XSLaren edukia

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1827
Gelako p.72108

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honetan honako gaitasun hauek lantzen dira:



- Komunikazioaren esparruan Haur Hezkuntzako curriculuma ezagutzea, aztertzea eta baloratzea.

- Irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuak ezagutzea, eta Haur Hezkuntzako ikasleen ahozko eta idatzizko hizkuntzaren garapenerako sekuentzia didaktikoak aztertzea eta diseinatzea.

- Ahozko/ ez ahozko hizkuntza erabileren zuzentasunaz jabetzea eta baloratzea, hizkuntzekiko eta hauen irakaskuntzarekiko jarrera positiboak bultzatzea.

-Ikasleei beren literatura prestakuntza eta etorkizunean izango dituzten ikasleena aberasteko ezagutza teorikoak ematea, eta ikasleek haur literaturatik abiatuta hezkuntza balioak, sormen balioak eta balio estetikoak garatzeko duten sentsibilitatea estimulatzea.

-Ikasleei irakaskuntza/ikasketa metodoak, baliabideak eta teknikak irizpide didaktikoa oinarritzat hartuta praktikan jartzeko gaitasuna ematea, askotariko literatura materialak eta euskarriak erabiliz; betiere, jolasaren, adierazpenaren eta sormenaren alderdiak azpimarratuz.

- Idazle eta testu garaikide nahiz klasikoen ezagutza ahalbideratzea ikasleek irakurketa literarioen hautapena eta lanketa irizpide zuzenen gainean egin ahal izateko



- Etapa honen esperientzi arloei zuzendutako proposamen didaktikoak deseinatzea, gauzatzea eta ebaluatzea, praktikak dituen arazoei eta erronkei erreparatuz ikaslegoaren heziketa mailako beharrak, kultura aniztasuna et giza eskubideak bermatuz.

- Adierazpen eta gaitasun komunikatiboen trebakuntza handiagoa lortzea.

-Irakaskuntza jardueran parte hartzea, praktikaren ikuspuntutik hausnarketak eginez eta testuinguru jakinetan jarduteko irizpide profesionalak ezarriz.

-Irakaskuntza praktikara bideratutako baliabide eta estrategia didaktikoak aztertzea eta alderatzea, banaka eta taldean.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. GAIA.- Idatzizko hizkuntza: ezaugarriak. Idatzizko ulermena eta adierazpena 1. eta 2. hizkuntzan. Idatzizko hizkuntzaren ulermenean eta adierazpenean esku hartzen duten prozesuak ematen dira ezagutzera (lehen hizkuntzan nahiz bigarren hizkuntzan) eta garapen hori gehien bultatzen duten irakats jokaerak bilatzen dira.

2. GAIA.- Idatzizko hizkuntza Haur Hezkuntzako geletan. Idatzizko diskurtso generoak. Ikuspegi sozialetik eta kognitibotik abiatuz, Haur Hezkuntzako ikasleen garapenarentzat idatzizko hizkuntza ikasteak duen garrantzia azpimarratzen da. Idatzizko generoak ezagutzen eta aztertzen dira eta hauen artean Haur Hezkuntzan egokienak direnak azpimarratuz.

3. GAIA.- Idatzizko hizkuntzaren irakasteko metodoen eta materialen azterketa. Idatzizko hizkuntzaren eraikitze prozesua ezagutuz gero, Haur Hezkuntzako ikasleen idatzizko produkzioak aztertzen eta interpretatzen dira. Helburua idatzizko produkzio horietan idatzizko hizkuntzaren funzionamenduari buruzko dauden hipotesiak ulertzea eta estrategia didaktikoak diseinatzea da.

4. GAIA.– Irakurtzen eta idazten irakasteko metodoen eta materialen azterketa. Idatzizko hizkuntzaren irakaskuntzarako erabiltzen diren metodo eta enfoke desberdinak aztertzen dira eta baita material didaktikoak ere.

5. GAIA.- Haur Hezkuntzako geletan idatzizko hizkuntza ikasteko eta garatzeko estrategiak. Irakurketaren eta idazketaren ikaskuntza testuinguru elebidunetan. Idatzizko hizkuntzaren irakaskuntzarako erabiltzen diren metodo eta ikuspegi desberdinak aztertzen dira material didaktikoarekin batera.

6. GAIA.- Ahozko eta idatzizko hizkuntza garatzeko sekuentzia didaktikoen gauzaketa. Haur Hezkuntzan ahozko eta idatzizko hizkuntza garatzeko sortua izango den sekuentzia didaktiko baten pausoz pausoko eraiketa.

7. GAIA.- Haur literaturaren kontzeptua: teoriak, eztabaidak eta azterketa ikuspuntu desberdinak. Haur Literaturak ikerketa eta ezagutza arlo bezala garapen handia izan du azken hamarkadetan. Ikuspegi anitzetik izan da ikertua ( historikoa, psikologikoa, soziologikoa, pedagogikoa eta didaktikoa, literatur kritikoa ). Irakaslegaiak ikerketa hauek ezagutu behar ditu Haur Literaturaren balio didaktikoak, pedagokikoak eta hezitzaileak ongi uler ditzan.

8. GAIA.- Haur literaturaren ezaugarriak eta generoak. Haur Literaturaren “kanon”a, anitza, aberatsa eta konplexua. “Kanon”ak biltzen dituen ezaugarrien ezagutza, baita haur literaturako generoena ere, ahozkoak, idatzizkoak, nahiz ikonikoak hauek baitira haurtzaroko irakurlearen iruditeria osatzen dutenak, eta ondorioz, berebiziko balio instrumentala eta hezitzaile dute irakasleak izango direnentzat.

9. GAIA.- Hurbilketa bat haur literaturaren historiara: korronte eta joera nagusiak. Gaur egungo Haur Literatura. Gai berriak. Haur literaturaren azterketa ikuspuntu diakroniko batetik egina, hurbilketa historiko orokor batetik, klasikoak eta gaur egungo testuen azterketa eginez.

10. GAIA.- Haur literatura eta eskola. Irakurtzeko ohitura eta literatura gaitasuna. Irakurketa hautatuak eta kalitatezko liburuak hautatzeko irizpideak. Haur Literatura eta eskolaren arteko harremana jorratzen da eta biharko egunean irakaslea izango denari adierazten zaio zein garrantzitsua den irakurtzeko ohituraren lorpena, eta gaitasun literario egoki baten balioa.

11. GAIA.- Idatzizko eta ahozko haur literatura gelan: estola curriculuma, ipuin kontalaria, abestiak, errezitazioa eta irakurketa. Gaitasun literarioa, adierazpena eta sormena lantzeko errekurtsoak, teknikak eta jarduera didaktikoak. Haur literaturako materialak erabiliz Haur Hezkuntzako gelarako aplikapen didaktiko zehatzak proposatzen dira. Hau Literaturatik abiatuz,teknika, errekurtso eta jarduera desberdinak aplikatu sormena, jolasa, adierazpena eta gaitasun literarioa bultzatzeko eta garatzeko.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia izaera teoriko-praktikoa izango du. Oinarri teorikoak azaldu ostean, ikasleen parte hartzea sustatuko da, teoria praktikara hurbilduko da. Hizkuntza eta literaturaren didaktikaren oinarrien eta praktiken ezagutza bideratuko da, alderdi teorikoan oinarrituz, hausnarketa kritikoa egin dezaten.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaia bi zatitan banatuta dago eta irakasgaia zeharkatzen duen modulu lana ere ebaluazioaren parte da.

- Hizkuntzaren didaktika (idatzizko hizkuntza): % 40-45

- Literaturaren didaktika: % 40-45

- Diziplinarteko modulu lana: % 10-20

(Diziplinarteko modulu lanaren balioa Zentroak finkatzen du eta desberdina da campus bakoitzean. Desberdintasun horrek irakasgaiaren beste zatien balioa ere kanpuska desberdin izatera behartzen du. Donostian DALaren balioa % 16ekoa da). Diziplinarteko modulu lanaren ebaluaketari dagokion arautegia bere gidan azaltzen da.



Irakasgaiaren beste bi zatietan (Hizkuntzaren didaktika eta Literaturaren didaktika) ebaluazio modalitateak bi dira:



1. EBALUAZIO JARRAITUA: Klasera joaten den ikasleen (%80eko asistentzia) alde praktikoa (%80) zein teorikoa (%20) lanen (edo proba puntualen) bidez ebaluatuko dira.

2. EBALUAZIO EZ-JARRAITUA: bertaratzen ez den ikaslearentzat (edo %75etik beheragoko asistentzia dutenentzat). Idatzizko froga izango du. Azterketak galdera teorikoak nahiz praktikoak izan ditzake. Lanen bat egitea eta entregatzea ere eskatu ahal izango zaio ikasleari.



OHARRA1: Irakasgaia aprobatzeko derrigorrezkoa da bi zatiak gainditzea: hizkuntzaren didaktika eta literaturaren didaktika, eta bakoitzaren barruko atal desberdinak, hau da, lanak eta azterketak.



OHARRA2: Ebaluazio jarraituan zein ez-jarraituan hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia hartuko da kontuan. Irakaslearen ustez ikasleak gutxieneko hizkuntza maila ez gainditzea aski motibo izan daiteke irakasgaia ez gainditzeko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa (EHHA 2007/11/13).
Ordenagailua eta beste tresna informatiko batzuk.
Audiobisualak.
Haur Hezkuntzako Hizkuntzaren liburuak.
Hau literatura, ahozkoa eta idatzizkoa.
12/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntza horiek ezartzen dituena.(EHAA 2009-01-30)
DEKRETUA, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntza horiek ezartzen dituena (testu moldatua).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

HIZKUNTZA

BARRIO ,J.L; (1997): Los primeros pasos hacia el lenguaje escrito. Una mirada al aula. La Muralla. Madrid.

BIGÁS,M. (2000). Didáctica de la lengua en la Educación Infantil. Ed. Síntesis. Barcelona.

CARLINO, P.; SANTANA, D. (1996). Leer y escribir con sentido. Una experiencia constructivista en Educacion Infantil y Primaria. Aprendizaje Visor. Madrid.

DÍEZ ULZURRUN, A. (coord.) (1999). El aprendizaje de la lectoescritura desde una perspectiva constructivista. Vol 1 y 2. Barcelona. Graó.

FONS ESTEVE, M. (2004). Leer y escribir para vivir. Graó. Barcelona.

FERREIRO, E¸TEBEROSKY, A (1979). Los sistemas de escritura en el desarrollo del niño. Méjico. S.XXI.

RUIZ, U. (coord.)(2000). Didáctica de la segunda lengua en educación infantil y primaria. Ed. Síntesis. Barcelona.

SOLÉ, I (1992). Estrategias de lectura. Ice. Barcelona. Graó.



LITERATURA

ÁLVAREZ AMORÓS, J. A. (ed.) (2004). Teoría literaria y enseñanza de la literatura. Ariel. Barcelona.

CERRILLO, P. Y GARCÍA PADRINO, J. (coor.) (1993): Literatura infantil de tradición popular. Cuenca: Ed. Universidad de Castilla-La Mancha.

COLOMER, T. (2001). “La literatura en la etapa de educación infantil” in Bigas, M.; Correig, M. (ed.) (2001). Didáctica de la lengua en la educación infantil. Madrid. Síntesis.

COLOMER, T. (2005). “El desenlace de los cuentos como ejemplo de las funciones de la literatura infantil y juvenil”. Revista de Educación, num. extraordinario, 203-216.

COLOMER, T. (2009). Introducción a la literatura infantil y juvenil. Síntesis. Madrid.

CULLER, J. (2000). Breve introducción a la teoría de la literatura. Ed. Crítica. Barcelona.

DURAN, T. (2009): Álbumes y otras lecturas. Análisis de los libros infantiles. Barcelona: Ediciones OCTAEDRO.

ETXANIZ, X. (2009). Puntan punta bat. Pamiela. Iruñea.

IGERABIDE, Joan Krutz (1993). Bularretik mintzora. Erein. Donostia.

KORTAZAR, J., ETXANIZ, X. y LÓPEZ GASENI, J.M. (dirs.) (2011). Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia. UPV-EHU. Bilbao.

LLUCH, G. (2010): Cómo seleccionar libros para niños y jóvenes. Gijón: Ediciones Trea.

LOPEZ GASENI, M., ETXANIZ, X. (2005). 90eko hamarkadako Euskal haur eta gazte literatura. Pamiela. Iruñea.

MORENO, V. (1998). Va de poesía. Pamiela. Iruñea.

RODARI, G. (1982). Gramática de la fantasía. Cincen-Kapelusz. Madrid.

VENTURA, N. y DURAN, T. (1982). Cuentacuentos. Siglo XXI. Madrid.

ZAPARAÍN, F. Y GONZÁLEZ, L.D. (2010): Cruces de caminos. Álbumes ilustrados: construcción y lectura. Valladolid: Universidad de Valladolid/Universidad de Castilla-La Mancha.

Gehiago sakontzeko bibliografia

HIZKUNTZA
AAVV (1992): Literatura infantil y enseñanza de la literatura. Cerrillo, P. y García Padrino, J. (coords.). Cuenca: Universidad de Castilla-La Mancha.
BARRIO, J.L; DOMÍNGUEZ, G. (1997). Los primeros pasos hacia el lenguaje escrito. Una mirada al aula. Madrid. La Muralla
CERVERA, M. (1993). Literatura y lengua en la Educación Infantil. Ed. Mensajero. Bilbao
DÍEZ NAVARRO,C (1995) La oreja verde en la escuela . Ed. de la Torre. Madrid.
DÍEZ NAVARRO, C. (2007). Mi escuela sabe a naranja. Graó. Barcelona.
FERREIRO, E; GÓMEZ PALACIOS, M. (1979). Nuevas perspectivas sobre los procesos de lectura y escritura. Méjico. S.XXI
MARUNI,LL., MINISTRAL, M. Y MIRALLES, M. (1995). Escribir y leer. Madrid. Edelvives.
SALVADOR MATA, F. (2008). Psicopedagogía de la lengua escrita I eta II. EOS. Madrid.
TEBEROSKY, A. (2003). Propuesta constructivista para aprender a leer y a escribir. Vicens-Vives. Barcelona.
TOLCHINSKY, L. (1993). Aprendizaje del lenguaje escrito. Procesos evolutivos e implicaciones didácticas. Barcelona. Antropos-Universidad
WELLS,G (1988). Aprender a leer y escribir. Barcelona. Laia.
LITERATURA
BRYANT, S.C. (1992). El arte de contar cuentos. Hogar del Libro. Barcelona.
COLOMER, T. (2005). Siete llaves para valorar las historias infantiles. Papeles de la fundación Germán Sánchez Ruipérez. Madrid.
ETXANIZ, X. (1987). Euskal haur eta gazte literaturaren historia. Pamiela. Iruñea.
GENUA, E. (2009). Un tesoro en nuestras manos: los títeres. San Sebastián. Erein.
MIRET, I., BARÓ, M., MAÑÁ, T., VELLOSILLO, I. E MONTERO, I. (2010): Bibliotecas escolares “entre comillas”. Madrid: Fundación Germán Sánchez Ruipérez.
OBIOLS SUARI, N. (2004): Mirando cuentos. Lo visible e invisible en las ilustraciones de la literatura infantil. Barcelona: Laertes.

Aldizkariak

Behinola
CLIJ
Tantak
HIK HASI
TEXTOS

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AROCENA EGAÑA, MIREN ELIZABET
  • IRIONDO ARANA, MIREN ITZIAR
  • URIZAR ENBEITA, RUBEN

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

10:30-12:30

7-14

10:30-12:30

11-15

08:30-10:30

16-19

08:30-10:30

10:30-12:30

28-29

10:30-12:30

28-30

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.03 - .
  • Aula 2.03 - .
  • Aula 2.03 - .
  • Aula 2.02 - .
  • Aula 2.02 - .
  • Aula 2.02 - .
  • Aula 2.02 - .

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-14:30

7-14

08:30-10:30

16-19

10:30-12:30

10:30-12:30

28-29

10:30-12:30

28-30

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
  • Aula 2.09 - .
  • Aula 2.02 - .
  • Aula 2.02 - .
  • Aula 2.02 - .
  • Aula 2.02 - .