INFORMACION_PERFIL_CONTRATANTE_PRESENTACION

Aurkezpena

UPV/EHUk 2012ko otsailetik aurrera, bat egin du kontrataziorako euskal plataformarekin. Atal honen bidez, informazioa lortu ahal izango duzu UPV/EHUk egindako administrazio kontratazioen inguruan.

Kontratatzailearen profilaren deskribapena, sektore publikoaren kontratuei buruzko legearen testu bateratu onartzen duen azaroaren 14ko 3 /2011 legegintzako errege dekretuaren arabera:

"Kontratazio-organoek kontratatzaile profila zabalduko dute Internet bidez, kontratuei lotutako jarduerari buruzko informazioaren gardentasuna bermatzeko eta jendeak informazio hori kontsultatu ahal duela ziurtatzeko. Gainera, lege honetan edo autonomia erkidegoek berori garatzeko ematen dituzten arauetan ezarritako kasuetan, edota kontratazio-organoek hala erabakitzen dutenean, bestelako publizitate-bitartekoak ere erabiliko dituzte. Sektore publikoko enteen web-orri instituzionaletan, Estatuaren Kontratazio Plataforman eta klausula agirietan eta lizitazio-iragarkietan adieraziko da nola kontsultatu kontratatzailearen profila.

Kontratatzailearen profilaren barruan, kontratazio-organoaren kontratu alorreko jarduerari buruzko edozein datu edo informazio sartu ahal izango da, hala nola, 125. artikuluan aipatzen diren aldez aurreko informazioaren iragarkiak, irekitako edo izapidetzen ari diren lizitazioak eta horiei buruzko agiriak, programatutako kontratazioak, esleitutako kontratuak, deuseztatutako prozedurak eta izaera orokorreko edozein informazio erabilgarri (adibidez, kontratazio-organoarekin harremanetan jartzeko erabil daitezkeen komunikabideak eta harremanetarako guneak).

Kontratuen behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu behar da kasu guztietan.

Kontratatzailearen profilaren euskarri den sistema informatikoak moduren bat eduki behar du bertan sartzen den informazioa jendaurrean noiz jarri den egiaztatu ahal izateko.

Kontratuak esleitzeko prozedurei buruzko informazioa kontratatzailearen profilaren bidez zabaltzeak III. liburuko I. tituluan aurreikusitako eragina izango du."

Informazio gehiago beharko bazenute, jo honako helbide elektroniko honetara: kontratazioa@ehu.es