hortza guztiz txikitu eta apurtzeraino joango da.
Eboluzioan badira zenbait fase:
HASIERAKOA.
Esmaltearen txantxarra: mantxa iluna, ez dago minik.
EGOERAKOA.
Hotzak, beroak, azidoak eta azukreak mina dakar.
Dentina ere ukitua dago.
Hortza ukitutakoan ez du minik ematen, baina zuloa ukitutakoan bai.
KRONIKOA.
Gaitza kroniko bihurtzen da, hortz-mamia ukitzeraino.
Hantura ere ager daiteke.
Nola sortzen da txantxarra? 4 faktore aipatuko ditugu: BAKTERIOAK, SUSTRAI egoki bat (azukrea), ESMALTEA eta DENBORA.
Bakterioek (estreptokokoek batez ere) azukrea deskonposatzen dute, azidoa sortuz.
Azidoak esmaltea "jan" egiten du eta esmalte hau urtu ere egin daiteke denbora luzez gertatuko balitz.
Sustraia + Bakterioak + Ukipena + Azukreak = =TXANTXARRA
2 urteko haurretan %10ek txantxarrak ditu.
3 urteko haurrak, %40k txantxarrak ditu.
4 urteko haurretan, %55ek txantxarrak ditu.
5 urteko haurretan, %75ek txantxarrak ditu.
Gauza bera ondoren: 6-8-10-12 urterekin %20, %60, %85, %90.
Eskualde geografikoek ere ezberdintasun handiak dituzte.
1971n, txantxarrik gehien zituzten probintziak, proportzioan noski, hauek ziren: Loroño, Araba, Soria, Asturias, Nafarroa, Palentzia, Santander, Zaragoza, Gipuzkoa, Malaga, Huelva, Granada, Avila, Caceres eta Salamanca.
Prebentzioa
Gaur egun gure esku dauzkagun prebentzio edo tratamendu-neurri guztiak lehenago aipatutako faktore horien gain dihardute.
BAKTERIOen aurka.
Txertoak, antiseptikoak.
SUSTRAIAren aurka.
Jan-neurri egokia (azukreak gutxituz) eta ahoko garbitasuna (hortz-plaka deuseztatuz).
ESMALTEAn.
Fluorra, esmaltea gogortuz eta oreztapena (edo enpastea) esmalte izorratua kentzeko.
Ondoren bide horietako batzuk aztertuko ditugu.
JAN-NEURRI EGOKIA
Inork ez du ukatzen gaur egun azukreek txantxarraren sorreran duten eragina.
Herri atzeratu edo gutxi garatutakoren bat garapen bidean sartzen denean, bere elikadura ere guztiz aldatzen da: ohiturak, propaganda, ...
azukrearen kontsumoa asko hazten da eta honekin batera txantxardunen kopurua ere izugarri handitzen da.
Horregatik txantxarra zibilizazioaren gaitz bezala kontsidera daiteke.
Zenbait herri ez industrializatutan, orain urte batzuk eritasun hau ez zen ia ezagutu ere egiten.
Kontutan hartzeko beste faktore bat, propagandak, etab.ek batez ere umeengan duten eragina da: gozoak, edari azukredunak, txikleak,...
Oso garrantzitsua da bestetik azukredun jakiak egunero zenbat aldiz erabili edo kontsumitzen diren jakitea.
Hobe da azukre-kopuru berdina behin ahoratzea, egunean zehar bizpahirutan banatzea baino.
Azukre-mota ezberdinek duten itsaskortasuna.
Azukre solidoak itsaskortasun txikiagoa du azukre likidoak baino.
Adibidez sagarrak eta antzeko fruituek itsaskortasun txikiagoa dute toffee-itxurako karameluek baino.
Hori dela eta, azukre hori kanporatzea askoz zailagoa da.
Kontutan hartzeko beste puntu bat zera da: janariek duten sakarosa-kontzentrazioarena.
Ahal dela, sakarosa-kontzentrazio txikia duten janariak hartu behar lirateke (alde honetatik ere fruituak zerealak baino askoz hobeak dira).
Edo, bestela, sakarosaren ordez beste goazkin batzuk erabili (xilitol, sorbitol, etab.).
Suitzan, adibidez, erabiltzen dira.
Propagandari dagokionez, agian lege aldetik nolabaiteko neurri mugatzaileak hartzea eska liteke.
Umeentzat azukreen ordez, gomendagarriak diren jakiak, pipak, palomitak, erregaliza, arto errea, etab.
aurkeztea hobe da.
HORTZEN GARBITASUNA
Txantxarraren aurka ez du neurri honek gehiegizko eraginkortasunik.
Hortzak garbitzen
3 4 urtetik has daiteke: hasieran gurasoen laguntzaz, teknika ongi ikasten duten bitartean.
Geroxeago, bakarrik egin dezakete.
Jan-ondoren, aldi bakoitzean garbitu behar genituzke hortz-haginak.
Baina batez ere gauean, afaldu ondoren; azukreak eta beste elikagaiek denbora luzeagoa edukiko baitute hortz-plaka osatzeko.
Hortzak eskuilatzeko teknika egokiak asko dira.
Hemen posibilitate bat emango dugu; beste guztiak adina balio duena:
Lehenbizi eskuilatze BERTIKALA
ondoren AZALERA OKLUSALA garbitu
gero HORTZARTEKO ILDOAK
azkenik, ZETAZKO HARIA erabili.
Arrazoi askogatik, hortzak pigmentaturik ager daitezke.
Ikus ditzagun arrazoi horietako nagusienak:
Burdina duten medikazioak edo tetraziklinak hartzeagatik
Epitelio-hondarrak.
Hortza ateratzean irteten dira.
Elikagaiak, koloratzaileak etab.
erabiltzeagatik.
FLUORRA
Lehen 12-14 urteetan fluorra esmaltera batzen da eta honi esker, esmaltea erresistenteago egiten da.
Hortza eratzen eta sortzen ari den bitartean fluorra ahotik eman daiteke, horrela irentsiz.
Badira fluorra eta bitaminak dituzten pastilak: VITAGAMA FLUOR (farmaziatan salgai).
Badira fluorra bakarrik duten pastillak ere (ez daude salgai gure artean): ZIMAFLUOR, adibidez.
Geroxeago, hortza sortua dagoenean, fluorra ez da dagoeneko esmaltera batzen, eta horregatik aplikazio topikoak egin daitezke fluorrezko gela deituarekin.
Aplikazio hauek, oraingoz dentistak egiten ditu; 4 sesiotan (astean edo hilean behin) eta handik urtebetera beste sesio bat.
Urradura, fluorra esmaltearekin kontaktuan jar dadin.
Hortzak ongi lehortu.
Gela hori esponja bat bailitzan 5-10 minututan hor eduki, hortza ukituz.
Fluorra esmaltera, bide desberdinez iritsi daiteke.
a) URAREN BIDEZ
Hau da biderik onena eta merkeena.
Ez da konplikaziorik dagoenik frogatu.
Jende guztiarengana helduko ginateke horrela.
Eusko Jaurlaritzak, badirudi, ORTUELLA herri pilotu bezala hartuz, ura fluoratzeko asmoa duela.
Horrela egin ez daitekeenean, ESKOLETAN egin daiteke.
Bide honetatik egun osoan zehar iristen da fluorra esmaltera (ahoa eta hortzak garbitzerakoan, janariekin, etab.).
Fluorraren kontzentrazioa neurri batzuen barnean mantendu beharra dago, tenperaturaren arabera.
Normalean onartzen den kontzentrazioa parte bat milioikoa da (1 ppm).
Honek, planta eta instalazio bereziak eskatzen ditu.
Horregatik ura fluoratzea ez da partikular batek, bere kasa, egin dezakeen zerbait.
b) GATZ FLUORATUZ
Bide hau Suitzako zenbait kantoitan erabilia izan da.
c) FLOUR-PILULEZ
Aurreko bide orokorrak posible ez direnean edo gure kasuan bezala lege aldetik ematen ez direnean, fluorra zuzenean hortz-esmaltean aplikatzen da.
Nola?
AHO-IRAKUZKETAK (irakuzketa) eginez, fluorra duten soluzioz.
Fluorra duten HORTZOREAK erabiliz: merkatuan 10etik 9 horrelakoak dira.
Aplikazio topikoak eginez (lehen ikusitakoak)
Hona hemen, Osasun-heziketako ekintza baten eredu bezala Eusko Jaurlaritzak eskolako hortz-higieneari buruzko kanpaina hasi eta gero gurasoei bidalitako gomendioen testua:
Zure seme/alabari hortzak eta haginak nola zaindu behar dituen erakutsi zaio, bizitza guztirako iraun behar dute eta.
Lagun iezaiozu, bada, etxean jan ondoren garbitu behar dituela gogoratuz; gauean batez ere.
Ez ahaztu agian lehen zeuk eduki ez zenituen aholku edo kontseilu hauek orain zuretzat ere onuragarriak izan daitezkeela.
Zure aho-higienea zain ezazu zeuk ere.
6 urterekin zure seme/alabak badu betiko izango den hagin bat.
Bizitza guztirako manten dezan ahaleginak egin behar dituzu.
Gogora iezaiozu zure seme/alabari asteazkenetan ikastetxean hortzari indarra emango dion FLUOR-konposatu batez ahoa garbitu behar duela.
Xehetasun bezala eskimalek bigarren mundu-gerra arte txantxarra zer zen ere ez zutela ezagutzen esan daiteke.
Zibilizazio deituarekin lehen harremanak eduki zituztenean, honek dakartzan produktu kaltegarri guztien eraginez "HAGINEKO MINA" hitza asmatu beharrean aurkitu ziren.
AHOKO OSASUNA TRATAMENDU ONKOLOGIKOA JASOTZEN DUTEN HAURRENTZAT.
Ahoa batzuetan tratamendu onkologikoan dabiltzan haurretan arazo iturria da, ez soilik buruan eta lepoan tumoreak dituzten gaixoentzako, urrunago dauden tumoreak dituztenentzako ere bai.
Buruko edo lepoko erradioterapia jasotzen dutenetatik ia guztiek izaten dituzte arazoak ahoan.
Gutxi gorabehera kimioterapiarekin tratatutako gaixoen %50-ak ere ahoko arazoak izaten dituzte.
Ahoko arazo hauek jateko, hitz egiteko eta listua kontrolatzeko gaitasunari eragiten die eta arazo garrantzitsu eta iraunkorren iturburu izan daitezke.
Haurren tratamendu onkologikoko kimioterapia eta erradioterapiak zenbait kasutan ekidin daitezkeen hortzetako malformazioak sortu ditzakete.
Garrantzitsua da azpimarratzea haur minbiziaren tratamenduarekin zerikusia duten ahoko arazo ugari ekidin edo murriztu daitezkeela aurretiaz zainketa egokia eginez eta tratamenduak irauten duen bitartean zein ondoren erabilitako teknika prebentibo batzuen bitartez.
Gozokiak goxoak dira baina hortzetarako arriskutsuak dira.
Garrantzitsua da haurrak azukre gehiegi dituzten janari eta edari gutxi hartzea.
Gozoki gutxiago jateaz gain, egunean gutxiagotan jan beharko ditu.
Gozokiak jaten baditu, onena postre gisa jatea da.
Janarien bitartean gosea badu, hobe da txantxarra sortzen duten elikagairik ez jatea: fruitu lehorrak, frutak, barazkiak, esnea eta zuku naturalak.
Garrantzitsua da haurrak janarien bitartean azukrea hartzen duen bakoitzean hortzetan txantxarra sortu daitekeela jakitea.
Ahoa fluordun pastarekin eskuilatzea onuragarria da hortzetarako eta oietarako.
Ahoa egoki eskuilatu behar da egunean 3 aldiz (janari nagusi bakoitzaren ostean) gogortasun ertaina duen haur-eskuila eta hortzetako fluordun pastarekin.
Gurasoek eskuilatzean gainbegiratu eta lagundu behar dute edo agian beraiek eskuilatu beharko dute.
Haurrek ahoa garbitu behar dute pasta irentsi gabe, horregatik 2 urtetik beherako haurrei pasta gabeko eskuilatzea egingo zaie.
Batzuetan, oiak handiturik edo odoletan daudenean, haurrak eskuila biguna erabili beharko du.
Eskuilatu ondoren kolutorioarekin ahoa garbitzea oso garrantzitsua da.
Fluordun irakuzleak, fluordun pastak bezala, garrantzitsuak dira txantxarrak ekiditen laguntzen dutelako.
Haurrak egunean hiru aldiz garbitu dezake ahoa, eskuilatze bakoitzaren ostean, kolutorio tapoi edo koilaratxo bat hartu eta ahoan minutu bat edukiz.
Haurrak irakuzia bota egin behar du eta ez irentsi.
6 urtetik beherakoetan eskuila likidotan bustiko da eta hortzetan samurtasunez igurtzi.
Gero ez da ahorik garbitu behar ez eta elikagai edo edaririk hartu behar hurrengo 30 minutuetan.
Fluordun gelek hortzak indartzen dituzte txantxarren aurrean.
Tratamenduan erradiazioak hartzen dituztenek, fluordun gela eman behar dute dentistak egindako ontzien bitartez.
Gauean oheratu aurretik hortzak garbitu ondoren, fluordun gela daramaten ontziak ezarri behar dira dentistak azaldutako moduan.
Haurrak ontziak jasaten ez baditu, eskuila bigunarekin eman behar da.
Ahoko arazoak ekiditeko oso garrantzitsua da aldizka dentistarengana joatea.
Dentista aho-osasunaz arduratzen den profesionala da eta haur bakoitzean egin behar diren prebentziozko tratamenduen eta tratamendu sendatzaileen arduraduna da.
Horregatik oso garrantzitsua da, profesionalak emandako eredua jarraituz tratamenduaren aurretik, tratamenduak iraun bitartean eta ondoren joatea.
"Zure ahoaren osasuna oso garrantzitsua da ".
Haurren tratamendu onkologikoak kirurgia, erradiazioak eta sendagaiak bezalako aspektuak barne hartzen ditu.
Badakigu tratamendu hauetako batzuek ahoan arazoak sor ditzaketela, batez ere hortz eta oietan.
Arazo hauek murriztu edo ekidin daitezke tratamendu aurretik, honek iraun bitartean eta ondoren egin beharreko ahoko zainketa baten bitartez.
Zainketa hauek nagusiki txantxarren sorrera eta oien hantura ekiditera zuzendurik daude.
Ahoan ere estetikak geroz eta garrantzia handiagoa du.
Hortz tratamenduetan asko aurreratu den arren, dentistek azpimarratzen dute prebentzioa dela soluziorik onena, norbere hortzei kontu egitea.
Hori sinple eta merke egin liteke: gozoa kontrolatu, ondo garbitu eta urteko azterketa.
Odontologia ere gizarte ohiturekin batera doa eta ahoko patologien tratamenduetan estetikak geroz eta garrantzi handiagoa hartu du.
Gaur egunean, hor dago, hain zuzen ere, dentisten lanaren erronka nagusietako bat: hortzetako tratamendua eginda, ahoa natural gelditzea, begira ez antzematea.
Jakina, estetikak funtzionaltasuna ere kontuan izan behar du, eta biak elkarri lotuta joan beharrekoak dira.
Odontologoak, ordea, ez du hortzekin bakarrik lan egiten.
Ahoa bere osotasunean hartzen du, eta zerbitzuak patologia mota asko tratatzen ditu: hortzetako arazoez gain, ahoko hezur eta oiei dagozkienak, goiko eta beheko hortzen arteko disfuntzioei dagozkienak, aho barruko haragien patologiak, kisteak, alterazio eskeletikoak, tumoreak (detektatu) eta abar.
Osotasunaren kontzeptu horrek aho barruko osasunean ere eragin zuzena du: aho zati batean gertatzen denak aho guztian du eragina.
Hortz bat atera eta berririk sartu ezean, hortz guztiak mugitu egiten dira, beste hortzei lan gehiago egin arazten zaie, hezurra gastatu egiten da...
Eta horrek denak patologiak eta disfuntzioak ekar litzake.
Odontologoaren diagnosiak bi oinarri nagusi ditu: azterketa klinikoa (ahoa begiratu, ukitu, aztertu) eta erradiologikoa, zona konkretu baten erradiografia edo aho osokoa, panoramikoa deitzen dena.
Azterketa egin aurretik, ordea, dentistak pazientearen osasun orokorrari buruzko informazioa ere jasotzen du.
Geroz eta konplexuagoa eta diziplina anitzekoagoa:
Odontologiak geroz eta konplexutasun handiagoko patologiei egin behar die aurre.
Alde horretatik, geroz eta gehiago eskatzen du ekipo lana eta diziplina anitzeko lana.
« Hortzak oso sinple eta merke zaindu litezke» Hernaniko dentista beteranoetako baten hitzak dira.
Gaur egunean hortzak geroz eta gehiago zaintzen ditugu, baina tamainan.
Gozo gutxi jan eta ondo garbitu, hori da hortzak sano mantentzeko sekretua.
Ez dira kontu berriak, baina, batez ere garbitasunarenak badu bere koxka: zenbat baino gehiago nola da garrantzitsua.
Eskuilarekin ez ezik zetazko hariarekin edo hortzartekari garbitu behar dira jan ondoren.
Jan eta segituan ez, 20 minutura.
Endredo handia dirudi, baina, 2-3 minutuko kontua da.
Hortzak zuritzeko tratamenduak norberak etxean egin litzake.
Horretaz gain, urtean behin azterketa egin, hortzak sano mantentzeko bidea jarrita dago.
Jendea geroz eta lasaiago:
Dentisten artean sumatzen dute badela oraindik halako errespetua dien jendea.
Hori ere aldatzen ari da, ordea, eta pazientea lasai egoten omen da.
«Gure zerbitzuaren zati bat bada bezeroari lasaitasun eta konfiantza hori sentiaraztea ere» esan digu Hernaniko dentista batek «jendeak ordaindu egiten du eta tratamendu ona egitea ez ezik, badagokigu zerbitzu hori ematea.
Uste dut orokorrean lortzen dela».
badira dentistarenganako bisita lasaiegi hartzen dutenak ere.
«Guri jendea lo ere gelditu izan zaigu, eta lan delikatuak egiten ari garela eh!».
Bitxikeriak aparte, dentisten esanetan, odontologiak azken urteetan asko aurreratu du tratamenduetan eta jendea eskerronekoa da beren lanarekin.
Transgenikoak aho osasuntsua izateko.
Turroi asko jan duzu egun hauetan? Agian, behar baino gehiago.
Eta orain arduratuta zaude kilo batzuk hartu dituzulako.
Eta hortzak, zer moduz? Begiratu duzu aho barruan? Ai ene! Dentistari bisita egin beharko diozu...
Badakizu badela behin betiko txantxarraz ahazteko modu bat? AEBetan ari dira garatzen, eta badaezpada ere ohartarazi nahi dizut eraldaketa genetikoa dagoela tartean.
Transgenikoak, alegia.
Sendagaiez eta elikagaiez arduratzen den erakunde estatubatuarrak baimena eman dio hango konpainia bati txantxarra desagerrarazteko asmatu duten metodoa garatzen jarraitzeko.
Horren arabera, laster hasiko dira bere teknika probatzeko proba klinikoak egiten.
Zertan oinarritzen da, bada, teknika hori?
Kontua da gizon-emakumeen ahoan dauden bakterioek zerikusi zuzena dutela txantxarraren sorreran.
Bakterio horietako bat Streptococcus mutans da, eta jaten ditugun elikagaiek duten azukreaz elikatzen da.
Horraino ez dago eragozpenik.
Baina azukrea jaten duenean, hondakin moduan azido laktikoa gelditzen da, eta azido horrek hortzen esmalteari eraso egiten dio.
Esmaltea kaltetu eta gero, gainerako bakterioak erraz sartzen dira hortzean, eta dentina kaltetzen dute.
Horrela sortzen da txantxarra.
Horri aurre egiteko, ikertzaileek Streptococcus berezi bat sortu dute.
Jatorrizko bakterioa eraldatuz, azukrea metabolizatutakoan azido laktikoa sortu ordez beste substantzia bat sortzen duen bakterioa lortu dute.
Substantzia horri mutazina 1140 deitu diote, eta horren ezaugarri nagusia da ez diola hortzaren esmalteari inolako kalterik egiten.
Are gehiago: txantxarraren lehen errudunak diren bakterio ez-transgenikoak akabatzen ditu mutazina 1140k.
Bakterio transgenikoa gizon-emakumeen ahoan sartuz gero, txantxarraren eragileak ordezkatzen ditu, eta, hartara, txantxarra izateko arriskua desagertu egiten da.
Hori da, behintzat, ikertzaileen ustea, eta horretan oinarritzen da txantxarra prebenitzeko proposatzen duten teknika berria.
Bakterio transgenikoen eraginkortasuna eta segurtasuna probatzeko, saio ugari egin dituzte ikertzaileek, baina beti animalietan.
Duela 30 urte hasi ziren, eta batez ere arratoietan ikusi dituzte bakterio horiek ahoan sartzearen ondorioak.
Adibidez, proba horietako batean, arratoiak hiru taldetan banatu zituzten.
Lehenengo taldekoei azido laktiko asko eta azidoak ez diren konposatu gutxi sortzen duten Streptococcus mutans arruntak sartu zizkieten ahoan.
Bigarren taldekoei azido laktikorik ez sortzeko genetikoki eraldatuta zeuden bakterioak sartu zizkieten.
Bukatzeko, hirugarren taldea infektatu gabe utzi zuten, kontrol moduan.
Zortzi astez azukrea zuen janariarekin elikatu eta gero, kontu handiz aztertu zituzten arratoien ahoak.
Asmoa zen ikustea zenbateraino zituzten kaltetuta hortzak.
Eta emaitza zen bakterio transgenikoekin infektatutakoek besteek baino aho osasuntsuagoa zutela.
Gainera, frogatu zuten bakterio transgenikoek jatorrizkoak ordezkatu zituztela, baina ez dutela eragiten ahoan dauden beste motetako bakterioetan.
Orain, bakterioarekin lanean ari den konpainiak gizon-emakumeetan duen eragina probatu nahi du.
Proba klinikoak egiteko baimenak ematen dituen erakundearen baietza jaso ondoren, prest daude probak egiten hasteko.
Dena dela, zuhurtziaz jokatu nahi dute, segurtasun-arazorik ez izateko.
Horregatik, injektatutako bakterioa berezia izango da; hain zuzen, gizakien ahoan ez dagoen aminoazido baten beharra du.
Hortaz, proban parte hartuko dutenek aminoazido hori ere hartu beharko dute, bakterioak bizi daitezen.
Beste norbaiten ahora pasatuko balira, berriz, ezingo lukete bizirik iraun, han ez bailukete aurkituko aminoazido hori.
Emaitza onak lortuz gero, segurtasuna bermatzeko ezarri dioten ezaugarri hori gabeko bakterio transgenikoekin egingo dituzte probak.
Bestalde, konpainiak jakinarazi du saioan parte hartuko dutela bai infektatutako pertsonek bai beren bikotekideek, ikusteko transmisioa badagoen ala ez.
Hau da, bakterio transgenikoak baten ahotik bestera pasatzen diren, musuen bidez, adibidez.
Azken kontu horrek eztabaidak eta txantxak sorrarazi ditu.
Izan ere, AEBetan eta Europan ikuspuntu kontrajarria dago oro har transgenikoei buruz: AEBetan arazorik gabe onartzen dituzte transgenikoak; aldiz, Europan ez daude batere ondo ikusiak.
Hori jakinda, galdera hau etorri zaio burura hainbati: ahoan bakterio transgenikoak dituen batek ohartarazi egin beharko luke inori musu eman baino lehen? Galdera inozoa dirudi, baina agerian uzten du, transgenikoei hedatzeko bidea ematen bazaie, mundu osora zabaltzeko arriskua egon daitekeela.
Zer eragin izango luke horrek? Zientzia-fikzioko ipuin bat egiteko gaia izan daiteke.
Alabaina, teknika 4-5 urte barru kaleratzea da konpainiaren nahia.
Itxuraz, ordutik aurrera ez dugu txantxarraz kezkatu beharrik izango.
Azken galdera: zertatik biziko dira orduan dentistak?
Ahoa bete hortzekin utzi
Bai, horrelaxe dio euskal esaera zaharrak.
Eta horrela utziko gaitu gutariko gehienak artikulu hau irakurtzeak, bertan esaten direnak gauza nahikoa arruntak eta, beraz, guztiok jakin beharrekoak diren arren.
Hiru txantxar 6 urterekin; hamaika 35ekin.
Azkenean, 70 urterekin, hamar euskaldunetatik zazpi hortzik gabe geratuko gara.
Holanda eta Danimarka bezalako herrialdeetan txantxarraren eragina % 30 - % 80 jaitsi den bitartean azken hamar urteotan, gure artean bikoiztu egin da.
Ez al dugu oraindik hortzak behar bezala garbitzen ikasi? Hortz-haginen osasunean ez dugu aurrera egin, Europako Batasuneko adituek plazaratu duten azken txostenaren arabera.
Eta horren arrazoiak ez daude jendearen heziketa odontologiko eskasean soilik, ahoko osasun-aztura egoki batzuen faltan baizik.
Hitz gutxitan esateko, ez dakigu hortz-haginak behar bezala garbitzen.
Eskuila egokia zertan den.
Hortzetako eskuilak ez dira betiko: beren egitura, zurdak alegia, hondatua badaude ezingo dute beren egitekoa ongi bete.
Horregatik hiru hilabetean behin aldatu egin behar dira.
Dentifriko-marka ezagun batek egindako inkesta batek erakutsi zuenez, ordea, gutariko erdiak eskuila bera erabiltzen omen dugu sei hilabete baino gehiago, eta gehientsuenek bi urtean behin edo aldatzen omen dugu.
Inkestatuen artean % 63 dira hortz-eskuilak luze iraun dezan eta zurda naturalezkoa izan dadila nahi zutenak, justu-justu alderantziz izan behar duenean.
Eskuila idealak zuntz sintetiko bigunekoa izan behar du —nylonezkoa, esate baterako—, harizpiak oso bilduak behar ditu, ertz biribilduekin, eta ez oso handiak.
Zurden arabera, bigunak, ertainak eta gogorrak izan daitezke.
Logikoena ertainak edo bigunak aukeratzea da, gogorrek hortzak gehiegi marruskatzen baitituzte.
Eskuila elektrikoak nahikoa probetxuzkoak dira, batez ere adineko pertsonentzat edota beso edo eskuetan arazo motorrak dauzkatenentzat.
Gogoratu hortzetako eskuilak ez direla betirako: hiru hilean behin aldatzea gomendatzen da.
Zurden arabera, ondoko eskuila-motak aurki daitezke.
Eta hortzetako pastarekin, zer?
Gure artean dentifriko-tutu bat kontsumitzen dugu, gutxi gorabehera, pertsonako eta urteko.
Zifra horrek ez du hortzak garbitzeko zaletasun gehiegirik erakusten, alajaina! Hortzetako pasta batek, printzipioz, fluorra eduki behar du, aski frogatua baitago fluorrak hortz-esmaltea indartzeko duen gaitasuna.
Mundu osoko 21 herrialdetan egindako ikerketek frogatu dute milioi parte ureko fluor parte batek bakterio-plaka sor ez dadin laguntzen duela.
Beste arazo espezifiko batzuk (txantxarra, gingibitisa, lertxoa) dauzkatenentzat badira potasioa, nitratoa eta klorhexidina bezalako substantziak dauzkaten dentifrikoak.
Beste marka batzuk bikarbonatodunak dira eta horrek listua alkalinoagoa egiten du, ez hain azidoa alegia, hortzak babesteko.
Pasten kontuekin bukatzeko, ez da dentifriko gehiegi jarri behar eskuilan, apar gehiegi sortzen baita aho barnean eta horrek ez du uzten hortzak behar bezala garbitzen.
Elixirrak azken aldi honetan gero eta gehiago erabiltzen dira.
Desinfekzioa lortzeko hortzak eskuilatzearen osagarri egokia dira.
Hoberenak klorhexidina dutenak dira.
Baina hauek ere neurriz erabili behar dira, hilabete batean adibidez eta hurrengoan deskantsatu (dentifriko normala erabiliz), klorhexidinak hortzak zikindu egiten dituelako.
Txotxak eta haria
Hortzetako haria edo zeta gomendagarria da oso hortzen artean geratu diren janari-hondarrak ezabatzeko.Txotxak baino kalte gutxiago egiten dio hariak hortzoiari.
Askorentzat, gainera, txotxak jendaurrean erabiltzea edukazio txarreko kontua da.
Dena den, txotxen artean badira laranjaondo-egurrez egindakoak, ohizkoak baino hobeak.
Txantxarrari nola aurre egin?
Gutariko % 60k txantxarren bat duela aitortzen du.
Nola aurre egin arazo horri? Batetik, aho-higieneari behar bezala erreparatu behar zaio; eta, bestetik, kontuz ondokoekin, txantxarraren lagunik onenak dira eta!
Gutako % 60k txantxarren bat baduela aitortzen du, baina hiru txantxarretik bat soilik dago behar bezala enpastatua.
Txantxarra aho-higiene eskasaren ondorio nagusia da: bakterioak janariz beteta dauden hortzen arteko zuloetan kokatzen dira eta azukreen kontura batik bat bizi dira.
Batura honetatik bakterioek produzitutako azido batzuk sortzen dira, esmalteari eraso egiten diotenak.
Hasierako lesioa mantxa zuria bezala ezagutzen da eta une honetan lesioari aurrera egiteko trabak eta oztopoak jartzea posible da, zuloa izan arren.
Txantxarra hortzean edo haginean kokatzen denean, esmaltea pixkanaka hondatuz doa zuloak sortzeraino.
Segidan dentinari erasotzen dio eta bukatzeko hortz-mamia ere afektatzen da: eraso horren ondorioz hortzaren barruan bakterio-multzo handi bat gertatzen da, hondakin guztiak deskonposatuz.
Oso garrantzitsua da azukretan aberatsak diren jakiekin ez abusatzea (ikus irudian agertzen direnak), horiexek baitira bakterioek gogokoen dituztenak; eta hartzekotan, ondoren hortzak garbitzea komeni da.
Gainera, azidoa sortzeak hortzaren desmineralizazio-prozesua abian jartzen du, listuak eta azukrerik gabeko likidoak kontsumitzeak birmineralizazioa dakarten bitartean.
Neurriak hartzen ez badira —txantxarra eliminatu eta zuloa enpastatu, adibidez— infekzioak hortzaren barrualdera jarraituko du, mamira eta nerbioraino iritsiz, mina areagotuz.
Frantziako INSERM erakundean zientzialariek txantxarraren kontrako txerto bat esperimentatu zuten.
Substantzia farmakologikoa zen, pastilla moduan hartzen zena.
Listuan antigorputz bat sortzen zuen, bakterioei hortzetan atxikitzen uzten ez ziena.
Bioteknologiaz lortutako txerto hori arrakastatsua izan zen animalietan, baina geroztik ez da proiektu horretaz ezertxo ere jakin, diru-aldetik eragozpenak egon zitezkeela esan izan den arren.
Txantxarrez gain, beste gaixotasun batzuk ere oso ohizkoak dira gure artean: hortzoietan ematen direnak, gaixotasun periodontalak esaten zaienak.
Horien arrazoi nagusia hortz-plakaren gainean sortu eta kokatzen den bakterioen geruza da.
Gaixotasun hauen aurreneko sintoma minik gabeko odoljarioa da, adibidez hortzak garbitzerakoan agertzen dena, segidan hortz-sustraia eusten duen hezurra ere afektatuz doan arren.
Bakterio-geruza hori kaltzifikatu denean, hortzen gainean halako "pasta" bat agetzen da, (horri "lertzoa" esaten zaio euskaraz, "sarro" gazteleraz), dentistak hortzak garbitzeko aldian behin egiten dizkigun saio horietan kentzen duena.
Baina hori sor ez dadin, aho-higienea zorroztu beharra dago, hortz-haginak sarritan eta ongi eskuilatuz.
Gingibitisa edo piorrea, hortzoietako inflamazioa, alegia, hortz-piezak bere lekuan kolokan bezala egotearen arrazoia da.
Sustraia hondatu eta azkenean hortza erori egingo da.
Bestalde, heliofosia ere aipatu behar da, bakterio plakak sortutako ahoko hatsa.
Euskaldunen % 87-97k ez daki hortzak behar bezala garbitzen.
Hasiera batean esaten zen hortzak horizontalean eskuilatu behar zirela; ondoren, hobe zela bertikalean egitea esan zitzaigun.
Egia esan, hortz-talde bakoitzak tratu berezia eskatzen du: ez da ahaztu behar umeek hiru urtetik aurrera hasi beharko luketela hortzak nola eskuilatu ikasten, eta beti ohetik jaiki ondoren, otordu bakoitzaren ondotik eta, ahal izanez gero, edozein janari azukredun hartu eta gero.
Gaueko saioa da garrantzitsuena, lo gaudela egiten baitute kalterik gehien bakterioek.
Ez litzateke egin behar afaldu eta 10-15 minutu pasa ondoren; fluorra duen dentifrikoren bat erabili behar da eta saioak gutxienez bi minutu iraun behar lituzke.