XSLaren edukia

Ibilgailu Elektrikoak

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
Titulazioa
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Mintegia57.5
Laborategiko p.2537.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Ikasleak:

1) Ibilgailu baten arkitektura eta sistemak ezagutzen ditu.

2) Ibilgailuen sistemen ereduak eta bere kontrola diseinatzen ditu.

3) Probak egiteko tresneria ezagutu eta erabiltzen du laborategian.

4) Simulazio eta programazio esperimentaleko tresnak ezagutu eta erabiltzen ditu.

5) Proiektuak garatzeko taldeetan lan egiten du.



Irakasgaia ikastearen emaitza guztiak ohargarriak eta kontrolagarriak dira, bai idatziz, paperean egindako ariketen ebazpenen bidez (ariketak, azterketak) eta bai ordenagailuan, MatLab/Simulink, Code Composer Studio, MicroAutoBox, Kvaser, CANalyzer kalkulu/simulazio/esperimentazioko softwarearekin ebazturiko ariketen bidez (ariketak, azterketak).



Eginiko proba desberdinetan proposaturiko ariketa bakoitzaren atal bakoitzaren puntuazioak, ikasleak lorturiko jakite-maila eta irakasgaia ikastearen emaitzak adieraziko dituzte, non zuzenketa tresna edo feed-back bezala erabilia izango den nahi izan diren emaitzak lortu ezean. Horretarako, mintegietan (S), azterketetan (AZ) eta laborategiko praktiketan (GL) proposaturiko ariketen ebazpenak, ikasgelan azalduak izango dira gerokotasunez.



“Idatzizko komunikazioa” ZEHARKAKO GAITASUNA denaren ebaluazioa ondorengo irizpideak kontuan hartuz egingo da:

1) Idatzizko hizkuntza argia, ordenatua eta zuzena erabiltzen du praktiketako koadernoan.

2) Gradu Amaierako Lanean erabiltzen den formatua leial errespetatzen du praktiketako koadernoan.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia: Barne-errekuntzako motoreak. Gasolina eta diesel motako motoreak. Lan-zikloak. Jaurtiketen kontrola. Garraioaren eragina ingurumenean. Airearen kutsadura. Berotze globala. Petrolio baliabideak. Kostuak. Ibilgailu elektriko eta hibridoen historia.



2. gaia: Ibilgailuen diseinua eta garapena. Garapen prozesua. Ereduztapen, simulazio eta inplementazio tresnak.



3. gaia: Ibilgailuaren dinamika. Ibilgailu elektrikoaren dinamika eta bere simulazioa. Motorizazioa. Ibilgailuaren indarren, momentuen eta abiaduren kalkulua.



4. gaia: PMSM (Iman Iraunkordun Motore Sinkronoa) motorearen kontrol bektoriala. PMSM motorearen eredua d-q erreferentzia sisteman. Abiadura kontrola. Korronteen kontrola. Posizio kontrola. Momentu elektromagnetikoarena kontrola. Kontroladoreen sintonizazioa.



5. gaia: Ibilgailu elektrikoen trakzioa. Lozagia, diferentziala, abiadura-kaxa, planetario-engranajeak. Trakzio elektrikoaren konfigurazio desberdinak. Momentu/potentzia-abiadura kurbak. Fluxuaren ahulketa. Ezaugarriak. Abiadura-erlazioaren kalkulua. Trakzio elektrikoaren diseinua.



6. gaia: Bateriak eta beste energia iturri batzuk. Bateriak. Ultrakondentsadoreak. Inertzia-bolanteak. Soluzio hibridoak. Erregai piladun ibilgailuak. Kontrolerako konfigurazioak eta estrategiak. Parametroetan oinarrituriko diseinua. Kontsumoa.



7. gaia: Ibilgailuaren kontrol elektronikoaren arkitektura. Soluzio banatuak eta zentralizatuak. Trakzio-sistemak, bidaiari-lekua, segurtasuna, diagnostikoa, informazioa eta besteak. Sistemen arteko komunikazio-sareak. Automobilen komunikazio-busak: CAN, LIN, Flexray, MOST, etab. CAN busaren arkitektura eta informazio-fluxua.



8. gaia: Ibilgailu hibridoak. Kontzeptuak eta arkitekturak. Serie eta paralelo hibridoak, eta, mikrohibridoak. Ibilgailu hibridoetako trakzioen konfigurazioak. Konfigurazio desberdinen diseinu-oinarriak eta kontrol-estrategiak.



9. gaia: Ezaugarriak eta balaztaketa. Balaztaketaren indar-banaketa eta energiaren berreskurapena. Galgatze-energia. Balaztatze-banaketa. Kontrol estrategiak.



10. gaia: Direkzio elektronikoa. Konfigurazio posibleak. Sistema kritikoentzako segurtasun baldintzak.



MetodologiaToggle Navigation

Ingeniaritzako Gradu berrietako irakaskuntzaren metodologia, hain ezaguna den Boloniako hitzarmenaren filosofian oinarritzen da, non ikasgelako eskola-orduetaz gain (zuzeneko dozentzia), ikasleak ikasgelaz kanpoko jardueren orduak ere kontuan hartzen diren. Lan ordu guzti hauek ECTS kreditutan zenbatzen dira, non ECTS kreditu 1 zuzeneko 10 orduk eta ikasgelaz kanpoko 15 orduk osatzen duten.



Dozentzia presentziala klase Magistralak (M), Mintegiak (S) eta Laborategiko Praktikak (GL) osatzen dute. Problemetan, simulazioetan eta esperimentu errealeta oinarrituriko ikaste estrategiak erabiltzen dira.



Klase Magistraletan teoriako kontzeptuak azalduko dira batez ere, eta irakasleak kalkulu motako ariketa batzuk ere egin eta planteiatuko ditu ikasleek bertan klasean nahiz etxean egin ditzaten bakarka.



Mintegiak eta Laborategiko Praktikak ordenagailuen laborategian garatuko dira MatLab/Simulink kalkulu/simulazioko eta berariazko hardwarea programatzeko softwarea erabiliz. Irakasleak, ibilgailu elektrikoen azpisistemen erregulazioko hainbat kasu proposatuko ditu, eta ikasleek talde txikietan antolaturik, beraien asmamena eta ordurateko jakintza erabiliz, beraien soluzioak diseinatu, simulatu eta esperimentatuko dituzte. Proposaturiko atazaren arabera, honen garapenak laborategiko praktika bat baino gehiago iraun dezake, eta batzuetan ikasleek askotan etxean bukatu beharko dituzte lan horiek, ikaslearen bere kabuzko ikasteko gaitasuna landuz. Dena den, irakasleak prozesuaren urratsetan lagunduko die laguntza behar duten taldeei, eta azkenik, talde bakoitzak proposaturiko emaitza esperimentala ebaluatuko du.



Tutoretza orduak, irakasleak bere bulegoan ikasleari, ikasleak klaseetan naiz ikasgelaz kanpoko jardueren orduetan izan dituen dudak eta argi geratu ez zaizkion galderak argitzeko erabiltzen dira. Ez dira, inolaz ere, erregularki klaseetara (zuzenenko dozentzia) etortzen ez diren ikasleentzako klase partikularrak.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazioa jarraian azaltzen diren bi kasuen arabera egingo da, non alde batetik ikasleak ebaluazio jarraitua (1) edo azken ebaluazioarena (2) egiteko asmoa kontuan hartzen den, eta bestetik, praktiketako klaseetara derrigorrez etortzearena:



1) Azterketa (AZ azken notaren %40-a), ordenagailuko praktiken txostena (PO, azken notaren %25-a), laborategiko praktikak egin eta koadernoa entregatzea (LP, azken notaren %15-a) eta entregatzeko ariketak (EN, azken notaren %20). Zeharkako gaitasunak (ZG, %5-a) laborategiko txosten eta koadernoaen barnean ebaluatuko dira. Kasu honentzako azken nota, ondorengo formularen bidez kalkulatuko da:



Azken Nota= 0.25*PO+0.15*LP+0.2*EN+0.4*AZ



Ordenagailuko praktikak (PO) ordenagailuan egindako simulazioetan oinarrituko dira eta proba hauetan oinarrituz egindako txostenen bidez ebaluatuko dira. Laborategiko praktikak (LP) berariazko hardwarea erabiliz eginiko esperimentuetan oinarrituko dira eta proba hauetatik lortutiko emaitzekin eginiko txostenen bidez ebaluatuko dira. Entregatzeko ariketak (EN) ikasle talde murriztuei proposaturiko problemak izango dira, non beraiek egin eta irakasleari entregatu diezaioten. Lauhilabetean zehar, lau edo bost astetik behin egingo da entregatzeko ariketa bakoitza. Azterketa (AZ) lauhilabetearen erdian egingo da eta ikasgai zerrendaren lehenengo gaiak ebaluatuko ditu, non batez ere ebaztu beharreko ariketak osatuko duten, eta agian galdera teorikoren batek ere bai. Irakasgaia aprobatu ahal izateko, azken nota osatzen duten zati guztietan gutxienez %50-a gainditua edukitzea beharrezkoa izango da.



Praktiketara erregularki etortzen ez diren ikasleak (gutxienez %90-a), ez dira 1) kasuaren arabera ebaluatuak izango eta automatikoki 2) kasuaren arabera ebaluatuak izango dira.



1) kasuaren arabera ebaluatuak izatea nahi ez eta azken 2) kasuaren arabera nahi duten pertsonak, horretarako eskubide osoa dute beti eta beti idatziz eskatzen badiote irakasgaiaren irakasle arduradunari, gehienez lauhilabetearen hasieratik 9 aste pasatu aurretik (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8. artikuluaren, 1. puntua, 2017/03/13).



Klaseen jarduera normala zailtzen edo oztopatzen duten ikasleak (ixilik ez egotearren, ohituraz berandu heltzearren, etab.), bi abisuren ondoren, ezingo dute gehiago klasera joan eta zuzenean 2) kasuaren arabera ebaluatuak izango dira.



2) Azterketa finala, non alde teorikoak (AZ, azken notaren %70-a) eta alde praktikoak (AP, azken notaren %30-a) osatzen duten. Kasu hau klasera etortzen ez diren ikasleei aplikatuko zaie (modu askean matrikulatuak) eta baita dozentzia mota desberdinetara erregularki etortzen ez diren ikasleak. Azken nota, ondorengo formularen bidez kalkulatuko da:



Azken Nota= 0.7*AZ+0.3*AP



Ebaluazioko deialdiaren uko egitea, jarraituko ebaluazioarentzako, 1) kasua, irakasgaia ematen duen irakasleari egingo zaio idatzi baten bidez, irakasgaiaren irakaskuntza epe data amaitu baino hilabete bat lehenago gutxienez, “Ez aurkeztua” jarriko delarik. Azken ebaluazioarentzako, 2) kasua, azterketa ofizialera ez aurkezteak uko egite automatikoa suposatuko du dagokion deialdian, “Ez aurkeztua” agertuko delarik, (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12. artikuluaren, 2. eta 3. puntuak, hurrenez hurren, 2017/03/13).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

e-gela eta Dropbox plataformen bidez emandako hainbat dokumentu: irakasgaiaren apunteak, praktiken gidoiak, hainbat fabrikatzaileren dokumentuak, erabiltzen diren tresnen tutorialak, etab.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-M. Ehsani, et al. "Modern Electric, Hybrid Electric, and Fuel Cell Vehicles Fundamentals, Theory, and Design". CRC Press, Second Edition, 2010.

-N. Navet and F. Simonot-Lion. "Automotive Embedded Systems Handbook". CRC Press, 2009.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-S. Dhameja. "Electric Vehicle Battery Systems". Newnes, 2002.
-J. Larminie and J. Lowry. "Electric Vehicle Technology Explained". Wiley, 2004.

Aldizkariak

-Bodo´s Power Systems. Electronics in Motion and Conversion (www.bodospower.com)
-IEEE SPECTRUM

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALKORTA EGIGUREN, PATXI
  • JACOB TAQUET, ESTEBAN PABLO
  • MARTINEZ LOPEZ DE DICASTILLO, JUAN

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-11:00

11:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

09:00-10:00

29-30

08:00-10:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA DE INFORMATICA II - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR
  • eAULA DE INFORMATICA II - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-27

08:00-10:00

28-28

08:00-09:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR
  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR