XSLaren edukia

Energia Berriztagarrietako Instalazio Elektrikoak

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
Titulazioa
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Laborategiko p.1218
Landa p.34.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

FE02 berariazko gaitasuna: Energia berriztagarrietako behe-tentsio eta erdi-tentsioko instalazio elektrikoen printzipio orokorrak ezagutzea eta aplikatzea.



FE02 berariazko gaitasunaren ikastearen emaitzak:



1. Instalazio elektrikoak osatzen dituzten azpisistema ezberdinak, baita hauen arteko erlazioa ere bereizten du eta beraien adierazpen eskematikoa interpretatzen du.



2.- Esleitutako ezaugarriei eta dagokion erabilerari erreparatuta, tresneria elektrikoa klasifikatu egiten du.



3.- Jasotako jakintza teorikoak aplikatuz, energia ebakuatzeko erabiltzen diren instalazio elektrikoen funtzionamendu erregimena definitzen duten magnitudeak kalkulatzen ditu.



4.- Linea elektrikoen ereduak eta kable elektrikoen portaera aztertuz, hauek definitzen dituzten parametroak interpretatu eta ezagutzen ditu.



5.- Sorkuntza-sistemako babes elektrikoak, behe-tentsioko koadroak, transformadoreak, gelaxkak, eta tentsio-ertaineko ebakuazio-lineak ezagutu, kalkulatu eta aplikatzen ditu.



6.- Energia berriztagarriko sistemetan sortutako uhin elektrikoaren kalitateari eragiten dioten fenomenoak, egoerak eta perturbazioak ezagutzen ditu.



7.- Neurketa esperimentalaren edo simulazioaren oinarrizko metodoak zuzen erabiltzen ditu, eta energia berriztagarrietan erabiltzen diren ebakuazioko instalazio elektrikoekin erlazionatuz, lortutako datuak aurkeztu eta interpretatzen ditu.



G011 Zeharkako gaitasuna: Etengabeko prestakuntza edota ondorengo ikasketak egiteko beharrezkoak diren ikaskuntza abileziak (giza eskubideen eta pertsona guztien aukera-berdintasunaren errespetuan oinarrituak) autonomia-maila handiarekin garatzea.



Zeharkako gaitasunaren ikastearen emaitzak:



8.- Ideiak formulatu, proposamenak eztabaidatu eta erabakiak hartzen ditu-



9.- Nahitaez bete beharreko legeria, espezifikazioak, erregelamenduak eta arauak aplikatzen ditu.



10.- Konponbide teknikoek gizartean eta ingurumenean duten eragina aztertu eta balioesten du, jasangarritasun-irizpideak aplikatuta.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Irakasgaia osatzen duten gaiak hauek dira:



1.gaia.- Energia-sistema elektrikoaren sarrera



2.gaia.- Linea elektrikoak.



3.gaia.- Transformazio-zentroak eta azpiestazioak.



4.gaia.- Behe-tentsioko instalazioak.



5.gaia.- Tentsio-uhinaren kalitatea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan irakaskuntza-metodologia aktiboak erabiliko dira, ohiko metodologiarekin batera.



Irakaskuntza magistralean, esposizio eskolak, kontzeptuak argitu eta ikasleak irakasgaiaren atal garrantzitsuenetan orientatuko dira; ikasleei informazio aukeratu, ordenatu eta sintetizatua helduaraziz, eta beharrezko denean ikus-entzunezko aurkezpenak erabiliz. Ikaslearen parte-hartze aktiboa suspertuko da.



Gelako praktika, bakarka edo taldeka garatu ahal izango diren ariketa/eztabaida/lanen bidez, ikasleek irakasgaiaren gaiak, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte



Laborategi praktikak. Laborategiko praktiketan esperimentazioaren bidez ikasleek irakasgaiaren oinarri teorikoak gehitu, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte. Bakarka edo taldeka garatu ahal izango dira. oinarrizko kontzeptu esperimentalekin gidaturiko praktikak, ikasleak praktikari dagokion gidoia izango du.



Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzeko ariketak egingo dira ikasleek jasangarritasun irizpideak aplikatu dezaten.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOKO SISTEMA



Irakasgaiaren ebaluazioa etengabeko ebaluazioko sistemarekin egingo da, amaierako proba idatzi bat eta lauhilekoan zehar ebaluazio jarraitua konbinatuz. Kalifikazio tresnak ondorengoak dira:



GARATU BEHARREKO PROBA IDATZIA: (AZTERKETA IDATZIA). Probaren pisua irakasgaiko azken notaren % 60koa da. Idatzizko azterketa izango da. Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo da. Azterketa, galdera moten arabera, bi bloketan banatzen da:

a) Garapen galderak edo/eta test galderak

b) Ebatzi beharreko ariketak.



Idatzizko azterketak bi zati izanen ditu, irakasgaiaren lehen zatiari eta bigarren zatiari dagozkienak. Zati bakoitzaren balioa idatzizko azterketaren guztirako notaren %50 da.



Lauhilekoaren erdian lehen zatiari dagokion proba egingo da. Ohiko deialdiko azken proban, bigarren zatia bakarrik egin daiteke (lehenengo zatiko probako bloke bakoitzean gutxienez 10etik 4 puntu lortu badira), edo azterketa osoa, bi zatiak barne.



Idatzizko azterketan, gutxienez 4 puntu lortu behar dira bloke bakoitzean, 10etik. Baldintza hori azterketa osoari aplikatuko zaio bi zatiak egin nahi dituztenentzat, eta bigarren zatiari bigarren zatia bakarrik egin nahi dutenentzat.



LABORATEGI ETA LANDA PRAKTIKAK: Praktiken pisua irakasgaiaren azken notaren % 20ekoa da. Saio bakoitzaren nota saioari dagokion egunean eta orduan saiora joan eta egin izanak baldintzatzen du. Gutxienez 5 puntu lortu behar dira 10etik, saio guztietako noten baturaren emaitza gisa. Gutxieneko nota lortuz gero, ikasleak ez ohiko deialdirako nota gordetzeko aukera du.



ENTREGATZEKOAK: Entregatzekoen pisua irakasgaiaren azken notaren % 20ekoa da. Entregatzekoak ikasgai-zerrendarekin erlazionaturiko ariketa edo/eta galdera edo/eta test-galdetegiak edo/eta lanen bakarkako edo taldeko ebazpena dira. Jarduera gela praktiketako orduetan edo gelaz kanpo landu ahal izango da eta beharrezko denean, jarduera egiteko edo entregatzeko, egela plataforma erabiliko da. Ikasleak aukera du ez ohiko deialdirako nota gordetzeko, deialdi horretako azken proba baino lehen hala eskatzen badu.



Irakasgaia gainditzeko, 5 edo gehiagoko kalifikazio orokorra lortu behar da. Irakasgaiaren azken kalifikazioa aurretik azaldu diren kalifikazioen batura eginez aterako da, baina ondorengo baldintzak betetzea ezinbestekoa izango da batura egiteko:

- Azterketa idatzian, azterketaren bloke bakoitzean, gutxienez 10etik 4 atera behar da.

- Laborategiko praktiken ataleko kalifikazioan gutxienez 10etik 5 ateratzea.



Aurreko baldintzetako bat ez bada betetzen, ez da egingo baturarik. Eta GAUR-eko aktan agerturiko nota azterketa idatzian lortutako nota izango da (10etik) edo 4, bietan txikiena.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8. artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiari dagozkion gaitasun guztiak ebaluatu ahal izateko, irakasgaiaren materia osoa hartzen duen proba bakar bat egingo da. Proba azterketa aldi ofizialean egingo da eta proba horren atalak eta atal bakoitzaren balioak ondorengoak dira:



- Laborategi eta landa praktiken azterketa: Laborategiko eta landa praktikei dagozkien ikaskuntza-emaitzak ebaluatzen ditu azterketa honek. Azterketaren pisua irakasgaiaren azken notaren % 20a da. Laborategian egingo den proba esperimentala eta/edo probarekin loturiko galdera edo/eta kalkuluak. Landa-praktikarekin loturiko galderak ere izan ditzake. 10etik 5 puntu lortu behar dira gutxienez.



- Idatzizko azterketa: Azterketaren pisua irakasgaiaren azken notaren % 80a da. Azterketa bi bloketan banatzen da:

a) Garapen galderak edo/eta test galderak

b) Ebatzi beharreko ariketak.



Idatzizko azterketa gainditzeko ezinbestekoa izango da azterketaren bloke bakoitzean, gutxienez 10etik 4 ateratzea.



Ikasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken kalifikazio orokorra 5 edo handiagoa izatea. Gainera, idatzizko azterketaren bloke bakoitzean gutxienez 4 puntu lortu beharko dira 10etik, eta laborategi eta landa praktiken azterketan gutxienez 5 puntu lortu beharko dira 10etik. Aurreko baldintzaren bat betetzen ez bada, ez da batuketa eginen. Aktan agertzen den nota idatzizko azterketan (10 puntutik) lortutako nota izango da, edo 4, bietatik txikiena.



UKO EGITEA



Nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Apunteak, ariketak eta laborategi-praktikak eGela bitartez.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

"Instalaciones Eléctricas" A.J. Conejo, McGraw-Hill, 2007.



"Goi-tentsioko aireko linea elektrikoei buruzko erregelamendua". Ministerio de Industria, UPV/EHU, 2011.



"Energia elektrikoa garraiatzeko lineak". M.A. Zorrozua, UPV/EHU, 2003.



"Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa". A. Gomez Exposito, UPV/EHU, 2010.



Gehiago sakontzeko bibliografia

"Corrientes de cortocircuito en redes eléctricas". Roeper, Siemens-Marcombo, 1985.

"Maniobras en redes eléctricas". Paraninfo,1994.

"Instalaciones Eléctricas de Baja Tensión" N. Moreno. Thomson.

"Prácticas de Electricidad 4 (Proyectos y Riesgos Eléctricos)". A. Porras, Mc GrawHill, 2006.

Aldizkariak

Ekaia

IEEE Transactions on Power Delivery

Electric Power System Research

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALBIZU FLOREZ, IGOR
  • BEDIALAUNETA LANDARIBAR, MIREN TERESE
  • GONZALEZ PEREZ, MIKEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:00

11:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR
  • eAULA 2.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-29

11:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-30

11:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-30

15:30-18:30

Irakasleak

01 Landa p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-30

15:30-18:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-12:30

10:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR
  • eAULA 1.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-28

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-28

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-28

08:00-10:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-30

15:30-18:30

Irakasleak

31 Landa p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-30

15:30-18:30

Irakasleak

31 Landa p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-30

15:30-18:30

Irakasleak