inf_publicaciones-introduccion

Argitalpenak

IVAC-KREIk maiztasun batez argitaratzen du Eguzkilore aldizkaria. Kriminologiaren Euskal Institutuaren koadernoa.

Institutuaren irakaskuntza eta ikerketa lanaren osagarri eta lagungarri, Eguzkilore (ISNN 0210-9700 - DL SS 368/99) aldizkaria arlo zientifikoaren adierazpide ezagun bat da, eta ikerketa teorikoak nahiz enpirikoak eskaintzen dizkio irakurleari, eta Institutuaren barruan egindako dibulgazio handiko lanen, jardunaldien, kongresuen, ikastaro monografikoen, mintegien eta bestelakoen berri ematen du.

Eguzkilorerekin batera, webgune honen bidez, IVAC-KREIko irakasleek, ikertzaileek eta kolaboratzaileek egindako hainbat argitalpen dituzu eskura, bai “Institutuaren argitalpenak” ataletik bai “Online argitalpenen” ataletik, eta bertan argitalpen horien eduki osoa eskaintzen dugu.

Irudia

Eguzkilore aldizkaria

Antonio Beristain Ipiñak sortutakoa, aldizkariaren lehen alea 1976ko urrian argitaratu zen, baina 1987. urtetik aurrera hasi zen urteko maiztasunez kaleratzen.

Irudia

Institutuaren argitalpenak

Institutuaren zenbait argitalpen online ikus daitezke atari honetan bertan edo IVAC-KREIko kideen orrialde pertsonaletan. Gainerakoak argitalpenen banatzaileek eskaintzen dituzte.

Irudia

Online liburutegia

IVAC-KREIren Online Liburutegiak idatziz sortutako material ugari du, irakurri edo deskargatu daitekeena.