Actividades Prácticas 2024

Jarduera Praktikoak

Unibertsitatea ezagutzeko lehen hurbilketa bat izan nahi duzu? Unibertsitateko ikastegietara joan eta graduko ikasketak modu praktikoan (esperimentuen, simulazioen, muntaketen, sorkuntzen, rol-playing-aren eta abarren bidez) ezagutu nahi al dituzu?

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean egiten diren jarduera praktikoetan parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Parte hartu ahal dutenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergo, Lanbide Heziketako Goi Mailetako Ziklo, Arte Ikasketa eta Kirol Ikasketetako lehenengo mailako ikasleak.

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasle eta orientatzaileek ere parte hartzeko aukera dute.

2024ko maiatzaren 27tik ekainaren 21era bitartean

Jardueren eskaintza

Apirilaren 22an, astelehenean, argitaratuko da.

Nahitaezko inskripzioa

Izena ematea apirilaren 29tik maiatzaren 12ra. Izena emateko esteka apirilaren 29an, astelehena, 9: 00etan aktibatuko da.

Plazen zozketa

Maiatzaren 16an hemen argitaratuko da.

Jarduera Praktikoak - Galeria