XSLaren edukia

Robotika Aurreratua

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua - DUALA
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Laborategiko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Gaitasunak

· Robot industrialen zinematika/dinamikarekin lotutako oinarrizko elementu matematikoak garatzen ditu.

· Ingurune robotikoak programatzeko/simulatzeko softwarea behar bezala erabiltzen du.

· Robot industrial/mugikor autonomoen arloko zereginak programatzen ditu.

· Informazioa eta dokumentazio teknikoa eta teknologikoa eraginkortasunez bilatu, hautatu, interpretatu eta sortzen du robotikaren esparruan, bai ingelesez, bai beste hizkuntza batzuetan. Informazio hori egoki islatzen du proiektuei lotutako txostenetan.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Robotikaren hastapenak: robot industrialaren definizioa, roboten sailkapenak.

2. Roboten morfologia, robot baten egitura mekanikoa, eragingailuak (pneumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak), sentsoreak (barnekoak: posiziokoak, abiadurakoak, presentziakoak), indar-sentsoreak.

3. Kokapen espaziala. Erreferentziazko Sistema Kartesiarra. Orientazioaren adierazpidea (errotazio-matrizeak, Euler-en angeluak, errotazio-pareak). Eraldaketa homogeneoko matrizeak, lokalizazio espazialeko metodoen arteko erlazioa eta konparaketa.

4. Robotaren zinematika: zinematika zuzena eta alderantzizkoa. Eredu diferentziala: Jacobiarra zuzena eta alderantzizkoa.

5. Robot industrialen dinamikaren hastapenak.

6. Robotika autonomoa.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaiari lotutako edukien azterketa teorikoa egitea proposatzen da klase teorikoetan, eta honen azterketa praktikoa laborategiko praktiketan. Kurtsoaren bukaeran, taldeka garatuko den proiektu bat egingo da. Honek, irakasgaiaren edukiak edo horien zati bat jasoko ditu.



Klase magistralak: Irakasgaiaren eduki teorikoen garapena.



Laborategiko praktikak: irakasgaiaren edukiak praktikan jartzea.



Amaierako proiektua: irakasgaiaren edukiei buruz garatu beharreko proiektu praktikoa.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Etengabeko ebaluazio-sistema bat proposatzen da, ikasturtean zehar egin beharreko hainbat ariketekin.



Kalifikaziorako tresnak eta ehunekoak:



Ariketak eta azken proba: % 20-30. Azken proba egiten bada, nahitaezkoa izango da 4/10 kalifikazioa lortzea irakasgaia gainditu ahal izateko. 5/10 baino gutxiagoko notak azken nota penalizatuko du.



Laborategiko praktikak eta amaierako talde-lana: % 70-80. Nahitaezkoa.



Taldeak proposatuko diren proiektuen artean aukeratu ahal izango du, edo ikasgaiaren programarekin bat datorren beste bat proposatu. Ebaluatu egingo dira: garapena, txostena, aurkezpena...



Ohiko deialdia



Egitekotan, Idatzizko azken proba maiatzeko deialdian egingo da, eta teoriko-praktikoa izango da.



Gutxienez 4/10 kalifikazioa lortu beharko du irakasgaia gainditu ahal izateko, eta 5/10 baino gutxiagoko nota lortuz gero, azken notari penalizazio bat aplikatuko zaio. Proba hori egiten ez bada, deialdian ez-aurkeztutzat kalifikatuko da.



Garatu beharreko azken proiektua eta haren azalpena nahitaezkoa da irakasgaia gainditzeko.

Ikasleren batek, indarrean dagoen araudiaren arabera, amaierako proba bakar baten bidezko ebaluazioa egin nahi badu, egoera horren berri eman beharko die irakasgaiko irakasleei idatziz, araudiak adierazitako epean. Kasu horretan, beharrezkoak diren probak egingo dira, irakasgaiari lotutako ezagutzak behar bezala ebaluatzen direla bermatzeko.



Zehazkiago, etengabeko ebaluazioari uko egiteak etengabeko ebaluazioko ariketen zatiari uko egitea ekarriko du. Ezagutza horiek azken probaren egun ofizialean ebaluatuko dira. Praktiken eta amaierako proiektuaren zatia ere egun horretan aurkeztu beharko da, ebaluatzeko.



Ebaluazio-deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea. Proba horretara ez aurkezteak ebaluazio-deialdiari uko egitea ekarriko du, eta "Ez Aurkeztua" gisa agertuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakaskuntza-materialak ikasleen eskura jarriko dira, e-gela plataformaren edo irakaslearen webgunearen bidez.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Fundamentos de Robótica, Barrientos et al., Ed. McGraw Hill,1997

Irakasgaian erabili beharreko software/hardwarearen Erabiltzailearen Eskuliburuak eta Gidak

Sakontzeko bibliografia gehigarria eta on-line erreferentziak emango dira irakasgaiaren zehar.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Vehicle Dynamics and Control, Rajesh Rajamani, Ed. Springer, ISBN 0941-5122, ISBN 978-1-4614-1432-2

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BARAMBONES CARAMAZANA, OSCAR
  • CARRASCAL LECUMBERRI, EDORTA
  • ZULUETA GUERRERO, EKAITZ

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:00-09:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • INFORMATIKA INDUSTRIALA LABORATEGIA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-09:30

15:00-16:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • INFORMATIKA INDUSTRIALA LABORATEGIA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.
  • INFORMATIKA INDUSTRIALA LABORATEGIA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.