inf_sarrera

MATERIALEN ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA II. KONGRESUA

Uztailaren 3 eta 4an

Irudia

Materialen arloan sortzen ari diren aurrerapenek eragin handia dute gure eguneroko bizitzan eta, halaber, produkzio-sarean. Ez dago eremurik non material berrien oihartzuna nabaritzen ez den: medikuntza, energia, garraioa, eraikuntza, elektronika, oihalgintza, etab. Materialen ikerkuntzan eta garapenean funtsezkoa da Egitura-Prozesaketa-Propietateak-Aplikazioak korrelazioa; beraz, materialen zientzia eta teknologia zeharkakoa da izatez. Euskal Herrian baditugu hainbat ingeniari, fisikari, kimikari eta biologo, materialen zientzia eta teknologia garatzen ari direnak, bai unibertsitate, bai zentro teknologiko eta enpresetan. Pertsona horien interesak, ikuspegiak eta lorpenak azaltzeko antolatu zen 2012an Arrasaten Materialen Zientzia eta Teknologia I kongresua, zeinetan 100 pertsona inguru elkartu baikinen. Orain dela bi urte hartutako konpromisoari helduz, eta harian haritik jarraituz, aurten Materialen Zientzia eta Teknologia II kongresua antolatu dugu.

Kongresuko 3 artikulu onenak aukeratuko dira eta Elhuyar Zientzia eta Tekonologia aldizkariaren atal berezi batean argitaratuko dira, maketazio bereziarekin eta Kongresuaren berri ematen duen sarrera batekin. Artikulu onenen egileek oroigarri bat jasoko dute.

Antolatzailea

Babesleak