XSLaren edukia

Morfologia eta Sintaxia25363

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25363

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honetan ikasleak hizkuntzen ezaugarri formalak xehekiago aztertzeko aukera izango du, atal morfologikoaren eta sintaktikoaren zenbait alderdiri begiratuz. Gramatikaren baitan, morfologiak hitzen eta morfemen barneko osaeraz dihardu, morfemak konbinatuz hitzak sortzeko arau eta prozesuez. Sintaxiak, bere aldetik, perpausen barneko egitura aztertzea du xede, hau da, mekanismo konbinatorial bat da, zeinaren arabera bi unitate batzen diren unitate konplexuago bat osatzeko, eta hau, berriz, beste batekin, perpausa osatu arte. Ikastaroan zehar, morfologia, sintaxia eta bi atalen arteko elkarguneak aztertuko dira. Bi atalek partekatzen dute izaera konbinatoriala; hortaz, ikastaroan zehar eztabaidatuko den gai nagusietakoa da zein den morfologiaren kokapena gramatikaren arkitektura okorrean, eta eta zein den bere harreman estua sintaxiarekin. Horretarako hastapenetatik abiatuko gara, gramatika sortzailearen marko teorikoan lan eginez.

Ikasgaiaren beste ezaugarrietako bat erabiliko den ikuspegi konparatiboa izango da, euskararen datuez gain, gaztelania, ingelesa eta beste hizkuntzetako datuak ere aztergai izango ditugulako, beti ere erakusteko asmoz gramatikaren hezurdura morfosintaktikoa partekatu egiten dutela hizkuntza guztiek, nahiz eta azalean (forma fonologikoan) desberdinak diren.

Ikasleek ikasgaia amaitzen dutenean gai izango dira hizkuntzetan gertatzen diren fenomeno morfologiko eta sintaktiko ohikoenak deskribatzeko eta aztertzeko, baita bi atalen arteko interfazeetan gertatzen diren hainbat gertakari ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

2.1 Gaitasun orokorrak

1.- Norberaren ikasketa-prozesuarekiko ardura.

2.- Norberaren denbora kudeatzeko gaitasuna eta autonomia.

3.- Besteren lanetatik ideia nagusiak laburtzeko gaitasuna, eta hauek modu kritikoan aztertzeko gaitasuna.

4.- Titulazioari dagokion idatzizko eta ahozko adierazpen maila.



2.2. Gaitasun espezifikoak:



1. Sintaxiaren eta morfologiaren kontzeptu teoriko nagusiak ulertu eta hizkuntzetan non eta nola aplikatzen diren ezagutzea.

2. Edozein hizkuntzaren gaineko azterketa morfologiko eta sintaktikoa egiteko gai izatea, zeinahi delarik, ikastaroan zehar erabili den metodologia, ikerketarako tresnak eta terminologia erabiliz.

3. Hizkuntza aniztasunetik abiatuz, hizkuntzen ezaugarri orokorrak mugatzeko gai izatea.

4. Sintaxian eta morfologian funtsezkoak diren gaien gainean sortzen diren eztabaida eta ideia zientifikoak ezagutu eta ebaluatzen jakitea.



Moduluaren gaitasun edo konpetentziak:

CM01, CM02, CM05; CM06



Ikasketen gaitasun edo konpetentziak:

G003, G007, G010 (Ingeles Ikasketak)

G003, G007 (Euskal Ikasketak)

G006, G009, G010 (Filologia)



MEC-en gaitasunak:

MEC1, MEC2, MEC3, MEC5

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gramatikaren atalkako egitura: morfologia eta sintaxia

1.1. Gramatikaren arkitektura edo osaera

1.1.1. Morfologia. Xedeak eta azterbideak

Hitzak. Morfemak. Tasun morfologikoak

1.1.2. Sintaxia: Xedeak eta azterbideak

Sintaxia konbinazio sistema arautu gisa: perpausen eraketa

1.2. Morfologiaren kokagunea hizkuntzaren gramatikan

1.2.1. Hipotesi lexikalista

1.2.2. Hipotesi eraikitzailea: morfologia banatua eta nanosintaxia

2. Morfemak konbinatzen: Hitzen barneko osaera

2.1. Hitzak sortzen: Hitz elkarketa eta hitz eratorpena

2.1. 2. Hizkien esanahiak eta konbinazio-murriztapenak. Hainbat hizkuntzatako hizkien azterketa.

2.1.3. Hizkien azpikategorizazio morfosintaktikoa: hizkiak buruak dira

2.2. Hitz elkartuen eta sintagmen artean bereizten: pata de gallo, llave inglesa



3. Hitzak lotzen: sintagmak

3.1.Sintagmen egituraketa: Buruak eta osagarriak, adjunktuak eta espezifikatzaileak

3.2. Hurrenkeraz: ordena kanonikoa eta eratorriak (mugimendua).

3.3. Hizkuntzen azaleko ordena desberdinak konparatzen: zenbait proposamen: a) Buru parametroa, b) ordena

unibertsala, c) ordena atal fonologikoaren ondorioa da, ez da sintaxian erabakitzen



4. Flexioa: morfologiaren eta sintaxiaren parte

4.1. Inflexioa edo Denbora: “subjektua”ren izaera eratorria: kasu-ezarketaren eta funtzio sintaktikoen arteko harremana. Rol semantikoak. Predikatu ezakusatiboak eta ezergatiboak.

Zenbait kasu problematiko.

4.2. Hizkuntzak konparatzen II: sistema akusatiboak eta ergatiboak. Kasu ezarketa (II), igoera aditzak, kontrol egiturak.

4.3. Predikatuak eta argumentuak. Aditz sintagma azalaren hipotesia

MetodologiaToggle Navigation

Hauexek dira Irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak:



1) Saio teorikoak

2) Testu-irakurketak (irakasleak gai bakoitzaren hasieran helaraziak, hurrengo saioetan lagungarri izan daitezen)

3) Ariketa-kasuen planteamendua eta hauen ebazpenak, modalitate presentzialean zein ez-presentzialean

4) Datu linguistiko errealen gaineko hipotesi desberdinak kontrastatzen: eztabaidak eta argumentazio-saioak

5) Azterketa idatzia

6) Ahozko aurkezpenak (hautazkoa)



Ohar garrantzitsuak:



1. Ikasleak ingelesez irakurtzeko gaitasuna izan dezan gomendatzen da, bibliografia gehiena ingelesez idatzita dagoelako.

2. Ebaluazio jarraiaren izpirituaren arabera, espero da ikaslea hobetzen joango dela bere ikaskuntza prozesuan, zereginak egin eta iruzkinak jaso ahala. Horregatik, ez da espero eskolatik kanpoko zereginetan emaitza onak ateratzea eta azterketa ez gainditzea. Honengatik, ikastaroaren bukaerako azterketa idatzia gainditzea ezinbestekoa da ikasgaia gainditzeko.

3. Irakasleak ezarritako epean ez bada zeregin jakin bat entregatzen, jarduera horri dagokion azken notarako portzentajea 0 (hutsa) izango da, AZTERKETARA EZ AURKEZTEA BARNE.



EBALUAZIOA:

Gaitasun bidezko ebaluazioa eta ebaluazio-irizpideak:



Ebaluazio mistoa egingo da. Gaitasunak eskuratu diren eta ikaslearen aurrerabidea neurtuko duten bi bide erabiliko dira: (1) eskoletako parte hartze aktiboa, banaka edo talde lanean aurrez aurreko eskoletan zein eskolatik kanpo burututako jardueren bidez, eta (2) azken proba idatzia (azterketa). Eskolan bertan nahiz kanpoan egindako zereginek azken ebaluazioaren %60 balioko dute, eta azken proba idatziak beste %40.

Azken azterketan zein beste zereginetan 6. atalean deskribatu diren gaitasunak ebaluatuko dira.

• Ebaluazio-sistema jarraitua izango da nagusiki, zenbait proba eta ariketa bidez bideratua, baina hala nahi duten ikasleei azken proba idatziaren bidez soilik ebaluatuko zaie. Ebaluazio jarraitua bi eratara egingo da: alde batetik, nahitaez egin beharko diren zeregin praktikoak, banaka, gelan zein gelatik kanpo egitekoak (emaitzaren %60a), eta bestetik, nahitaezko amaierako azterketa idatzia (emaitzaren %40a). Azken probaren bidez soilik ebaluatuko diren ikasleen kasuan, proba idatziak %100 balioko du.

• Aurkeztu gabeko ariketa, lan edo azterketa bakoitzeko ikasleak ZEROko nota jasoko du zeregin horretan.

• Ikasleak ez ditu gainditu behar ebaluazio jarraituan egindako zereginak azken probara aurkezteko, baina ezinbestean gainditu behar du azken azterketa, irakasgaiari dagozkion gaitasunen lorpenaren ebaluazio positiboa lortu ahal izateko.

Bestetik, ebaluazio jarraituaren bidez ebaluatzen hasi arren, ikasleek aukera izango dute honi uko egin eta ebaluaketa azken probaren bidez soilik egiteko, baldin eta ikasturtea hasten denetik 9 astera dagokion irakasleari ebaluazio jarraituari uko egiten dion idazkia aurkezten badiote (Ikus UPV/EHUko 2016-12-15eko erabakia (2017-3-13ko EHAA).



• Ebaluazio mistoa egiten hasi den ikasleak UKO EGIN ahal izango dio OHIKO DEIALDIAN AURKEZTEARI. Uko egiteko, eskolak amaitu baino hilabete lehenago aurkeztu beharko diote uko-eskaria irakasgaiko irakasleari, UPV/EHUko 2016-12-15eko erabakiaren arabera (2017-3-13ko EHAA) aurreikusitakoaren arabera. Bestela, behin ebaluatzeko ariketak entregatzen hasita, ikaslea ohiko deialdiko ebaluazio-prozesuan ebaluatuko da, azterketara aurkeztu ala ez aurkeztu. Azken azterketa bidezko ebaluazioa aukeratu duten ikasleek, aldiz, proba idatzira ez aurkeztearekin uko egin diotela ulertuko da.



Ebaluazio irizpide hauek hartuko dira aintzat:

- Erantzunen egokitasuna ariketan galdetzen zaionari

- Erantzunen planteamenduaren eta argudiatzearen koherentzia eta argitasuna

- Hizkera teknikoaren eta hiztegi bereziaren erabilera egokia

- Informazio iturrien aipamen zuzena

- Moduluari dagokion idazmen egokia (ortografia, gramatika).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • Banakako lanak (%): 25
    • Eskoletan parte hartze aktiboa izatea (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAIko ebaluazio sistema::



• Garatu beharreko proba idatzia % 40

• Praktikak (ariketak, kasuak edo buruketak) % 25

• Banakako lanak % 25

• Eskoletan parte hartze aktiboa izatea % 10





• Ebaluazio-sistema jarraitua izango da nagusiki, zenbait proba eta ariketa bidez bideratua, baina hala nahi duten ikasleei azken proba idatziaren bidez soilik ebaluatuko zaie. Azken probaren bidez soilik ebaluatuko diren ikasleen kasuan, proba idatziak %100 balioko du.

• Aurkeztu gabeko ariketa, lan edo azterketa bakoitzeko ikasleak ZEROko nota jasoko du zeregin horretan.

• Ikasleak ez ditu gainditu behar ebaluazio jarraituan egindako zereginak azken probara aurkezteko, baina ezinbestean gainditu behar du azken azterketa, irakasgaiari dagozkion gaitasunen lorpenaren ebaluazio positiboa lortu ahal izateko.

Bestetik, ebaluazio jarraituaren bidez ebaluatzen hasi arren, ikasleek aukera izango dute honi uko egin eta ebaluaketa azken probaren bidez soilik egiteko, baldin eta ikasturtea hasten denetik 9 astera dagokion irakasleari ebaluazio jarraituari uko egiten dion idazkia aurkezten badiote (Ikus UPV/EHUko 2016-12-15eko erabakia (2017-3-13ko EHAA).



• Ebaluazio mistoa egiten hasi den ikasleak UKO EGIN ahal izango dio OHIKO DEIALDIAN AURKEZTEARI. Uko egiteko, eskolak amaitu baino hilabete lehenago aurkeztu beharko diote uko-eskaria irakasgaiko irakasleari, UPV/EHUko 2016-12-15eko erabakiaren arabera (2017-3-13ko EHAA) aurreikusitakoaren arabera. Bestela, behin ebaluatzeko ariketak entregatzen hasita, ikaslea ohiko deialdiko ebaluazio-prozesuan ebaluatuko da, azterketara aurkeztu ala ez aurkeztu. Azken azterketa bidezko ebaluazioa aukeratu duten ikasleek, aldiz, proba idatzira ez aurkeztearekin uko egin diotela ulertuko da.



Ebaluazio irizpide hauek hartuko dira aintzat:

- Erantzunen egokitasuna ariketan galdetzen zaionari

- Erantzunen planteamenduaren eta argudiatzearen koherentzia eta argitasuna

- Hizkera teknikoaren eta hiztegi bereziaren erabilera egokia

- Informazio iturrien aipamen zuzena

- Moduluari dagokion idazmen egokia (ortografia, gramatika)

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Ebaluazio mistoa egin ez duen edo gainditu ez duen ikaslea ezohiko deialdian aurkez daiteke, kasu honetan ebaluazio proba bakarra proba idatzia izango delarik, notaren %100 balio duena.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Batere ez zehazki. Beheko erreferentziak aski erabilgarriak eta, zentzu batean, nahiko orokorrak dira; haiez gain, ikasleari osatzeko eta sakontzeko bibliografia emango zaio gaietan sartu ahala. Horretarako, batzuetan irakasleak irakurgai batzuk egelan jarriko ditu eskuragarri, eta besteetan zentroko erreprografia-dendan utziko ditu ikasleen kontsultarako.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizkoa:



Carnie, A. 2002, 2007, 2012, 2021. Syntax. A generative introduction. Blackwell Publishers: Cornwall. Eguren, L. & O. Fernández Soriano. 2004. Introducción a una sintaxis minimista. Madrid: Gredos.

Fábregas, A. 2013. La morfología. Madrid: Síntesis.

González Calvo, J.M. 2000. "Sobre la palabra y las clases de palabras". Revista Española de Lingüística 30:2, 309-329. Lardiere, D. 2006. Words and their parts", in Fasold & Connor-Linton (ed.), An Introduction to Language and Linguistics. Cambridge: Cambridge University Press.

Lightfoot, D. eta R. Fasold, 2006. "The structure of sentences", in Fasold & Connor-Linton (ed.), An Introduction to Language and Linguistics. Cambridge: Cambridge University Press.

Rodríguez Ramalle, M. Teresa. 2015. Las relaciones sintácticas. Madrid: Síntesis.

Varela Ortega, S. 1999."Sobre las relaciones de la morfología con la sintaxis" RSEL, 29-2, 257-81.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Adger, D. 2003. Core syntax. A Minimalist Approach. Oxford: Oxford University Press.
Aronoff, M. and K. Fuderman (2005). What is Morphology? Oxford: Blackwell.
Booij, G. 2005, 2012(3º ed.). The Grammar of Words. New York: OUP.
Bosque, I. & V. Demonte. 1999. Gramática descriptiva de la lengua española, [v. 3: Entre la oración y el discurso. Morfología], Madrid, Espasa-Calpe, 5ª parte.
Bosque, I. 2015. [1989] 2º edic. Las categorías gramaticales. Relaciones y diferencias. Madrid: Síntesis.
Bosque, I. & J. Gutiérrez-Rexach. 2008. Fundamentos de sintaxis formal. Madrid: Edit. Akal. Camacho, José. 2018. Introducción a la sintaxis del español. Cambridge: Cambridge University Press. Eguren, L. & O. Fernández Soriano. 2004. Introducción a una sintaxis minimista. Madrid: Gredos.
Escandell Vidal, M.V., M. Leonetti & C. Sanchez Lopez (eds.). 2011. 60 problemas de gramática dedicados a Ignacio Bosque. Madrid: Akal.
González Calvo, J.M. 2011. Escollos de Sintaxis Española. Universidad de Extremadura.
Gràcia Solé, Ll., Mª T. Cabré Castellví, S. Varela Ortega, M. Azkarate Villar, et alii. 2000. Configuración morfológica y estructura argumental: léxico y diccionario. Leioa: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.
Haegeman, L. 2006. Thinking syntactically. Oxford: Blackwell Publishing.
Lieber, R. 2010. Introducing Morphology. Cambridge: Cambridge University Press.
Muñoz-Basols, Moreno, Lacorte, Taboada. 2017. Introducción a la lingüística hispánica actual: teoría y práctica. London-New York: Routledge.
Real Academia Española y Asociación de Academias de la Lengua Española, 2009. Nueva Gramática de la Lengua Española. Madrid: Espasa.
Sportiche, D., H. Koopman & E. Stabler (eds.), 2014. An Introduction to Syntactic Analysis and Theory.
Wiley Blackwell.
Varela, S. 2005. Morfología léxica: la formación de palabras. Madrid: Gredos.

Aldizkariak

ASJU. Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo.
Fontes Linguae Vasconum.
Glossa.
Lingua.
Morphology.
Syntax. A Journal of Theoretical, Experimental and Interdisciplinary Research.
The Linguistic Review.

Web helbideak

1. Sareko Euskal Gramatika.
www.ehu.eus/seg/
(batik bat Morfologiako eta Sintaxiko atalak)
2.WALS. The World Atlas of Language Structures
http://wals.info/
3. Hizkuntzalaritzari buruzko hitzaldi, kongresu eta liburu berrien gaineko informazio zabala :
http://www.linguistlist.org
4. Hizkuntzalaritza formalari buruzko hainbat dokumentu (artikuluak, eskuizkribuak, tesiak, etab.)
http://ling.auf.net/lingbuzz

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 107 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 107 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 107 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)